Hirugarren jardunaldia Emakumezkoen 1. Mailan eta 14 taldeak kantxetan aritu ziren. Eta txapelketako protagonismoa Nafarroan mantentzen da: bere hiru taldeek porrotik ezagutu gabe jarraitzen dute.

LEHEN MAILA

Asteburua hasi zen jardunaldiko etxetik kanpoko garaipen bakarrekin. Manteo, 55-65ko Tabirako Baqueren alde, bigarren laurdenean apurtutako neurketan (17-33). Eta Bera Bera Bultz hurbildu zenean, Inchaustik partida erabakita utzi zuen 8 puntu jarraiarekin.

Eta Najeran, jardunaldiko partidarik parekatuena. Megacalzado Ardoik garaipena eskuratu zuen 53-55ko emaitzarekin, berdintasun handiko neurketaren ondoren: 15-15, 30-30, 39-39 eta 53-53. Garciaren bi librek garaipena eman zieten nafarrei.

Zizur Nagusiko taldeak 2-0eko balantzea jarri du sailkapenean. Garaipen bat gehiagorekin dabiltza Navarro Villoslada Basket eta Aranguren Mutilbasket. Javier Sobrinorenek azken laurdenean buelta eman zioten Campus Prometeren aurkako partidari (71-58). 47-51ko emaitza erroixarrentzat eta gero etxekoen 17-4ko partziala. Eta asteburuko amaieran, Mutilvako taldeak 51-34 irabazi zion IZ4 Hondarribiari, hirugarren laurdenean ihes egin eta gero (36-26).

Bilbon hitzordu bikoitza izan genuen. La Salle ikastetxean, etxekoek Lointek Gernika gainditu zuen, 62-50, azken laurdenean lortutako 13-1eko partzialari esker. Eta Jesuitas Ikastetxean, bilbotarrek 64-55 irabazi zioten Araskiri, 16-0eko partzialarekin hirugarren laurden amaiera eta laugarrenaren hasieraren artean.

Eta Kandelazubietan, denboraldiko lehen garaipena Leioa SBT-arentzat: 63-50 Easo Lorea Gourmet-en aurka, 18-2ko partzial ikusgarriarekin hirugarrenean (31-28tik 49-30ra)

BIGARREN MAILA – A MULTZOA

Bi partida jardunaldi honetan eta beste bi atzeratuak Errioxako Gobernuak ezarritako mugikortasun murrizketegatik. 3tik 3 Kaleangora Liceo Monjardin taldearentzat, Atlético San Sebastian-i irabazi eta gero, 62-45eko emaitzarekin. Eta La Kasillan, Mazarredo Fisioterapia Unamunok ez zion aukerarik eman Paules Galtzagorriri (77-28).

BIGARREN MAILA – B MULTZOA

Bi partida jokatu ziren urrian: Askartza Claret 56 – Bera Bera Goikoa 44 eta Lagunak Furgovip 50 – San Ignacio 76. Eta igandean, denboraldiko eta mailako lehena Navasket-entzat: 58-50 Barakaldo Basket-en aurrean, bigarren laurden onari esker (34-25).