Iraileko azkeneko asteburuan ospatuko da Lehen Mailako Nesken Euskal Kopa, Beasaingo Antzizar Kiroldegian.
Ostegunean hasiko da festa KUTXABANK ARASKI eta LOINTEK GERNIKA BIZKAIA-ren arteko neurketarekin, arratsaldeko 19:00etan.
Ostiralean ordu berdinean, LOINTEK GERNIKA BIZKAIA-k errepikatu egingo du IDK EUSKOTREN-en estreinaldian.
Azkenik, igande goizean, 12:00etan, azkeneko partidua jolastuko da IDK EUSKOTREN eta KUTXABANK ARASKI-ren artean.
Froga itzela izango da hiru taldeentzako, aurre-denboraldiko lana ikusteko eta baloratzeko. Talde guztiek jokalari berriak dituzte eta garrantzitsua izango da martxa hartzen joateko.
Horrez gain, Euskadiko Txapeldun izateak, indarra eta energia emango diete denboraldia hasteko.
ZORTE ON GUZTIEI!