A1-ean sartzeko azken postuak oso garesti jartzen dira, azken jardunaldi hau eta gero.

KADETE NESKAK

ASEVI ARASKI denboraldiko hirugarren garaipen jarraia lortu zuen EASO IBAETA BASKET IRULEA aurka partidu bikain batean, 70-37. Hasieratik oso ondo egon ziren Gasteiztarrak baina hirugarren laurdenean izan zen partidua hautsi zuten momentua 30-7ko partzial batekin.

URRATEGI BARNE DISEINUA eta LOINTEK GERNIKA-ren artean, bizkaitarrak 40-58 gailentzea lortu zuten, asko sufritutako partidu batean. Izan ere etxeko taldeak nahiz eta oraindik partidurik ez irabazi, era bikain batean egin zion aurre liderrari.

FSGROUPE ARABA eta ZAST GAP ZKE-ren arteko lehian, etxekoak Daniela Aguirre bikain batez lideratuta 29 punturekin, 70-62 irabazi zuten. Partidua orokorrean oso berdinduta egon zen, azken laurdenera 2 puntuko aldearekin iritsiz. Azken laurden horretan etxekoak gehiago izan ziren denboraldiko hirugarren garaipena lortzeko.

Bukatzeko, LA SALLE BILBAO-k lehenengo zati sendo bati esker 66-49 irabazi zuen ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren aurka. Nadia Martinez 31 punturekin izan zen jokalari onena bere taldea sailkapeneko bigarren postuan mantenduz.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ez zuen barkatu eta oraingoan EFIK ISB-ren aurka sekulako erakustaldia eman zuten 104-39 irabaziz. Hasieratik oso serio sartu ziren bilbotarrak erritmo handiarekin jolastuz eta aukerarik eman gabe Gipuzkoarrei.

BASKONIA A-k ere garaipena lortu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean 59-70. Nahiz eta Gasteiztarrak garaipena lortu, etxeko taldea une oro partiduan sartuta egon zen irabazteko bere aukerak edukiz. Erasoko errebotea klabe izan zen kanpoko taldearentzako.

TABIRAKO BAQUE eta EASO BASKET CORMECIAL AZKUE-ren artean, partidua oso interesgarria egon zen 59-71ko emaitzarekin. Hasiera parekatsu bat eta gero, Donostiarrek bigarren laurden itzela egin zuten 4-17ko partzialarekin partidua hautsiz. Durangoarrak bigarren zatian emaitzari buelta ematen saiatu ziren baina Asier Lopezen mutilek lortutako aldea mantentzea lortu zuten.

Azkenik, KREAN OINTXE! eta ATLETICO SN SN-ren arteko Gipuzkoar derbian, Donostiarrak bigarren garaipen jarraia lortu zuten 55-71. Hirugarren laurdenean lortu zuten azken hauek partidua haustea 13-23ko partzial batekin oso ondo lehiatu zuen talde baten aurka.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

EUROMEX ARASKI eta OPTICA TROCONIZ ARABA-k zabaldu zuten jardunaldia liderraren garaipenarekin 43-59. Bigarren laurdenean lortu zuten garaipena emango zien aldea 7-17ko partzial batekin. Hala ere berdekoak amaierara arte emaitzari buelta emateko borrokatzen egon ziren.

BARAKALDO BALONCESTO-k bere partetik garaipen oso garrantzitsua lortu zuen FUNDIBIDE ISB-ren etxean, 49-51, A1-era sailkatzeko azken postu hori lortzeko nahian. Partidua une oro berdinduta egon zen azken minutura puntu bateko aldearekin iritsiz. Azken minutu horretan Azkoitiarrak ez zuten saskiratzerik lortu eta garaipena Barakaldora joan zen.

EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen ZAST KURAYE ZKE-ren aurka 76-38. Zarauztarrak ez daude momentu onean eta Donostiarrak hori ondo aprobetxatu zuten garaipen berri bat lortzeko.

Amaitzeko, LOINTEK GERNIKA eta LOIOLA INDAUTXU 08-ren artean, Gernikarrak bosgarren garaipen jarraia lortu zuten, infartuzko amaiera batean, 63-61. Hirukoak klabe izan ziren etxekoentako, 4 sartuz azken laurdenean (7 guztira), arerioak hirukorik sartu gabe geratuz.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

BASKONIA A-k bere erritmora jarraitzen du 53-134 irabaziz AXA AMURRIO-ren etxean. 7 jokalarik lortu zuten 10 puntu baino gehiago sartzea eta, onena Chiek Diallo izan zen 35 punturekin.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere garaipen berria lortu zuen ARABERRI BASKET CLUB on baten aurka, 78-49. Izan ere eta nahiz eta aldea handia izan, Gasteiztarrak duintasunez egin zieten aurre mailako talde onenetariko bati.

EASO BASKET CROMOVA-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen LOIOLA INDAUTXU 07-ren aurka, partidu oso serioa eginez, 45-58. Garaipen honekin hirugarren postuan finkatzen dira, bi garaipeneko aldea sartuz hurrengo sailkatuei.

Azkenik, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI USK-en arteko lehian, etxekoak garaipenaren senda berraskuratu zuten 64-57. Hasiera on batek eman zien garaipena Gipuzkoarrei, talde bilbotar zail baten aurka, oso ondo lehiatu zuena.

SAILKAPENA: