Beasainen ospatu da gaur Nesken Lehen Mailako Euskal Koparen aurkezpena non Leire Artola Beasaingo Alkatea, Luis Sautu Euskal Saskibaloi Federazioaren Lehendakaria eta Joxemari Arrospide Beasaingo K.L.-ren Lehendakaria egon diren. Gainera, Azu Muguruza (IDK EUSKOTREN), Amaia Castresana (KUTXABANK ARASKI) eta Gerardo Candina (LOINTEK GERNIKA) bertan egon dira klub bakoitza ordezkatzen argazki ofiziala egin ahal izateko.
Aurkezpenean Leire Artolak hartu du hitza lehenengo ongi etorria emanez ordezkari guztiei. Ondoren Luis Sautuk esker oneko hitz batzuk utzi ditu bai antolatzaileei eta bai parte hartzen duten klubeei egunero egiten dituzten ahaleginengatik eta txapelketa hau jolasteko ipintzen duten ilusioarengatik. Azkenik, Joxemarik, eskerrak eman die bai Federazioari eta bai Udaletxeari beti eskeintzen dieten konfidantza eta babesarengatik.
Euskal Kopa Beasaingo Antzizar Kiroldegian ospatuko da Irailak 26 eta 27an arratsaldeko 19:00etan eta Irailak 29 goizeko 12:00etan, triangular formatuan.
Sarrera ordainpekoa izango da eta egunean bertan erosi ahalko dira 5€-ren truke, 16 urtetik gorakoentzat. Halaber, lehen bi partiduak Twitch-etik emango dira eta igandekoa aldiz ETB-k telebistaz emango du zuzenean.
Aukera ezinhobea izango da mailako jokalari onenak ikusteko Euskadiko Txapeldun izateko saiakeran.