NESKEN LEHEN MAILA

KUTXABANK ARASKI-k sufritutako garaipena lortu zuen SPAR GIRONA-ren aurka 2-22 galtzen jun eta gero. Marta Hermida-ren eskutik (25 puntu) partiduari buelta eman zioten eta PlayOff postuetatik garaipen batera jartzen dira.

IDK EUSKOTREN-ek aldiz, galdu egin zuen 81-50 hobea izan zen PERFUMERIAS AVENIDA-ren aurka. Lehenengo laurdenean ondo konpetitu zuten baina bigarrenetik aurrera ezinezkoa izan zen.

Azkenik, LOINTEK GERNIKA-k ere galdu egin zuen liderraren etxean, VALENTZIA BASKET, 72-59. Lucas-en neskak atsedenera 5 gora sartu ziren baina etxekoen maila fisikoaren igoerari esker, partidua eramatea lortu zuten.

Hurrengo jardunaldian IDK EUSKOTREN eta KUTXABANK ARASKI-ren arteko Euskal Derbia edukiko dugu igandean 12:00etan Gasca-n.

NESKEN BIGARREN MAILA

Lehenengo postuaren borrokan Euskal Derbi izugarria bizi zen DOMUSA TEKNIK ISB eta HGB AUSARTA BARAKALDO-en artean. Gipuzkoarrak atsedenera aurretik joan ziren baina bizkaitarren hirugarren laurden oso on bati esker neurketa Barakaldora joan zen, 68-74. Azkeneko hauek 12.ena gehitu dute eta aurrera pauso garrantzitsua ematen dute igoeraren bila.

IBAIZABAL-en kasuan, garaipen garrantzitsua lortu zuten HELIOS-en aurka jetsierako postuetatik alde egiteko. Galdakaotarrak defentsan eginiko lanari esker, 31-50 irabazi zuten.

     

ACB LIGA

BASKONIA-k ezin izan zuen aurten garaiezina ematen duen REAL MADRIL-en aurka. Gasteiztarrak ez ziren ondo sartu partidura (20-35 1º laurdenean) eta nahiz eta borrokatu 85-99 galdu zuten. Porrot honekin 9º postura jeisten dira eta ez dira Kopa-rako sailkatu.

SURNE BILBAO BASKET-ek bere partetik garaipen haundia lortu zuen MANRESA-ren aurka 74-54 irabaziz. Hasieratik bukaeraraino gehiago izan ziren eta garaipen ederra lortu zuten zaleen aurrean lehenengo itzuliari amaiera emateko.

URREZKO LEB MAILA

GIPUZKOA BASKET-ek MELILLA-n irabazi zuen Alex Barcello-ren (30 puntu) beste erakustaldi bati esker, 82-93. Mikel-en mutilek sendo mantentzen dira PlayOff-etako goiko postuetan 12 garaipen eta 4 porrotekin.

ZILARREZKO LEB MAILA

JUARISTI ISB-k galdu egin zuen etxean 75-80 LA RODA-ren aurka. Partidu oso parekatua non kanpotarrak azken laurden eraginkor bati esker partidua atera zuten. Gipuzkoarrak 3.en porrota jarraian gehitu dute eta igoerako PlayOff-etatik atera dira.

TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-k ordea ZAMORA-n irabaztea lortu zuen 65-81. Partiduan oso serio sartu ziren eta lehenengo zatia guztiz menderatu zuten, 22 puntuko abantaila lortuz. Hirugarren laurdenean etxekoak esnatu egin ziren baina ez zen nahikoa izan partiduari buelta emateko.

Hurrengo larunbatean 18:30etan Euskal Derbia edukiko dugu gure bi talde hauen artean. Gipuzkoarrak garaipen bat gutxiagorekin, sailkapenean berdinketa bilatuko dute bizkaitarren aurka.

EBA MAILA

REDLINE MEKANIKA TAKE-ren garaipenarekin hasten gara GIPUZKOA BASKET EASO-ren aurrean. Tolosarrak hasieratik markatu zuten partiduaren norabidea eta behar zuten garaipen garrantzitsua lortu zuten, 57-75.

BASKONIA-k bere partetik irteera zaila zuen GRUPO DE SANTIAGO-ren aurka. Hirugarren laurdenera arte oso parekatua egon zen baina hortik aurrera gasteiztarrek partidua hautsi eta 75-101 eraman zuten.

ULACIA ZKE-k etxean jaso zuen FILIPENSES taldea eta asko landutako garaipen bat atera zuten. Palentziarrak, azken-aurrenak sailkapenean, gogor borrokatu zuten Zarautz-en eta gipuzkoarrak gauzak oso ondo egitera behartu zituzten. Azkenean, 83-66 irabaztea lortu zuten azkeneko partzial on bati esker.

Jardunaldiko partidurik interesgarriena Getxo-n jolastu zen GETXO SASKIBALOI TALDEA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean. Garaipen eta porrot berdinekin iristen ziren eta partiduak ez zuen iruzur egin. Luzapenera joan zen eta bertan bizkaitarrak finago ibili ziren 83-74 irabaziz.

Azkenik, BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta SANTURTZI SK-en arteko neurketan, bilbotarrak gailendu ziren 88-76. Azkeneko hauek oso ondo sartu ziren partidura 34-19 partziala eskuratuz lehenengo laurdenean. Hortik aurrera partidua oso parekatsua egon zen baina hasierako abantailari esker Bilbao Basket-ek eraman zuen.

     

ARGAZKIAK: LUIS GARCIA