EUSKAL HERRIKO SASKIBALOI EGUNA ANGULAS AGUINAGA ARENAN!

Guuk Gipuzkoa Basket, Angulas Aguinaga-n, Melilla-n aurka neurtuko da hurrengo igandean, Martxoak 31, 12:30etan. Sekulako denboraldia egiten ari dira, lehenengo mailako saskibaloia eginez eta klubak, geroz eta jende gehiago hartu nahi du harmailetan.

Igandea egun haundia izango da, izan ere, Euskal Herriko Saskibaloi Eguna ospatuko dugu, Euskal Herriko saskibaloi zaleei eskeinitako jardunaldi gisa.

Federatuta zaude? Zerbait berezia dago zuentzako! Gipuzkoa Basket-ek 4 sarrera lortzeko aukera ematen dizu Angulas Aginaga Arenako harmailetatik partidua ikusteko. Etorri Donostira taldea animatzera, saskibaloi partidu on bat ikustera eta egun zoragarri batetaz disfrutatzera!

Nola lortu sarrerak? Soilik WhatsApp bat bidali behar duzu +34 675 707 010 telefono zenbakira hurrengo informazioarekin:
– Izen-abizenak
– ⁠Jaiotza-data
– ⁠Federatuta zauden kluba
– ⁠NAN-a
– ⁠Federazioa

Ostegunean amaitzen da epea.

Batu marea urdinera eta lagundu taldea denboraldiko azken zatian!

EUSKAL SASKIBALOI FEDERAZIOA-ren eta GUUK GIPUZKOA BASKET-en arteko LANKIDETZA.