Jardunaldi itzela izan da azkenekoa non beheko talde askok goikoei irabaztea lortu duten.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan dena airean dago oraindik lehenengo fasea amaitzeko bi jardunaldiren faltan.

Hasteko GETXO SBT liderrak NAVASKET-en etxean 65-60 galdu zuen neurketa oso parekatsu batean. Nafarrak momentu oso onean daude eta futsezko garaipen bat lortu zuten A1-era sailkatzeko borrokan.

LICEO MONJARDIN ere denboraldiko momentu onenean dago eta VALLE DE EGÜES-en aurka 47-57 irabaztea lortu zuen hirugarran laurden itzel bati esker. Oraintxe bertan berdinketa hirukoitz batean daude sartuta bi taldeak bailarakoak A1-etik kanpo geratuz horrela bukatzen bada.

Izan ere MEGACALZADO ARDOI-k ere garaipena gehitu zuen JACOBEO ALBERITE-ren aurka 44-75. Nafarrak berdinketa hirukoitzean daude sartuta baina hirugarren postuan aberaje hobea duelako.

CONET FACILITY ARABA-k bere partetik OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren aurka asko sufritutako garaipena lortu zuen azken minutuan, 54-56. Mireia Rubiok lortu zuen saskitatzea 40 segunduren faltan Arabarrei garaipena emateko. Hala ere Bizkaitarrak bi jaurtiketa eduki zituzten azken segunduetan partidua irabazteko.

Bukatzeko EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-k garaipen garrantzitsua lortu zuen MARISTAS LOGROÑO-ren aurka 42-40. Tolosar gazteak atzetik joan ziren partidu guztian zehar baina etsi gabe azken laurden sendo bati esker emaitzari buelta eman eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuten.

SAILKAPENA:

A-B multzoan sailkapena garbiago dago nahiz eta oraindik A1-ean sartzeko azkeneko postua jokoan dagoen.

ARANGUREN MUTILBASKET-ek okupatzen du goiko multzora sailkatzeko azkeneko postu hori ATLETICO SAN SEBASTIAN-i 82-64 irabazi ondoren. Nafarrak bere esku dute orain sailkapen zuzena lortzea baina ez dute erraza edukiko.

ESCOLAPIOS BILBAO da hurrengoa sailkapenean eta TABIRAKO BAQUE-ren etxean 54-65 irabazi ondoren porroten bolada txarrari amaiera jartzen diote. Bilbotarrak oraindik aukerak dituzte A1-ean sartzeko baina ezingo dute barkatu gelditzen diren bi jardunaldietan.

Bestalde GRAFICAS JUARISTI ZKE liderrak galdu egin zuen LEIOA SBT-ren etxean 73-63. Bizkaitarrak gehiago izan ziren hasieratik eta asko merezitako neurketa bat eraman zuten aspalditik galdu gabe zegoen arerio baten aurka.

GAZTE BERRIAK-ek ere galdu egin zuen garaipena behar zuen LAGUNAK-en aurka amaiera estu batean 68-65. Laura Urizek sekulako erakustaldia eman zuen 27 punturekin eta bere taldea A1-era sailkatuta utzi du bi jardunaldiren faltan.

Azkenik, ALKIVENT TOJU-k garaipen sendoa lortu zuen UNIBASKET LOGROÑO-ren aurka 91-70. Garaipen honekin Gasteiztarrak A1-ean sartzen dira eta mailaz igotzeko borrokatuko dute bigarren fasean.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

AGURAIN-ek eta BERGARA KE SORALUCE-k zabaldu zuten jardunaldia lehenengokoen garaipenarekin 78-61. Arabarrak garaipenaren senda berreskuratu zuten partidu on bat eginez eta jaitsiera postuetatik ateratzea lortu dute.

GOIERRI ALMACENES USABIAGA-k arnasa hartzen du funtsezko garaipen bat lortu ondoren UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka 81-67. Bi taldeak garaipena behar zuten berdinduta zeudelako sailkapenean eta Gipuzkoarrak etxean jokatzen zutela ondo aprobetxatu zuten aurrera pauso bat emateko.

SAN PRUDENCIO-k bere partetik laugarren garaipen jarraia lortu zuen PADURA-ri 80-62 irabazi eta gero. Gasteiztarrak oso fin egon ziren lehenengo zatian eta pixkanaka lehenengo postuetara gerturatzen doaz Final 4 postuetan finkatuz.

ZORNOTZA ST eta EASO BASKET ANDATZA-ren arteko lehian, Bizkaitarrak azken laurden bikain bati esker ezinbesteko garaipena lortu zuten azken sailkatuaren aurka 96-87. Donostiarrak 6 gora sartu ziren azken laurdenean baina 29-14ko partzial batek etxean utzi zuen garaipena.

CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k ez du barkatzen eta lider bezela ipini da ULACIA ZKE-ri 67-58 irabazi ostean. Atsedenaldira berdinketarekin iritsiz, Bilbotarrak finago egon ziren bigarren zatian garaipen berri bat gehituz.

HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU eta GETXO SBT-ren arteko neurketan, Getxotarrak garaipenaren senda berreskuratu zuten 65-78 irabaziz. Bigarren laurdenetik aurrera hartu zuten azken hauek neurketaren kontrola eta ez zuten askatu goiko postuetan sartuta jarraitu ahal izateko.

