Final-zortzirenak jolastuta, final-laurdenak definituta geratu dira.

Nesken kasuan, EUSKOFRIZ ASKARTZA izan da lehen sailkatua NAJERA TURISMO-ri 50-34 irabazi ostean. Errioxarrak hasiera hobea eduki zuten baina etxekoak segituan hartu zuten partiduaren kontrola garaipena lortuz.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k hasieratik dominatu zuen UNIBASKET LOGROÑO-ren aurka eta era ezinhobean hasten du denboraldia, aurreko urtean mailaz igo ondoren, 78-61.

SAN IGNACIO PREMO eta LA SALLE VERSIA-ren arteko lehian, bilbotarrak garaipena lortu zuten azken laurden sendo bati esker, 56-66. Naparrak ondo hasi ziren baina bigarren zatian hustu egin ziren.

TABIRAKO BAQUE eta IZ4 HONDARRIBIA-ren artean ere, partidua oso estu egon zen une oro. Hala ere, bigarren laurdenean etxekoak aurretik jarri ziren eta horrela jarraitu zuten partidua 60-56 amaitu arte.

NAVARRO VILLOSLADA eta LOINTEK GERNIKA-k sekulako ikuskizuna eman zuten saskibaloi izugarria eginez. Bi taldeek sekulako hartu-emana eduki zuten partidu guztian zehar etxekoen garaipenarekin amaituz 75-70.

JARDINERIA GORBEIA ARASKI-k aldiz, 85-40 irabazi zuen ZORNOTZA ST-ren aurka, inongo aukerarik eman gabe bizkaitarrei. Gasteiztarrak berriro lortu nahiko dute Mailako Txapeldun izatea eta, hasieratik dominatzen hasi dira.

Azkenik, IBAETA BASKET EASO eta LOIOLA INDAUTXU-k itxi zituzten final-zortzirenak infartuzko partidu batekin. Tira-bira itzel bat eta gero, azken minutuan erabaki zen norgehiagoka Amaia Basaguren-en bi jaurtiketa libreekin.

Mutilen aldetik DISDIRA BITXITEGIA ISB-k hasiera aparta eduki zuen 106-72eko garaipenarekin Askartza Claret-en aurka. David Rodriguez-en mutilen erasoko eraginkortasuna hilgarria izan zen 20 hiruko sartuz.

NAVASKET-ek azken laurdenean hautsi zuen partidua 17-4ko partzial batekin MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka. Partidua oso parekatuta egon zen lehenengo 30 minutuetan baina, azken laurdenean etxekoak martxa bat gehiago sartu zuten, 73-61.

ATLETICO SAN SEBASTIAN eta EASO BASKET TURDUS.WINE-k ere sekulako lehia eduki zuten Donostiar derbian. Infartuzko amaiera batekin, kanpokoak 81-82 irabaztea lortu zuten nahiz eta azken segunduetan lau jaurtiketa libre huts egin.

AISLA ARMETI IBAIZABAL-ek sekulako emanaldia eman zuen URGATZI-ren etxean, 74-105eko garaipenarekin. Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren, bigarren zatian lortuz partidua haustea.

LA SALLE VERSIA eta AGUERRI LARRAONA CLARET-en arteko lehian, bilbotarrak emaitzari buelta ematea lortu zuten bigarren zati fin bati esker, lehenengo zati guztian zehar galtzen joan eta gero.

MEGACALZADO ARDOI-k ederki hasi du denboraldia 87-63 irabaziz SANTURTZI SK-ren aurka. Naparrak oso indartsu sartu ziren partidura 27 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian bizkaitarrak hobeto egon ziren eta markagailua apaindu zuten.

Bukatzeko, LOIOLA INDAUTXU eta LEIOA SBT-ek jolastu zuten, etxekoen garaipenarekin. Bilbotarrak oso ondo sartu ziren partidura eta txuri-berdekoak ezin izan zioten buelta eman bigarren zatian.

Final-zortzirenak amaituta, horrela geratu dira Final-laurdenak:

NESKAK

EUSKOFRIZ ASKARTZA – IZ4 HONDARRIBIA

TABIRAKO BAQUE – MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO

JARDINERIA GORBERIA ARASKI – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU

LA SALLE VERSIA – NAVARRO VILLOSLADA

MUTILAK

LA SALLE VERSIA – NAVASKET

EASO BASKET TURDUS.WINE – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU

DISDIRA BITXITEGIA ISB – AISLA ARMETI IBAIZABAL

MEGACALZADO ARDOI – ATLETICO SAN SEBASTIAN

ARGAZKIA: TABIRAKO BAQUE