Gabonetako geldialdia eta gero, asteburu honetan itzultzen dira ESF-k antolatzen dituen lehiaketak.

KADETE NESKAK

Jardunaldi erakargarria izango da kadete nesken itzulera. OPTICA TROCONIZ ARABA-k eta LOINTEK GERNIKA-k lehenengo postuan geratzeko borokatuko dute. Garaipen bateko aldearekin, bizkaitarrak 3 gora egin zuten joaneko partiduan. Gainera, nahiz eta A1-erako sailkatuta egon, EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI-k MOVILTECK ISB gainditu nahiko du sailkapenean aurreratzeko. ASEVI ARASKI-k azkeneko aukera edukiko du A1-erako sailkatzeko, baina zaila izango da, izan ere ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ri irabazi beharko dio 24 punturengatik. Azkenik, Azkeneko postuan ez gelditzeko borroka egongo da EKIOLA OINTXE! eta BERA BERA-ren artean.

KADETE MUTILAK

Mutiletan jardunaldia ere ez da gaizki egongo. FUNDACION 5+11 “A”-k irteera zaila edukiko du Donostira EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA bisitatuz. EKIOLA OINTXE!-k SANTURTZI SK jasoko du etxean. Bizkaitarrak lehenengo garaipena eskuratu nahiko dute Arrasaten. Bere partetik, TABIRAKO BAQUE-k A1-erako sailkapena ziurtatu nahiko du ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-n aurka. Gasteiztarrak aukera txiki bat dute A1-erako sailkatzeko eta horri eutsi nahiko diote. Bukatzeko, BARAKALDO BASKET-ek BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren etxea bisitatuko du jakinez ezin duela barkatu A1-erako sailkatzeko.

   

JUNIOR NESKAK

Liga honetan iada A1-ean eta A2-an egongo diren taldeak zehaztuta daude, baina kadete nesken ligan gertatzen den bezela, hemen ere lehenengo postuaren borroka edukiko dugu Gernikan LOINTEK GERNIKA eta FSGROUP ARABA-ren artean. Gasteiztarrak 3 gora egin zuten joanekoan eta diferentzia hori mantendu beharko dute. Bestalde, EUROMEX ARASKI-k eta EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA-k, biak A1-era sailkatuta, irekiko dute jardunaldia larunbat goizean eta 13:00etan LA SALLE BILBAO eta FUNDIBIDE ISB-k jolastuko dute. Igandean LOIOLA INDAUTXU 06-k eta BERA BERA-k itxiko dute gabonetako itzulera.

JUNIOR MUTILAK

ZAST ZARAUTZ-ek eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k jolastuko dute jardunaldiko partidurik interesgarriena. 2 garaipeneko diferentziarekin 6º eta 5º postuetan daude kokatuta hurrenez hurren. Zarautzek ezin du barkatu eta joaneko partiduaren diferentziari aurre egin beharko dio A1-erako sailkatu nahi bada, 17 puntu. EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-k eta FUNDACION 5+11 “A”-k ere partidu zirraragarria edukiko dute, Donostiarrak irabazi zuten joaneko partidua eta Gasteiztarrak errebantxa nahiko dute. Besterik gabe, BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k GETXO SBT jasoko du etxean eta LOIOLA INDAUTXU 06-k Santurtzira bidaiatuko du SANTURTZI SK-ren aurka jolasteko.

   

NESKEN BIGARREN MAILA

Oraindik 11. jardunaldian, A-A multzoan dena oso berdinduta dago. GAZTE BERRIAK S.K.-k markatzen du A1 sailkapen eremua LEIOA SBT-rekin berdinduta. ESCOLAPIOS HORMIGONES VASCOS BILBAO eta EASO IBAETA BASKET garaipen batera daude eta nahiz eta neurketa zailak dituzten biek,  UNSAIN GRUPO – LAGUNAK eta NAVASKET hurrenez hurren, irabazten saiatuko dira borrokan mantentzeko. MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k sendo jarraitu nahiko du lidergotzan GAZTE BERRIAK S.K.-ri irabaziz eta MARISTAS LOGROÑO, azkena, KILLYAN-ATLETICO SAN SEBASTIAN-i irabazi nahiko dio potzutik ateratzeko.