Amaitzeko DUPLOSTOCK OIARSOLEZO SKT eta ARABERRI BASKET CLUB-aren areko lehia eduki genuen igande arratsaldean. Bi taldeak berdinduta zeuden lehenengo postuan beraz partidu oso ikusgarria espero zen eta, ez zuen huts egin. Norgehaigoka itzela izan zen non Gasteiztarrak hobeto egon ziren partiduko momentu garrantzitsuenean eta ezinbesteko garaipena lortu zuten.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

EUSKOFRIZ ASKARTZA eta TABIRAKO BAQUE-k zabaldu zuten jardunaldia 70-51eko garaipenarekin lehenengoentzako. Hasieratik hobeto egon ziren etxekoak eta nahiz eta hirugarren laurdenean Durangoarrak gerturatzea lortu, emaitzari buelta ematea ezinezkoa egin zitzaien.

UNIBASKET LOGROÑO-k bere partetik denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren etxean 49-56. Errioxarrak ezustean harrapatu zuten talde Bilbotarra eta partidu bikaina eginez moralez puzten dien garaipen garrantzitsua lortu zuten.

NAJERA TURISMO eta NAVARRO VILLOSLADA-ren artean infartuzko amaiera bat bizi izan zen 55-57ko garaipenarekin nafarrentzako jaurtiketa libreei esker. Garaipen oso garrantzitsua izan zen hauentzako ere arerio zuzen baten etxean irabaziz eta garaipenaren senda berreskuratuz.

Sailkapeneko goiko aldean, IBAETA CAFES BAQUE-k eta LA SALLE VERSIA-k jokatu zuten jardunaldiko partidua Bilbotarren garaipenarekin 59-72. Bigarren laurdena klabe izan zen hauentzako 6-21eko partzial bat lortuz eta horrek garaipen berri bat lortzea helarazi zieten mailako talde onenetariko baten aurka.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k aldiz pilotu automatikoarekin jarraitzen du eta ez du barkatzen ZORNOTZA ST-ren aurka 69-42 irabaziz. Hala ere Zornotzarrak ez zizkieten gauzak erraz jarri eta oso ondo lehiatu zuten nahiz eta bigarren zatian hustu egin ziren.

JARDINERIA GORBEIA ARASAKI-k ez du barkatu oraingoan eta LOINTEK GERNIKA-ren aurka garaipen sendoa lortu zuen 87-55. Gasteiztarrak hasieratik gehiago izan ziren geldiezin dagoen Arrate Agirre baten lidergotzarekin.

Bukatzeko, SAN IGNACIO PREMO-k ere garaipen berri bat lortu zuen IZ4 HONDARRIBIA-ren aurka 84-64. Nafarrak ez ziren ondo sartu partidura baina bigarren laurdenetik aurrera neurketaren kontrola hartu zuten eta lidergotza partekatuan jarraitzen dute beste jardunaldi batez.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

DISDIRA BITXITEGIA ISB-k garaipenaren senda berreskuratu du MEGACALZADO ARDOI-ren aurka 85-73 irabaziz. Garaipen honekin berdinketa boskoitza dugu sailkapeneko laugarren postuan Final 4ean sartzeko txartela eskuratzea oso garestia izango dela konfirmatuz.

ATLETICO SAN SEBASTIAN eta SANTURTZI SK dira berdinketa horretan dauden beste bi talde dira Bizkaitarren garaipena eta gero 72-80. Partiduak gorabehera asko eduki zituen Bizkaitarren hasiera sendo 18 gora jarriz lehenengo laurdenean. Donostiarrak emaitzari buelta ematea lortu zuten hurrengo bi laurdenetan baina azken laurdenean berriro ere oso fin egon ziren kanpokoak garaipena lortuz.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU liderrak beste behin ez zuen barkatu NAVASKET-en etxean 60-76 irabaziz. Nafarrak oso ondo hasi ziren baina bigarren laurdenetik aurrera Bilbotarrak gehiago izan ziren garaipen berri bat lortuz.

EASO BASKET TURDUS.WINE ere dinamika berdinean dago 66-86 irabazi eta gero AGUERRI LARRAONA CLARET-en etxean. Donostiarrak denboraldi itzela egiten ari dira liderraren estela jarraituz noiz galduko duten zai.

ASKARTZA CLARET-ek aldiz azkeneko bi porrotak ahaztu eta garaipen garrantzitsua lortu zuen geroz eta gertuago zuen LEIOA SBT baten aurka 74-58. Bigarren zatian lortu zuten partidua haustea etxekoak eta bi partiduko aldea ateratzea lortu dute hurrengo sailkatuei.

AISLA ARMETI IBAIZABAL-ek ere sentsazio onak berreskuratu zituen HYDROPYC URGATZI-ren aurka 79-69 irabaziz. Garaipen garrantzitsua Bizkaitarrentzako arazoetan sartzen ari zirelako eta garaipen honekin arnasa hartzen dute.

Azkenik, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen LA SALLE VERSIA-ren etxean 57-59 irabaziz. Gipuzkoarrak ezustean harrapatu zuten talde Bilbotarra eta moralez puzten dien garaipen bat lortu zuten eta orain jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokan sartzeko amesten dute.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: LUIS GARCIA