Ihauteriak medio, asteburu zoragarria izango dugu aurretik.

KADETE NESKAK

3. jardunaldiarekin hasiko gara A1 multzoan EASO IBAETA BASKET eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren artean. Egoera ezberdinean dauden bi talde dira non, donostiarrak oraindik ez diren estreiniatu fase honetan eta gastezitarrak aldiz 2tik 2 doaz. Ondo ezagutzen diren bi talde dira eta ziur partidu oso erakargarria izango dela.

MOVILTECK ISB eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA ere egoera ezberdinean daude. Etxekoak dinamika oso ona daramate eta lidergotzarekin jarraitu nahi dute denboraldi amaierako Final 4-a etxean jolasteko. Ordiziarrak aldiz garaipen eta porrot berdinak dituzte eta talde oso borrokatzailea izateagatik bereizten dira.

LOINTEK GERNIKA eta ZAST KURAYE ZKE-k itxiko dute multzoa lehenengo faseko txapeldun eta Euskal Ligara igotako taldea bezela. Zarauztarrak pixkanaka maila honetara egokitzen ari dira eta geroz eta hobeto lehiatzen ari dira. Gernikarrak ez dute erraz edukiko baina etxean jolasten dutela abrobetxatu nahiko dute bigarren garaipena gehitzeko.

A2 multzoan EKIOLA OINTXE! eta ASEVI ARASKI-k zabaltzen dute jardunaldia. Lehenengo fasean neurtu ziren elkarren artean eta bakoitzak bere etxean irabazi egin zuen. Oraingoan berdinketa hautsiko dute bai berain harteko lehia pertsonalean eta baita ere saikapenean garaipen bat eta porrot bat dituztelako.

Lider den LOIOLA INDAUTXU 08-k aurreko astean sentsazio oso onak utzi zituen 5+11 FUNDAZIOA jasotzen du etxean. Bilbotarrak ezinhobe hasi dute fase berri hau eta etxean jolasten dutela baliatuz hirugarren garaipenaren bila joango dira. Gasteiztarrak gogor lehiatuko dute, aurreko astekoa errepikatzeko intentzioarekin.

Beasainen arri BKL PAGOETA eta BERA BERA neurtuko dira gipuzkoar derbi batean. Beasaindarrei kostatzen ari zaie Euskal Ligara egokitzea baina etxean sendo egoten egiten dira. Aurrean oraindik galdu ez duen eta esperientzia haundia duen talde bat edukiko dute. Donostiarrak hurrengo urtean Euskal Ligan egon nahi dute, eta ezinbestekoa izango da garaipenaren senda mantentzea.

Bukatzeko, MARIANISTAS IRRIBARREA eta LA SALLE BILBAO ditugu. Gasteiztarrak azken postan daude lehenengo bi partiduak galduta. Bilbotarrak aldiz, aurreko astean maila haundien duen taldeari irabazi zioten, asevi araski, Euskal Ligan esateko asko dutela erakutsiz. Partidu lehiatua izango da.

 

KADETE MUTILAK

Jardunaldia ostegunean irekiko da EKIOLA OINTXE! eta TABIRAKO BAQUE-ren artean. Final 4-erako postu bat lortzea oso zaila dela jakinda, ezinbestekoa izango da lehia zuzen hau irabaztea postu horietan finkatzeko. Gipuzkoarrak hasiera zaila eduki dute fase honetako talde indartsuenen aurka jolastu baitute. Bizkaitarrak aldiz, bigarren garaipenaren bila joango dira.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k sailkapeneko lehen postua nahi du eta horretarako BERRIO OTXOA-ari irabaztea ezinbestekoa izango da. Etxekoak 2tik 2 doatz eta fase honetako txapeldun izateko ilusioarekin, Euskal Ligara igo berri den talde bizkaitarra hartu nahiko do harrapakin bezala.

Azkenik EASO GIPUZKOA BASKET eta FUNDACION 5+11 A ditugu. Lehenengo fasean bi emaitza oso ezberdin egon ziren non gasteiztarrak etxean ia 40 gora egin zuten, eta itzulian, donostiarren etxean, azken hauek 20 punturegatik irabazi zuten. Oraingoan bi emaitza horiek ez dute ezertarako balio eta lehia sendoa eta estua edukiko dugu.

A2-an, GETXO SBT eta AXA AMURRIO A-k zabaltzen dute jardunaldia larunbat goizean. Bilbotarrak garaipen sendoa lortu zuten aurreko astean talde arabar baten aurka, eta aste honetan, berdina egiten saiatuko dira. Kanpokoak aldiz, ez dira oraindik estreiniatu eta aurreko asteko porrot gogorra ahaztuz, aupregia emango dute oraingoan.

ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI eta SANTURTZI SK-k jolastuko dute elkarren aurka partidu interesgarri batean. Lehenengo fasean elkarren aurka egin zuten eta nahiz eta gasteiztarrak irabazi bi partiduak, bigarrengoan neurketa oso parekatuta egon zen eta oraingoan ere berdin izango da ziurrenik.

JOTAKE RESTAURANTE BAHIA liderra den ZAST & FURIOUS jasotzen du etxean beste partidu erakargarri batean. Bi talde hauek A1-erako sailkapen fasean neurtu ziren, gipuzkoarren garaipenarekin. Oraingoan ezberdina da, gasteiztarren etxean jolasten baita eta azken hauek sentsazio onak uzten ari direlako.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA eta BARAKALDO BASKET-ek itxiko dute jardunaldia, larunbat arratsaldean. Gipuzkoarrak oso fuerte hasi dute esperientzia hau eta hirugarren garaipenaren bila joango dira, saskibaloi oso erakargarria egiten duen talde bizkaitarraren aurka. Bi taldeak goran daude, eta bertan jarraitzeko funtsezko garaipena izango da.

