Koparen beste edizio bat martxan da eta, zozketatuak izan dira iada kanporaketak.
Beti bezela, aukera ederra izango da talde guztientzako denboraldia eta liga hasi aurretik, landutako guztia praktikan jartzeko eta halaber, erritmoa hartzen joateko.
Txapelketa hauek, neskena eta mutilena, Irailak 21-22ko asteburuan hasiko dira, final-zortzirenekin, partidu bakarrera. Ondoren, final-laurdenak ospatuko dira, Irailak 28-29an eta final-erdiak eta finalak, “Final 4” formatuan, toki eta asteburu berdinean izango dira, Abenduak 28-29an. Final 4 horiek antolatzea, final-erdietan dauden taldeetatik, momentu horretan ligako sailkapenean hobeto dauden taldeei tokatuko zaie, final-erdiak larunbatean izanda eta finalak igandean.
Kopako Txapeldunek, abantaila batzuk edukiko dituzte, denboraldi amaieran, Kopa etxera eramateaz aparte. Izan ere, 2º eta 5º postuen artean sailkatzen baldin badira, denboraldi amaierako Final 4ean parte hartuko dute eta gainera, beraien etxean izango da. Bestela, 6º eta 8º postuen artean baldin badaude, ez da beraien etxean izango baina, parte hartu ahalko dute. Soilik 9º postutik atzerago badaude geldituko dira abantaila horiek gabe.
NESKEN KOPA
1/8
1º JARDINERIA GORBEIA ARASKI – ZORNOTZA ST
2º IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA IND.
3º SAN IGNACIO-PREMO – LA SALLE VERSIA
4º NAVARRO VILLOSLADA – LOINTEK GERNIKA
5º TABIRAKO BAQUE – IZ4 HONDARRIBIA
6º MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO – UNIBASKET LOGROÑO
7º ASKARTZA CLARET – ABNAJERILLA
1/4
1º IRABAZLEA – 2º IRABAZLEA
3º IRABAZLEA – 4º IRABAZLEA
5º IRABAZLEA – 6º IRABAZLEA
7º IRABAZLEA – GALTZAILE ZOZKETA
MUTILEN KOPA
1/8
LA SALLE VERSIA – AGUERRI LARRAONA CLARET
NAVASKET – MONDRAGON UNIBERTSITATEA
ATLETICO SAN SEBASTIAN – EASO BASKET TURDUS.WINE
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA IND – LEIOA SBT
DISDIRA BITXITEGIA ISB – ASKARTZA CLARET
URGATZI – AISLA ARMENTI IBAIZABAL
MEGACALZADO ARDOI – C.B. SANTURTZI SK
1/4
1º IRABAZLEA – 2º IRABAZLEA
3º IRABAZLEA – 4º IRABAZLEA
5º IRABAZLEA – 6º IRABAZLEA
7º IRABAZLEA – GALTZAILE ZOZKETA
Final-laurdenetan, irabazleez aparte, galtzaileetatik talde batek parte-hartuko du, kategoria bakoitzetik, zozketatua izango dena, 8 talde izateko. Hauek jolastu eta gero, Urriak 3an, final-erdiak zozketatuko dira.
Nahiz eta taldeentzako denboraldiko helburuak ligan egon, Kopan ondo lehiatzen eta ahalik eta urrutien iristen saiatuko dira, denori gustatzen zaigulako irabaztea eta, are gehiago, txapeldun izatea.
ZORTE ON GUZTIOI!