EUSKAL SASKIBALOI FEDERAZIOAK, 2024/25 DENBORALDIRAKO KIROL ASEGURUAREN KONTRATAZIO EPEA ZABALDU DU.

Euskadiko Saskibaloi Federazioak, aurreko denboraldietan bezala, Euskal Kirol Federazioen 16/2006 Dekretuak dioen moduan, osasun laguntzako aseguru-kontratu bat sinatuko du 2024/2025 denboraldirako, galera anatomiko edofuntzionalen eta heriotzaren ondoriozko istripuetarako eta kalte-ordainetarako, 849/1993 Errege Dekretuan eskatutako estaldurekin.

Horrela jakinarazten dizuegu aseguru horri buruzko eskaintza aurkeztu nahi baduzue, 2023ko maiatzaren6ko 12:00ak arte egin dezakezuela, Euskadiko Saskibaloi Federazioaren idazkaritzan (Julian Gaiarre etorbidea 48, 48004 Bilbao).

Gure beharretara egokitutako proposamena aurkez dezazuen, honako datu hauek ematen dizkizuegu:

  • 2023/2024 denboraldiko aseguratu kopurua: 10.000.
  • 2023/2024 (2024ko martxoaren 31ra arte) ezbeharrengaitasuna: Aipatutako informazioaren zain. Informazioa eskuratu bezain laster entregatuko da.
  • Primak federatu bakoitzeko 2023-2024: 72,60 € (zergak barne).

Interesa duten enpresek gutun-azal itxi baten bidez aurkeztu beharko dituzte haien proposamenak, eta Euskal Saskibaloi Federazioaren bulegoetan irekiko dira maiatzaren 6an 12: 00etatik aurrera. Proposamenak jendearentzat irekiko dira, lehiaketara aurkezten diren enpresetako ordezkariak joateko aukera izango dute.

Eskaintzak 2024-2025 denboraldira mugatuko dira, eta ez dira denboraldi baterako baino gehiagorako baloratuko.

Jaso diren proposamenek gehienez 50 puntu eskuratuko dituzte, eta bertan hiru atal jaso beharko dira:

− Eskainitako prima (35 puntu gehienez).

− Mediku taldea eskuragarri (8 puntu gehienez).

− Proposatutako hobekuntzak asegurudunei gertakarien jakinaraztea errazteko, eta Federazioak gertakarien eta asegurudunei emandako laguntzen jarraipena egiteko. (7 puntu gehienez).

Balorazio horiek Zuzendaritza Batzordeari eta Biltzarrari erabakiak hartzeko orduan erraztasuna emateko bideratuta daude, eta inola ere ez dute definituko zein enpresa den kontratazioaren esleipenduna.

Balorazioak Zuzendaritza Batzordean aztertuko dira, eta hark Batzar Orokorrari proposamena egingo dio, behin betiko hautaketa egiteko organo eskuduna den aldetik.

Edozein kontsultarako jarri harremanetan Euskadiko Saskibaloi Federazioarekin (944735198).