Mutilek Gasteizen eta Neskek Azkoitin jolastuko dituzte, Euskadiko Txapeldun izateko Final 4-ak.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA-k jolastuko dute lehen final-erdia bihar 10:00etan, oso parekatua espero den partidu batean. Aurten iada 4 aldiz jolastu dute elkarren aurka eta denetan, Bilbotarrak irabazi dute. Hala ere, hau final-erdi bat izango da eta edozer gauza gertatu daiteke.
Beste aldetik FUNDACION 5+11 eta EKIOLA OINTXE!-k jolastuko dute, goizeko 12:30etan. Gasteiztarrak sailkatuta daude Espainiko Txapelketara eta neurketa irabazteko faborito garbia da baina, talde gipuzkoarrak badaki zer den etxekoei irabaztea. Beraz, ziur gaude zerbait prestatua dutela arerioa ezustekoan harrapatzeko.
Finala igandean izango da goizeko 10:00etan.
Nesken partetik, OPTICA TROCONIZ ARABA eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA izango dira lehenengoak, goizeko 10:00etan. Denboraldian, Gasteiztarrak 4 aldiz irabazi diete Ordiziarrei baina, oraingoan, badakite ez dela erraza izango. Arkaitz Iruarriz-en taldea gogo askorekin dago eta, Galizira bidaiatu nahi dute.
Bestalde, MOVILTECK ISB-k, Espainiko Txapelketarako txartelarekin, LOINTEK GERNIKA hartuko du partidu oso interesgarri batean. Gogoratu Gernikako taldea lehenengo faseko txapeldun izan zela eta, nahiz eta bigarren fasean 4.en geratu, Euskadiko Txapeldun izateko aukera asko dituzte.
Finala, igandean 11:30etan.
Final 4-a irabazten duten taldeek Euskadiko Txapeldun izango dira eta Espainiko Txapelketara joateko bigarren txartela lortuko dute. Final 4 hau FUNDACION 5+11 “A”-k edota MOVILTECK ISB-k irabazten badute, txapeldunordea izango da bigarren txartel hori eskuratzen duena.
ZORTE ON TALDE GUZTIEI!