Itzuli zen lehiaketa senior mailako txapelketetan, Santu Guztien Zubiaren geldialdiaren ondoren. Eta bosgarren jardunaldiak berdintasun handia utzi zuen Lehen Mailan: luzapenak Bilbon Urgatzi lidergoan mantentzeko eta LBC Cocinas.com taldeak sailkapeneko podium-en jarraitzeko. Bigarren Mailan, Alkideba Ointxe eta Mungia ST berdinduta daude lehen postuan.
LEHEN MAILA
Bostik bost Urgatzirentzat, baina sufrimendu handiarekin. Gasteiztarrak porrotiik jaso gabeko liderra bezala mantentzen da, luzapenean Fundación Bilbao Basket-i irabazita (84-86). Arabarrak aurretik lehen zatian (21-32 eta 25-35) eta bizkaitarren erremontada. Eta irabazteko aukera ezin hobea: 6 puntuko aldea minutu baten faltan. Madinabeitiaren hirukoak eta Ayalak, azken segunduan, berdinketa hausteko 5 minutuak bortxatu zituzten (76-76).Berdintasun gehiago luzapenean eta Rodriguez-ek bi libre huts egin zituen beste berdinketa ez izateko.
Eta Bilbon ere, baina igandean, beste luzapena Indautxuko Jesuitas Ikastetxean: LBC Cocinas.com taldeak garaipena eskuratu zuen goiko postuetako lehian. Neurketa oso parekatua eta markagailua apenas mugitu zen azken 4 minututan (64-64ko emaitzatik 69nako berdinketara). Ugarteburuk luzapena ireki zuen hirukoarekin, baina errioxarrek 2-9ko partziala sortu zuten norgehiagoka irabazteko.
Logroñokoak hirugarren sailkatuak dira, Ordizia Basoa Banaketak bigarren postuan dagoelako. Gipuzkoarrek erraz irabazi zioten Arrik BKL (81-50), atsedenalditik historiarik gabeko neurketa batean (47-26).
Jardunaldiko bigarren derbi gipuzkoarrean, nahiz eta %19an hirukoetan, Tecnun Askatuak-ek Disdira Bitxitegia ISB gainditu zuen. Beti aurretik donostiarrak, bere aldea ezin hobeki kudeatuz (66-56).
Tolosan, bigarren garaipen jarraian Leioa SBT-arentzat eta bigarrene etxeko porrota jarraian TAKE-rentzat. Lehen hiru laurdenak bizkaitarrentzat (33-48), gero etxekoen azken bultzadari ondo eusteko.
” target=”_blank”>BIDEO-LABURPENA (28 KANALA)
Eta jardunaldiko amaieran, denboraldiko lehen garaipena Aranguren Mutilbasket-entzat, Getxori irabazita (74-67). Nahiz eta Joseba Iglesias-en 30 puntu eta 6 hiruko eta bizkaitarren 0-8ekoa bigarren zatiko hasieran, nafarrek erreakzionatu zuten eta 10 puntutatik gora joan ziren azken laurdenean.
ESTADÍSTICAS
BIGARREN MAILA
Liderraren aldaketa. Alkideba Ointxek lehen postua hartu zuen, Aloña Mendiren aurkako garaipenaren ondoren (77-65). Iturripekoek partida erabaki zuten erdiko laurdenetan (41-27).
Gipuzkoarrak berdinduta daude Mungia ST-arekin. Bizkaitarrek irabazi egin zuten Bigarren Mailako klasikoan: 73-77ko emaitza Lakua Centro San Prudencioren kantxan. Gasteiztarrak lider bezala iritsi ziren eta erremontada lortzeko zorian egon ziren: 8 minuturen faltan, Mungiak 11 puntuko aldea izan zuen (55-66), baina etxekoek buelta eman zioten 12-0ekoari esker. Emozio handia azken minututan eta Gangoitiren bi libreak erabakigarriak.
Jardunaldiko gainerakoan, emaitza zabalak. La Kasillan, Estudios y Obras Rekalde Unamunok izen berria estreinatu zuen Cafetería Tártalo Ibaizabal-i irabazita (83-67). Bilboko derbian, La Sallek erraz gainditu zuen Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa (57-82), lehen laurdenaren 10-26koari esker.
Denboraldiko lehen partidan Irunen, CD Erroibidek garaipena lortu zuen Rodamientos Ariztiren aurka (91-66), lehen eta bigarren zatiko hasiera handiak (50-23). Eta Landako, Tabirako Baquék 41 puntugatik gailendu zion Easo Tordowine-ri (98-57).
Askartza Claret eta Salleko Renault Autonervion-en arteko partidua ez zen jokatu.