IBAETA, OINTXE, SAN IGNACIO eta LOIOLA INDAUTXU-k jolastuko dute igoera fasera sailkatzeko F4-a.
NESKEN LEHEN MAILA
ABN eta ARASKI-k zabaldu zuten azkeneko jardunaldia kanpokoen garaipenarekin, 48-75. Denboraldi bikain bati amaiera ezinhobea jarri zioten 24.en garaipena lortuz. Naparrek aldiz, denboraldi gorabeheratsua eduki arren, aurpegia eman dute azken jardunaldira arte. Gasteiztarrak orain LF2-ko igoera fasea jolastuko dute, mailaz igotzeko ilusioarekin.
ZORNOTZA ST eta LOINTEK GERNIKA-k azken jardunaldi zirraragarria eduki zuten gernikarren garaipenarekin, 52-54. Lehenengo zatia etxekoena izan zen atsedenaldira 8 gora joanez. Bigarren zatia kanpokoena, azken laurden fin bati esker emaitzari buelta emanez eta azken segunduetan bi jaurtike libre sartuz irabazteko.
NAVARRO VILLOSLADA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean ere partidua oso erakargarria izan zen. Hasiera parekatsu bat eta gero, gipuzkoarrak bigarren laurden sendo bat egin zuten 11 gora jarriz eta, bigarren zatian, alde hori ondo kudeatu zuten partidua 47-57 irabazten amaitzeko. Iñaki Ogara-ren taldea orain F4-ean jarria du burua.
LA SALLE VERSIA-k amaiera jarri zion denboraldi on bati ASKARTZA CLARET-i 47-32 irabaziz. Lehenengo zati parekatsu eta eskas baten ondoren, hirugarren laurdenean beste martxa bat jarri zuten etxekoak partidua haustea lortuz. Aipatzekoa da, nahiz eta 5º postuan geratu izan, Loiola Indautxu-k jolastuko duela F4-a Kopa irabaztearen ondorioz.
AFILADOS GASTEIZ ARABA eta MESPLET TRUCKS UNIBASKET-en arteko partiduan, errioxarrak askoz finago egon ziren eta 37-100 irabazi zuten. Gasteiztarrak amaiera ipintzen diote denboraldi oso zail bati, garaipen bakarrarekin. Klubak eskerrak eman dizkio bai entrenatzaileari bai jokalariei, hasieratik amaierara arte duintasunez borrokatu izanagatik. Hurrengo urtean Bigarren Mailan egongo dira.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k aukera paregabea galdu zuen F4-a etxean antolatzeko, lehenengo 5 postuetan gelditzen bazen hala egingo zuelako (kopa irabazteagatik). TABIRAKO BAQUE-k ere asko zuten jokoan eta, horregatik, dena utzi zuten kantxan partidua irabazteko. Bi taldeek sekulako ikuskizuna eman zuten eta, partidu oso parekatsu baten ostean, durangoarrak 70-75 irabazi zuten.
Azkenik, IBAETA BASKET EASO eta SAN IGNACIO PREMO-ren arteko partiduan, bi taldeak bazekiten F4-ean egongo zirela eta, gainera, final-erdia beraien artean ez zela izango ere. Horregatik, gauzak prestatzeko aukera ona izan zen bi taldeentzako. Partidua espero zen bezala oso estu egon zen une oro eta, etxekoen azken laurden fin bati esker, 69-64 irabazi zuten.
SAILKAPENA:
ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