Igande honetan edukiko dute gure 3×3-ko selekzioek Espainiako Txapelketarako prestakuntzaren lehen froga.
Oraingo hau Galdakaon jolastuko da, Urreta Kiroldegian, Asturias, Errioxa eta Nafarroko selekzioen aurka. Bi txapelketa egingo dira, bat goizean eta bestea arratsaldean, denok denon aurkako formatuan izanda biak.
Lau zelai daudenez, kategoria bakoitzak zelai bat edukiko du eta, goizeko 10:00etan hasita arratsaldeko 17:30ak arte etengabe jolasten egongo dira (bazkaltzeko tarte txiki bat hartuz).
Mutilen kasuan, Yon Gonzalez eta Samuel Gonzalez dira entrenatzaileak eta, U13 hauek edukiko dituzte:
Galder Errasti, Kaiet Rezabal, Galder de las Heras eta Aitzol Meilan.
U15-en kasuan, hauek dira jokalariak:
Unai Martinez, Jon Gomez, Pablo Valencia eta Eneko Arkarazo.
Neskak, Nadia Gutiez eta Oier Santamaria-ren aginpean egongo dira eta, U13-ak hauek izango dira:
June Fradejas, Izaro Urien, Alaitz Ikazuriaga eta Martina Ayala.
U15-en kasuan:
Itsaso Lopez, Izaro Kortabitarte, Nadia Martinez eta Nahia Ubarretxena.
4 selekzioek ordutegi berdina edukiko dute, 10:00etan Nafarroa, 11:00etan Asturias eta 12:00etan Errioxa. Arratsaldean aldiz, 15:00etan Errioxa, 16:30etan Nafarroa eta 17:30etan Asturias, hauek izanda txapelketa honen azken partiduak.
Bi hautatzaileekin hitz egin dugu eta biek diote, oraindik 5×5-etik 3×3-rako egokitzapenean daudela eta, lehen txapelketa hau froga ona izango dela ikusteko eta baloratzeko zein puntutan dauden.
ZORTE ON DANOI!