Junior Nesken sailkapena sutan dago, asteburu honetan egon diren emaitzengatik.
KADETE NESKAK
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta LA SALLE BILBAO izan ziren lehenengoak jolasten larunbat goizean. Partidua orokorrean oso parekatsu egon zen une oro ordiziarren garaipenrakin 68-63. Oihane Perlines 18 puntu eta 23 puntuko balorazioarekin izan zen partiduko onena.
EASO IBAETA BASKET IRULEA eta ASEVI ARASKI-ren arteko partiduan, Donostiarrak lehen laurden itzel bati heldu ziren partidua irabazten bukatzeko. Gasteiztarrak 15 bera jarri ziren lehenengo 10 minutuetan baina pixkanaka buelta ematen joan ziren aurretik jartzea lortu arte. Azkenean eta jaurtiketa libreei esker, etxekoak irabazten bukatu zuten 64-56.
LOINTEK GERNIKA-k 77-24 irabazi zuen URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka sekulako emanaldia eskeiniz. Erasoan oso fin egon ziren une oro baina, batez ere defentsan eginiko lanari esker atera zuten Gernikarrak partidua. Azkoitiako taldea saiatu egin zen baina ezinezkoa egin zitzaion mailako liderra gelditzea.
Bukatzeko ZAST GAP ZKE eta FSGROUPE ARABA-ren arteko lehia egon zen non, lehen zati bikain bati esker, 40-60 irabazi zuten Gasteiztarrak. Bigarren zatian Zarauztarrak finago egon ziren baina ez zuten lortu emaitzari buelta ematea. Daniela Aguirre bikain aritu zen 26 punturekin.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
EFIK ISB-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k zabaldu zuten jardunaldia bilbotarren garaipenarekin 43-94. Hala ere, hasiera ez zen erraza izan etxeko taldea oso sendo atera baitzen lehenengo laurdena 18-17 irabaziz. Hortik aurrera kanpokoak erasoan daukaten talentu guztia atera zuten eta gipuzkoarrak baino gehiago izan ziren.
BASKONIA A eta BARAKALDO BALONCESTO-ren artean ere, partidua oso antzekoa izan zen. Bizkaitarrak oso sendo hasi ziren lehenengo laurdena irabaziz baina bigarrenetik aurrera Gasteiztarrak gehiago izan ziren 93-51 irabaziz. Errebotean edukiko nagusitasuna klabea izan zen partidua irabazteko.
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE eta TABIRAKO BAQUE-ren artean lehia estua egon zen lehenengo zatian 5 puntuko aldearekin etxekoan alde. Bigarrenena aldiz Donostiarrak partidua haustea lortu zuten 84-57 irabaziz. Aipatzekoa Eneko Arkarazo emanaldia 27 puntu eta 9 erreboterekin.
Azkenik, gipuzkoar derbian ATLETICO SN SN eta KREAN OINTXE!-ren artean, etxekoak superiorrak izan ziren hasieratik 92-48 irabaziz. Donostiarrak denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuten horrela sentsazio oso onak utziz.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
FUNDIBIDE ISB-k denboraldiko lehenengoa lortu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean 34-63 irabazi eta gero. Hasiera parekatsu baten ostean, bigarren laurdenetik aurrera aldea zabaltzen joan ziren Azkoitiarrak, garaipen sendoa lortu arte. Gainera, jokalari guztiak lortu zuten saskiratzea eta hori beti da positiboa talde batentzako.
LOIOLA INDAUTXU-k ere denboraldiko lehenengoa garaipena lortu zuen LOINTEK GERNIKA-ren aurka. Lehenengo zatia klabe izan zen garaipena lortzeko, 17 gora joan baitziren atsedenaldira. Bigarren zatian Gernikarrak esnatu egin ziren eta emaitzari guztiz buelta ematea lortu zuten azken minutura 4 gora sartuz. Hala ere, azken minutu horretan etxekoak oso fin egon ziren eta Irati Sanchez-en azkeneko segunduko saskiratze bati esker, 59-58 irabazi zuten.
OPTICA TROCONIZ ARABA eta EUROMEX ARASKI-ren arteko Gasteiztar derbian, etxekoak finago egon ziren hasieratik eta erasoko errebotea dominatuz hirugarren garaipena lortu zuten, 69-47. Kanpokoak ondo lehiatu zuten baina bigarren aukera gehiegi oparitu zituzten.
Bukatzeko, ZAST KURAYE ZKE-k ez zuen aukerarik eduki momentuz denboraldiko talde onenaren aurka, EASO IBAETA BASKET BURUNTZA. Donostiarrak oso fin daude eta beste garaipen sendo bat lortu zuten 46-99 irabaziz. Momentuz lider daude OPTICA TROCONIZ ARABA-rekin batera baina basket aberaje oso onarekin.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k 32-118 irabazi zuen ARABERRI BASKET CLUB-an aurka eta hirugarren partidua da jarraian 110 puntu baino gehiago sartzen dituena. Bilbotarrak denboradia inoiz baino hobeto hasi dute garbi utziz menderaezinak izan nahi dutela.
BASKONIA A-k ere dinamika oso antzekoa darama oraingoan 109-60 irabazi eta gero AXA AMURRIO-ren aurka. Gasteiztarrak ere momentuz oso superiorrak izaten ari dira partidu guztietan eta bigarren urtez jarraian liga irabaztera doatz.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k bere partetik lehen garaipena lortu zuen sekulako emanaldia emanez CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren etxean. Gipuzkoarrei dena ondo atera zitzaien eta bilbotarren gainetik pasa ziren.
Amaitzeko, asteburuko lehia estuenean, EASO BASKET CROMOVA-k 75-60 irabazi zuen LOIOLA INDAUTXU 07-ren aurka azken laurdenean hautsiz partidua. Orokorrean partidu oso parekatsua izan zen nahiz eta Donostiarrak aurretik joan ia denbora guztian. Aipatzekoa noski Alvaro Bozal-en 37 puntuak garaipena emanez bere taldeari.
SAILKAPENA: