Arrakasta itzela gure u18 selekzioena, Txapeldun geratuz bi kategorietan.
Ederki joan zen pasa den larunbateko Nazioarteko Txapelketa, gure neska-mutilentzako, urrea eta zilarra lortuz neskekin, eta urrea eta brontzea mutilekin.
4 taldeekin aurkeztu ginen Biscarrossen, nesken bi taldeekin eta biak ederki pasatuz lehenengo bezela multzoko fasean. Euskadi “1”-ek 1-10 eta 7-11 irabazi zituen bi partiduak, Euskadi “2”-k 5-11 eta 2-14 irabazten zituen bitartean. Azkeneko hauek, hobeak izan ziren bai final-laurden zein final-erdian, 21-0 eta 8-3 irabaziz hurrenez hurren. Euskadi “1”-ek aldiz, gehiago sufritu zuen baina, 8-7 irabazi final-laurdena eta 3-5 final-erdia. Beraz, bi taldeak finalera sailkatu ziren, urrea eta zilarra ziurtatuz Euskadirentzako. Gertatzen zena gertatzen zela, gure neskek iada sekulakoa lortu zuten eta pena handiena, biek txapeldun geratzea ezinezkoa zela. Orduan, final oso estu batean, Euskadi “2”-k lortu zuen txapeldun bilakatzea 6-5eko emaitzarekin.
Ibon Saenz de la Fuente hautatzailea, oso pozik bukatu zuen bere neskek eginiko lanarekin. “Esperientzia itzel batez disfrutatzeko aukera eduki dugu Biscarrosseko 3x3an. Bi taldeak 5 partidu jolastu dituzte biek finalera sailkatzea lortuz. Oso pozik gaude neskek egin dutenaz.”
Mutilen kasuan ere, bi taldeak primeran aritu ziren. Euskadi “1” lehenengo bezela amaitu zuen multzoko fasea, 14-5 eta 10-11 irabaziz bi partiduak. Lehenengo postu honekin, zuzenean final-erdietara sailkatzea lortu zuten. Euskadi “2”-k ordea, lehenengoa bai (5-9) baina bigarrenean ezin izan zuen garaipena gehitu, 14-10. Porrot horrekin, gure bi taldeak gurutzatu egingo ziren final-erdi hipotetiko batean, final gabe utziz bietako bati. Beraz, Euskadi “1”-ek deskantsatzen zuen bitartean, Euskadi “2”-k final-laurdenetako partidua jolastu zuen, neurketa gogor eta bizia izanda, non, izerdi asko bota ostean, garaipena lortu zuten, 12-8. Final-erdian, aipatu bezala, derbia eduki genuen eta, Euskadi “2”-k, azkeneko garaipenaren zoramenarekin, irabaztea lortu zuen 8-5. Euskadi “1”, porrot honekin, 3ยบ geratu zen aberajearengatik, brontzea eskuratuz. Azkenik, final handian, gure mutilak gehiago izan ziren eta amestutako garaipena lortu zuten 8-11, amaiera ezin hobea emanez txapelketari.
Yon Gonzalez, mutilen hautatzaileak, “esperientzia bikaina Biscarrossen bizitakoa, beste estatu batean jolasteko aukera izan dugu eta balorazioa oso positiboa da. Entrenamenduetan ondo egin zuten eta partiduetan berdin jarraitu dute. Talde batek txapeldun izatea lortu du eta bestea final-erdietara iritsi da” zioen.
Laburbilduz, esan dezakegu Nazioarteko Txapelketa oso arrakastatsua izan dela gure taldeentzako, bi urre, zilar bat eta brontze bat lortu eta gero. Hala ere, emaitzetatik haratago, esperientzia berri eta izugarria bizi izan dute gure gazteak, beste saskibaloi mota bat jolastuz.
Gainera, bi talde txapeldunek, VAINQUEURS BEACH TOUR 3×3 Txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute.
Bukatzeko, bai jokalari guztiei eta baita ere entrenatzaileei, zoriondu nahi diegu eginiko lan bikainarengatik eta, Euskadi merezi duen tokian uzteagatik.
ZORIONAK!