JUNIORRETAN BEZALA, KADETETAN ERE TXAPELDUN IZAN DIRA ARABA ETA BASKONIA.
Larunbat goizean jolastu ziren final-erdiak lehenik eta behin OPTICA TROCONIZ ARABA eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren artean. Partidu zirraragarria izan zen non hasieratik talde arabarrak kontrolatu hartu zuen baina, ez zuen lortzen partidua guztiz haustea. Ordiziarra, beti bezela, arraza atera zuten eta ematen zuenean partidua bukatuta zegoela, emaitzean gerturatzea lortzen zuten. Azkenean, Gasteizko taldea nagusi izan zen 50-38.
Bestalde, etxeko taldea eta bigarren faseko txapelduna, MOVILTECK ISB, LOINTEK GERNIKA-ren aurka jolastu zuen, taldeko izarra gabe, Nora Arozena. Baxa hori gernikarrek ondo aprobetxatu zuten eta, hasiera sendo bati esker, atsedenaldira 13 gora joatea lortu zuen. Hala ere, azkoitiarrak ez dira lehenengo geratu Nora-ri esker bakarrik eta, bigarren zatian, partiduan sartzea lortu zuten partiduaren erritmoa areagotuz. Azkenean 48-55 amaitu zen Bizkaitarren alde.
Igandean, finala jolastu zen eta, Euskadiko Txapeldun izateaz aparte, Espainiako Txapelketara joateko bigarren txartela jokoan zegoen. Talde arabarra oso serio sartu zen partidura eta, hiru hirukoez lagunduta, emaitzaren kontrola hartu zuten. Bigarren laurdenean Gernikarrak esnatu egin ziren eta partiduan sartu ziren nahiz eta 11 behera joan atsedenaldira. Bigarren zatian, azken hauek saiatu egin ziren baina, hainbat hirukoei esker, Ibon Saenz-en taldeak 42-69 irabazi zuen, Euskadiko Txapeldun bilakatuz.
Mutilen aldetik BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA-k zabaldu zuten Final 4-a sekulako partidu batekin. Lehenengo zatian bilbotarrak izan ziren nagusi hasiera zoragarri bati esker. Bigarren zatian aldiz, donostiarrak partiduari buelta ematea lortu zuten azken minutura berdinketarekin iritsiz. Bertan, Ander Alvaredo-k hiruk bat sartu zuen Donostiarrei finalerako pasea emanez, 77-80.
Bestalde, FUNDACION 5+11 eta EKIOLA OINTXE!-ren artean, talde gasteiztarra nagusi izan zen hasieratik 105-68ko emaitzarekin. Gipuzkoarrak galdu egin zuten baina duintasunez borrokatuz eta momentu askotan etxekoen erritmoa parekatuz. Oso zaila da Baskonia-ren aurka borrokatzea eta David Peña-ren mutilek lortu egin zuten, denborladi bikain bati amaiera jarriz.
Finalean, kasu honetan bi taldeak Espainiako Txapelketarako txartela lortuta zeukaten beraz, finalari lasaiago aurre egin zioten. Hala ere, bi taldeak irabaztera atera ziren eta, kasu horretan, gasteiztarrak finago egon ziren. Hasieratik partiduaren kontrola hartuz eta emaitza dominatuz, 95-56 irabazi zuten Euskadiko Txapeldun bilakatuz.
Hemendik talde guzti hauei zoriondu nahi diegu egin duten denboraldiarengatik eta, halaber, eduki duten jarrerarengatik bai irabaztean eta batez ere galtzean.
FUNDACION 5+11 A eta EASO GIPUZKOA BASKET mutiletan, eta OPTICA TROCONIZ ARABA eta MOVILTECK ISB nesketan, izango dira Espainiako Txapelketara joango diren 4 taldeak.
Hurrengo asteburuan Kadete A1 mailetako talde guztiek (Huelva-ra joango direnak barne), Euskadi, Nafarroa eta Errioxa-ren arteko Txapelketa jolastuko dute.
ARGAZKIA: JORGE BOZAL