Talde naparra izan da Mutilen Lehen Mailako Final 4-aren txapelduna, EBA mailarako bigarren txartela lortuz.

Maristas Kiroldegian sekulako asteburua bizi izan zen aurrekoan, Mutilen Lehen Mailako Final 4-arekin.

Larunbat arratsaldean hasi zen dena LOIOLA INDAUTXU eta VALLE DE EGÜES-en arteko partiduarekin. Lehen zatia oso parekatsua izan zen berdinketarekin iritsiz atsedenaldira. Hirugarren laurdenean, etxekoak, beste martxa bat sartu zuten eta 8-21eko partzial batekin partidua guztiz hautsi zuten 63-75 irabaziz eta finalera sailkatuz.

MEGACALZADO ARDOI eta ATLETICO SAN SEBASTIAN izan ziren bigarrenak jolasten eta, bertan, naparrak hasieratik gehiago izan ziren. 10 gora iritsiz atsedenaldira, hirugarren laurdenean sekulako errezitala eman zuten neurketa hautsiz. Donostiarrak ez zuten etsi eta, azken laurdenean emaitza apaintzea lortu zuten, 79-61 bukatuz.

Finala igandean izan zen bi talde naparren artean. Espero zen bezala, partidua oso parekatsua egon zen hasieratik, lehenengo laurdena berdinketarekin amaituz. Hala ere, bailarakoak alde txiki bat zabaldu zuten markagailuan 7 gora joanez atsedenaldira. Hortik bueltan, parekotasunak jarraitu egin zuen azken laurdenera arte non, Zizur Nagusikoak amaiaerara arte borrokatzen jarraitu zuten puntu batera jartzea lortuz minutu baten faltan. Azkenean, Sarrigurenekoak 64-67 gailendu ziren infartuzko azken minutu batean eta EBA-ra igotzeko bigarren txartela lortu zuten.

Hemendik TABIRAKO BAQUE eta VALLE DE EGÜES zoriondu nahi ditugu igoera lortzeagatik denboraldi bikain bati amaiera ezinhobea ipiniz. Hortaz a parte, Final 4 honetan parte harte duten eta maila honetan lehiatzen egon diren talde guztiei ere zoriondu nahi diegu, sekulako ikuskizunak uzteagatik eta zirraraz betetzeagatik asteburu guztiak.

ARGAZKIAK: IOSU PEZONAGA