Talde Gipuzkoarra izango da EASO GIPUZKOA BASKET-ekin batera 1º mailara igoko dena, Final 4-a irabazi ostean.

Pasa den asteburuan jolastu zen Mutilen 2º Mailako igoerarako Final 4-a Askartza Ikastolan.

Lehenik eta behin DISDIRA BITXITEGIA ISB eta LOIOLA INDAUTXU-k parte hartu zuten, larunbat arratsaldean. Partidua parekatsu hasi zen baina, bigarren laurdenean talde gipuzkoarrak partiduaren kontrola hartu zuen abantail eroso bat hartuz markagailuan. Bigarren zatian, abantail hori mantentzea lortu zuten nahiz eta Bilbotarrak martxa bat gehio jarri eta emaitzari buelta ematen saiatu. Azkenean 85-71.

Bigarren final-erdia ASKARTZA CLARET eta ARABERRI BASKET CLUB-en artean izan zen. Bizkaitarrak etxean jolasten zutela aprobetxatu nahi zuten baina, ez zen eguna izan; jaurtiketak ez ziren sartu eta erasoko emankortasuna ez hoberena izan. Arabarrak hori aprobetxatu zuten eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren 37-53 irabaziz eta, a priori, asteburuko ezustekoa emanez.

Igandeko finalean, Azpeitiar eta Gasteizatarren artean, partidua oso gorabeheratsua izan zen. Gipuzkoarrak hasiera izugarria izan zuten 32 puntu sartuz lehen laurdenean baina, naranjazkoak bigarrenean buelta eman zioten atsedenaldira 3 puntura jarriz. Hirugarren laurdenean berriro ere Azpeitiarrak alde txiki bat zabaldu zuten, azken momentura arte mantendu zutena, 75-83 irabaziz.

Horrela, ISB klubak denboraldiko bigarren igoera lortu du DOMUSA TEKNIK-ek lortu zuenarekin batera. Denboraldi aparta otsoena maila guztietan.

ARGAZKIA: IRAURGI ISB ETA UNAI MURILLO