Euskal Kopaz beteriko asteburu bat, Baskonia, Bilbao Basket Fundazioa eta Redline Mekanika TAKE-ren garaipenekin.
Lehenengoa ACB Euskal Kopa izan zen, Azpeitiako Kiroldegian ostiral arratsaldean. Partidua oso entretenigarria izan zen bertara gerturaturiko zaleentzako, oso parekatsua izan zelako eta aldi berean taldeek dena eman zutelako Euskadiko Txapeldun izateko. Hala ere, oraindik aurre-denboraldian daudenez, erritmo falta nabaria izan zen. Partidua oso parekatsua izan zen azkeneko segunduetan erabakiz BASKONIA-ren alde, 81-72. Luwawu-Cabarrot izan zen hoberena 17 punturekin eta Bilbotarren partetik Thijs De Ridder 10 punturekin.
Hirugarren FEB kategoriako Euskal Kopari ere hasiera eman zitzaion lehenengo jardunaldiarekin. A multzoan TABIRAKO BAQUE eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko neurketa izan genuen non, amaiera oso estu baten ostean, bilbotarrek irabazi zuten 67-71. Xabi Chico-ren mutilak, mailara igo berriak, erakutsi zuten aurten gogor borrokatuko dutela eta ez dela erraza izango beraiei irabaztea. Mikel Torre-renak aldiz, talde oso gaztearekin, urtez urte maila ematen jarraitzen dute.
B multzoan REDLINE MEKANIKA TAKE eta BASKONIA lehiatu ziren, emaitza oso antzekoarekin etxekoentzako, 72-67. Partidu hau ere oso estu egon zen une oro eta ez zen amaierara arte erabaki, Ander Gordillo-k sarturiko hainbat jaurtiketa libreei esker. Goarren taldea ondo indartu da denboraldi honetarako pare bat fitxaketekin eta, ondo funtzionatu zuten lehenengo partiduan. Baskonia talde oso gaztearekin aurkeztu zen eta esperientzia falta hori nabaritu zen partidu amaieran. Hala ere, pixkanaka hezten joango den taldea izango da.
Bestalde, Espainiako Kopako bigarren jardunaldia ere jolastu zen non TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-ren debuta izan genuen BIEL ISB-ren aurka eta GIPUZKOA BASKET-ek ezin izan zuen GRUPO ALEGA CANTABRIA-ren aurka hasiera kaxkar batean.
Izan ere, Donostiarrak ez ziren ondo sartu partidura eta atsedenaldira 18 puntuko desabantailarekin joan ziren. Hirugarren laurdenean, beste energia batekin sartu ziren eta neurketari guztiz buelta eman zioten 10-25eko partzial batekin. Azkeneko 10 minutuetan, dena oso parekatsu egon zen baina, kantabriarrak erasoan edukiko eraginkortasuna gehiago izan zen, 94-85. Ikasteko balio duen partidu bat denboraldiari begira.
Euskal derbian Azpeitiarrak hobeto ibili ziren orokorrean eta 62-80 irabazi zuten. Seguraski Gipuzkoa Basket-en aurka jolasturiko partiduaz baliatuz, erritmo gehiagorekin ikusi zitzaien eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren lehenengo laurden estu baten ondoren. Zornotzarrentzako debuta izan zen lehiaketa ofizial honetan eta oraindik lehiatzea falta zaiela nabari zen. Gainera, 9 jokalarik soilik parte hartu zuten, oraindik batzuk etortzeko daude eta.
Azkenik, aipatzekoa da eliteko nesken taldeak ere martxan daudela eta hemendik gutxira beraien txanda izango dela Euskal Koparekin. Orain arte lagunarteko ezberdinak jolastu dituzte eta pixkanaka datorrenerako prestatzen ari dira.