Beasainen egingo dituzte gure selekzioek, Nazioarteko Txapelketa prestatzeko azken entrenamenduak.
Izan ere, Abuztuak 17an ospatuko da Txapelketa eta, ahalik eta ondoen iristeko, azken bi saio egingo dituzte Beasaingo Antzizar Kiroldegian.
Mutilak, Yon Gonzalezek entrenatuko ditu eta 8 jokalariez osatutako taldea da; Aimar Mintegui, Lander BarruetabaƱa, Jon Paternina, Eneko Errasti, Eneko Laborde, Auritz Armendariz, Endika Bonilla eta Aimar IbaƱez.
Neskak aldiz, Ibon Saenz de la Fuentek zuzenduko ditu eta, hauek ere, 8 izango dira; Nagore Legarreta, Ane Madariaga, Gift Chass, Maider Palomeque, Nerea Margareto, Saran Diallo, Maider Molino eta Ainhoa Gutierrez.
Nazioarteko Txapelketa, Biscarrosen (75 Av. de Lattre de Tassigny) izango da eta bertara joateko, 17an bertan goizeko 11:30etan aterako dira gureak Eibarretik, 12:05etan geldialdi bat eginez Donostian. Partiduak 16:00etan hasiko dira eta emaitzen arabera ordu batzuetan edo besteetan jolasten joango dira. Txapelketa gaueko 23:00etan amaituko da.
Zorte on eta gozatu esperientzia!