Abuztuak 28 eta 29an, gure selekzioek, Dax/Soustonsen ospatuko den Nazioarteko Txapelketan parte hartuko dute.

Oraingoan 5x5eko formatuan izango da eta aurkariak Naparroa eta Akitania Berria izango dira.

U15 mutilak 28an 10:00etan jolastuko dute Naparroaren aurka eta 16:30etan Akitania Berriaren aurka. U15 neskak aldiz, 11:30etan Naparroaren aurka eta 18:00etan Akitania. Triangular formatu hau jolastu eta gero, igande goizean berriro ere biek Akitania Berriaren aurka jolastuz amaituko dute Txapelketa.

Bestalde, U14en kasuan, soilik Akitania Berriaren aurka jolastuko dute joan-itzuliko formatuan. Neskek 28an 16:30etan eta 29an 09:00etan jolastuko dute, mutilek 28an 18:00etan eta 29an 10:30etan jolasten duten bitartean.

Alberto Cea, Joel Mieza, Natxo Gomez eta Gorka Gil dira gure selekzioen hautatzaileak eta txapelketa honetarako 10 jokalariko listak egin dituzte.

U14 NESKAK (Alberto Cea):

  • Alaitz Ikazuriaga.
  • Ane Iparragirre.
  • Irene De Guerra.
  • Maule Yurrebaso.
  • Nahia Garmendia.
  • Nahia Gonzalez.
  • Nekane Sevilla.
  • Nerea Salgado.
  • Sara Unanue.
  • Thalia Uriondo.

U14 MUTILAK (Natxo Gomez):

  • Ander Lopez.
  • Aitzol Meilan.
  • Ekain Sardui.
  • Egoi Berezibar.
  • Galder Errasti.
  • Ibai Arriaga.
  • Kaiet Rezabal.
  • Manex Inda.
  • Mikel Ochoa.
  • Roque Arias.

U15 NESKAK (Joel Mieza):

  • Daniela Aguirre.
  • Eiane Fernandez.
  • Elena Balbas.
  • Helena Muñoz.
  • Maddi Lizarralde.
  • Maider Gonzalez.
  • Natale Ena.
  • Nerea Boveda.
  • Nora Elexpuru.
  • Olatz Torrealday.

U15 MUTILAK (Gorka Gil):

  • Itzel Zaldibar.
  • Markel Bengoetxea.
  • Markel Rivera.
  • Martin Larizgoitia.
  • Pablo Cojo.
  • Patrik Alaña.
  • Unai Lajas.
  • Unax Unzueta.
  • Urko Arregi.
  • Roland Osagie.

Selekzio guztiak Leioako Irlandesas Kiroldegian entrenatuko dute Abuztuak 26 eta 27an, 10:00etatik 12:00etara. Halaber, Abuztuak 28an bidaiatuko dute Dax/Soustons-era eta 29an bertan itzuliko dira Txapelketa amaitzean.

Zorterik onena opa diegu talde guztiei baina, batez ere, esperientziaz ikastea eta gozatzea espero dugu.

AUPA EUSKADI!