A-B multzoan aldiz ezberdintasun haundia dago lehenengo 5 taldeen eta azkeneko beste 5 taldeen artean. Partidu interesgarriena, VALLE DE EGÜES eta GETXO SBT-ren artean izango da, beraiek markatzen dituzte eta A1 eta A2-ko eremuak. Bizkaitarrak irabaztea besterik ez dute A1-erako borrokan sartzeko, bestela oso zaila geldituko zaie. Bestalde, AXA AMURIO A-k, multzoko azkena, ezustekoa eman nahiko dio etxean lider doan GRAFICAS JUARISTI ZKE-ri. Besterik gabe, aukera ona izango da talde askorentzako gabonetan eginiko lana erakusteko eta entrenatzaileei gustatzen zaien bezela, aurrera pausoak emateko.

   

MUTILEN BIGARREN MAILA

Lehenengo itzulia bukatzear dagoela, borroka ezberdin asko ditugu sailkapeneko leku ezberdinetan. Hasteko, goiko partean EASO GIPUZKOA BASKET-ek lidergotza mantendu nahiko du eta horretarako Irunen irabazi beharko dute. Azken hauek, sailkapeneko azken postuetan, ezustekoa eman nahiko diete. Partidu zirraragarriena, BIOTZ ALOÑA MENDI K.E. eta AXA AMURRIO A-ren artean izango da. Oñatiarrak, azkenak sailkapenean, aurkari zuzen baten aurka jolasten dute beheko postuetatik igotzen hasteko. Oso berdindua egongo den beste partidu bat ARABERRI BASKET CLUB eta HOTEL GRAN BILBAO-ren artean izango da. Bi taldeak berdinduta daude eta aukera oso ona izango da igoera postuetara begiratzen jarraitzeko. Gogoratu 5 talde ditugula 6 garaipen eta 4 porrotekin eta jardunaldi honetan aukera haundia dute posturen bat igotzeko.

   

NESKEN LEHENENGO MAILA

12. jardunaldiarekin jarraituko dute gure lehen mailako neskek eta dena oso estu dago. LA SALLE VERSIA-k eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k irekiko dute asteburua igoerako postuengatik borrokan. Bizkaitarrak 6 garaipen dituzte eta gipuzkoarrak aldiz 7. Gainera, asteburu honetan hirugarren aldiz biziko dugu AFILADOS GASTEIZ ARABA eta LOINTEK GERNIKA-ren arteko partidu bat. Kasu honetan arabarrak garaipen batekin hasi nahiko dute urtea eta bizkaitarrak igoera postuetatik gertu jarraitu nahiko dute. Derbi nafar bat ere edukiko dugu, NAVARRO VILLOSLADA eta SAN IGNACIO – PREMO-ren artean. San Ignaciok, koparen finalaren porrota atzean utzi eta 3º postuaren bila joango dira. Beste aldetik, kopako txapeldunak, LOIOLA INDAUTXU-k, beherako postuetatik aldendu nahi den MESPLET TRUCKS UNIBASKET jasoko du etxean. Aukera polita izango da zaleei kopa erakusteko. Beste talde guztiek ere garaipena bilatuko dute urtea ondo hasteko.

   

MUTILEN LEHENENGO MAILA

Maila honetan ere nahiko berdintsu dago dena. VALLE DE EGÜES-ek, nahiz eta Final 4erako toki bat lortu duten, kopa irabazi eta gero, igoera zuzenaren bila joango da eta horretarako NAVASKET-en etxean irabazi beharko dute, bigarren postuan baitaude. Kategoriako liderrak, MEGACALZADO ARDOI, sailkapenean oso gertu duen EKOGAR GEOTERMIA URGATZI jasoko du etxean, asteburuko partidurik zirraragarrienean. Bestalde, PlayOff-era sailkatzeko borrokan dauden taldeak, beheko postuetatik irtetzeko gogoekin dauden taldeen aurka jolasten dute. Jardunaldi oso interesgarria izango da non goikoek aurrera pausoak eman nahiko dituzte PlayOff-a finkatzeko eta kontran, azken postuetakoek, ezustekoa eman nahi diete.

   

ARGAZKIA: IOSU PEZONAGA