Nesken 2º maila amaituta, 1º mailarako igoera Final 4-a soilik falta da.

IZ4 HONDARRIBIA nesken bigarren mailako txapeldun bilakatu da LEIOA SBT-ri 41-77 irabazi ostean, igoera zuzena lortuz. Hasieratik garbi utzi zuten garaipena nahi zutela eta ez zieten aukerarik eman etxekoei partiduan sartzeko. Bizkaitarrak ez zuten ezer jokoan eta, nahiz eta porroten bolada txar batekin amaitu, denboraldi oso positiboa eduki dute.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO eta GRAFICAS JUARISTI ZKE-ren artean jolastu zen jardunaldiko partidua, irabazten zuenak antolatuko baitzuen igoerako Final 4-a. Espero zen bezela dena oso estu egon zen, luzapenera iritsiz. Bertan, dena oso parekatsu jarraitu zuen baina, Irati Egia-ren bi saskiratzek partidua epaitu zuen, 80-78.

Final 4-ean egongo diren beste bi taldeak UNSAIN GRUPO LAGUNAK eta ANDAMIOS DUAR LICEO MONJARDIN izango dira.

Barañaingoak 62-61 irabazi zuten GETXO SBT-ren aurka infartuzko partidu batean. Bi taldeek ez zuten ezer jokoan baina dena utzi zuten denboraldiko azken garaipena lortzeko. Txanpona etxekoen alde erori zen azkenean baina biek sekulako ikuskizuna eman zuten. Honekin, Bizkaitarrak amaiera jartzen diote denboraldiari, sentsazio oso onekin.

Iruñarrak aldiz partidu eroso bat eduki zuten NAVASKET-en aurka eta Final 4-era dinamika oso onean iristen dira. Hasieratik gehiago izanda, etxekoen gainetik pasa ziren 50-76 irabaziz. Azken hauek, duintasunez borrokatu zuten baina ezinezkoa egin zitzaien kanpokoen erritmoari eustea.

Azkenik, ESCOLAPIOS BILBAO eta UBERAGA SOPELA-k era oso ezberdinean amaitzen dute denboraldia. Bi taldeak emaitzen dinamika txar batean iristen ziren eta, oso parekatsu egon zen partidu batean, etxekoak 60-57 irabazi zuten.

SAILKAPENA:

A2-an ALKIVENT TOJU-k amaitu du lider bezela nahiz eta MARISTAS LOGROÑO-ren etxean 51-47 galdu. Gasteiztarrak sekulako bigarren fasea egin dute hurrengo denboraldira begira sentsazio oso onak uzten dituzte. Errioxarrak ere dinamika oso onean amaitzen dute denboraldia azkeneko 5 partiduetatik 4 irabazita.

KYLLIAN ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek sekulako ikuskizuna eman zuen AXA AMURRIO A-ren kontra 74-56 irabaziz. Lehenengo zati oso parekatsu bat eta gero, etxekoak hirugarren laurdenean beste martxa bat sartu zuten partidua guztiz hautsiz. Arabarrak oso ondo lehiatu zuten baina, ezin izan zuten Donostiarren bigarren zatiko erritmoarekin eta, esku hutsik bueltatu ziren.

MECALASER UNIBASKET-ek amaiera ezinhobea jarri zion bigarren fase zail bati JACOBEO ALBERITE-ri 76-32. Hasieratik erritmo haundia ezarriz eta defentsako lan bikainari esker, garaipen eder bat oparitu zieten zaleei denboraldiko azkeneko partiduan. Alberitekoak duintasunez lehiatu dute orokorrean baina ezin izan dute eutsi bigarren fase honetako mailari.

EASO IBAETA BASKET eta AVIA ZIZUR ARDOI-k ikuskizun aparta eman zuten azkeneko partiduan 67-68ko emaitzarekin. Bi taldeak sentsazio oso onekin amaitzen dute denboraldia, biek eman baitiote buelta denboraldi erdiko egoera zailari. Donostiarrak 6º bukatzen dute azkenean eta Zizur Nagusikoak 8º.

Bukatzeko, VALLE DE EGÜES eta GAZTE BERRIAK SK-ren artean, partidua oso parekatuta egon zen orokorrean. Bigarren laurdenean kanpoko taldea oso fin egon zen 15-26ko partzial batekin eta, abantail hori amaierara arte ondo kudeatu zuten nahiz eta etxekoak emaitza berdintzera iritsi. Azkenean 62-66.

SAILKAPENA:

Denboraldia amaituta, eskerrak eman talde guztiei eskeinitako ikuskizunengatik.

ARGAZKIA: IZ4 HONDARRIBIA