BENNA proiektuarekin aurrera goaz eta lehenengo ekitaldiak burutzen hasi behar gara datozen hilabetetan.

Lehenik eta behin partidu batzuk antolatuko dira Azaroak 23 eta 24ko asteburuan, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria-ren artean.

Ideia Olite-n egitea da larunbat arratsaldean hasiz eta igandean egun guztian zehar jolastuz. Gainera, Olite-ko Gazteluari bisita bat egitea ere plantatzen ari gara.

Hortaz aparte, hitzaldi bat ere prestatzeko intentzioa dago ESF-ko hezitzaile batekin, proiektu honetan parte hartzen duten jokalari, entrenatzaile eta epaile guztientzako.

Informazio gehiago edukiko duzue aurrerago.