Landako Kiroldegiak jasoko du asteburu honetan, Euskal Kopa honen Final 4a.
Izan ere asteburu honetan amaiera emango zaio 3º FEB Mailako Euskal Kopari.
6 talde hasi ziren baina multzoko fase bat eta gero, TABIRAKO BAQUE eta ULACIA ZKE kanpoan geratu dira.
REDLINE MEKANIKA TAKE – MONDRAGON UNIBERTSITATEA izango da lehen partidua larunbatean 17:00etan. Tolosarrak oso fuerte datoz B multzoko lider izanda eta sentsazio oso onak utziz batez ere azkeneko partiduan. Arrasatekoak ere fin ibili dira nahiz eta azkeneko partiduan kale egin. Lehia itzela izango da Gipuzkoar derbia.
Beste aldetik BILBAO BASKET FUNDAZIOA – BASKONIA izango dugu larunbatean 19:00etan. Bi taldeak jokalari oso gazteekin jolasten ari dira etorkizunarengatik apustu egiten. Bilbotarrak lehenengo izan dira A multzoan eta Gasteiztarrak bigarren bestean. Bi taldeak oraindik erritmoa hartzen ari dira baina ziur gaude sekulako neurketa izango dela.
Irabazleek igandean jolastuko dute Landakon bertan arratsaldeko 18:00etan eta, bertatik Euskadiko Txapelduna aterako da.
Azkenik, TABIRAKO BAQUE klubari eta Durangoko Udalari eskerrak eman nahi dizkiegu Final 4 hau antolatzeagatik eta sekulako laguntza emateagatik.