 

JUNIOR NESKAK

A1 honetan gauzak oso berdinduta daude, eta partidu bakoitza mundu bat da.

LOIOLA INDAUTXU 06 eta LOINTEK GERNIKA-k gauza asko dituzte esateko eta lehenengo fasetik ondo ezagutzen diren bi talde izanda, partidu interesgarria izango da. Lehenengo fasean batak bestearen etxean irabaztea lortu zuen, bi partidu oso ezberdinetan. Oraingoan jokoan dagoena oso gozoa da, eta ez dute barkatu nahi.

EUROMEX ARASKI eta ATLETICO SN ANIE-k oraindik ez dute garaipenik gehitu, beraz, esan dezakegu, partidu interesgarriena izan daitekeela. Gasteiztarrak gorabeheratsu izaten ari dira orokorrean eta hoberena eta txarrena egiteko gai dira. Donostiarrak aldiz, ondo ari dira moldatzen fase honetan eta aurreko astean ia garaitzea lortu zuten.

FSGROUPE ARABA-k eta EASO IBAETA BASKET-ek jolastuko dute jardunaldiko azkeneko partidua igande arratsaldean. Bi talde sendo dira ideia oso garbiekin. Gasteiztarrak lider izan ziren lehenengo fasean eta oraingoan ere lider izan nahi dute. Donostiarra arerio oso zaila dira dinamika oso onean daude.

A2-an LAURO A liderrari atsedena egokitzen zaio beraz, aldaketa egon daiteke lehenengo postu horretan.

FUNDIBIDE ISB eta INDRUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA izango dira lehenengoak postu horregatik borrokatzen. Gipuzkoarrak aurreko astean egin zuten bigarren fase honetako debuta arerio zuzen baten aurka, la salle bilbao, eta balio haundiko garaipena lortu zuten. Bizkaitarrak aldiz atsedena eduki zuten eta gogo askorekin daude lehenengo jardunaldia utzi zituzten sentsazio berdinekin jarraitzeko.

LA SALLE BILBAO-k aurreko astean saskiratze emanaldi bat eman zuen FUNDACION 5+11 BASKONIA jasoko du etxean. Bilbotarrak, etxean jolastuta, irabazteko aukera gehiago edukiko dituzte a priori, baina talde gasteiztarrak erakutsi du potentzial haundiko talde bat dela eta geratzeko etorri dela.

Azkenik, EASO BASKET BURUNTZA eta BERA BERA ditugu sailkapeneko azken bi taldeak bezala. Talde gipuzkoarrak asko sufritzen ari dira bigarren faseko hasiera honetan eta aukera ona edukiko dute garaipenaren senda berreskuratzeko eta batez ere, moralez betetzeko. Aipatzekoa da partidu hau atzeratu egin dela hurrengo astean jolastuko dela.

 

JUNIOR MUTILAK

A1 multzoan AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA lehenengo garaipenaren bila joango dira. Final 4-erako sailkapena oso zaila dela jakinda, aukera guztiak aprobetxatzen saiatuko dira 4º postua lortzeko intentzioarekin.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k LOIOLA INDAUTXU 06 jasoko du etxean bilbotar derbi interesgarri batean. A priori etxekoak dira faboritoenak, baina kanpokoek lehenengo fasean oso ondo lehiatu zieten eta oraingoan ziur zerbait prestatu dutela partidua irabazten saiatzeko.

EASO GIPUZKOA BASKET-ek eta FUNDACION 5+11 A-k jolastuko dute jardunaldiko partidua igande goizean. Talde donostiarra izan zen lehenengo fasean talde gasteiztarrari irabazi zion bakarra, eta oraingoan berdina errepikatzen saiatuko dira. Sekulako ikuskizuna espero da, euskadi mutilen saskibaloiko bi harrobi onenetarikoen artean.

A2-an sailkapena desberdintzen hasi da goiko eta beheko taldeen artean.

TABIRAKO BAQUE-k eta SANTURTZI SK-k irekiko dute jardunaldia ostiral arratsaldean. Bi taldeak garaipena behar dute, etxekoak goiko postuetara gerturatzeko eta hari hori ez galtzeko, eta kanpokoak denboraldiko lehenengoa gehitzeko.

ORDIZIA ORKLI eta ALTER CONSULTING ISB oso ondo ezagutzen dira gipuzkoar ligatik. Bi talde hauek bertatik igo ziren eta behartsu daude lehenengo garaipena gehitzeko. Ander Rodriguez-en mutilak etxean oso fin ibiltzen dira eta ez dute aukera honi alde egiten utziko. Andoni Azpiazu-renak aldiz bi aldiz erori dira ertzean bigarren fase honetan eta oraingoan ez dute berdina gertatzea nahi.

GETXO SBT eta AXA AMURRIO A-k oso ondo hasi dute bigarren fase hau eta lidergotzarengatik borrokatuko dute. Bizkaitarrak etxean jolasten dutela aprobetxatu nahi dute talde arabarrari aukera gabe utziz. Azken hauek ez dira egun pasa joango eta goiko partean jarraitzeko garaipen guztaik dira funtsezkoak.

Bukatzeko, ZAST ZARAUTZ eta IBAIZABAL-en arteko lehia dugu. Partidu oso interesgarria eta parekatsua espero da oraindik galdu ez duen talde bizkaitar eta hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitu nahi duen talde gipuzkoarraren artean. Zarauztarrak aurreko astean 3 punturengatik galdu zuten eta arantza hori kenten saiatuko dira etxean jolasten dutela aprobetxatuz.