Talentu asko egon da Kadete eta Junior Mailetako jardunaldian.
KADETE NESKAK
ZAST GAP ZKE-k denboraldiko lehen garaipena lortu zuen URRATEGI BARNE DISEINUA-ren etxean 52-60 irabazi ostean. Partidu oso berdindua non Zarauztarrak xehetasun txikiengatik gailendu ziren. Azkoitiarrak lanean jarraitu beharko dute lehenengoa gehitzeko.
ASEVI ARASKI eta LOINTEK GERNIKA-ren artean, gorabehera handiko partidua jolastu zen 61-70 emaitzarekin. Gernikarrak hobeto hasi ziren 12 gora jarriz lehen laurdenean baina, bigarrenean arabarrak hobeak izan ziren atsedenaldira 7 puntura jarriz. Hirugarren laurdenean Bizkaitarrak berriro ere gehiago izatea lortu zuten partidua hautsiz eta, nahiz eta etxekoak ez etsi azken laurden on batekin, garaipen Gernikarra joan zen.
LA SALLE BILBAO-k ezusteam harrapatu zuen EASO IBAETA BASKET IRULEA eta infartuzko amaiera batean 56-54 irabazi zuten. Hirugarren laurdena klabe izan bilbotarrentzako partzial ona lortuz eta 11 gora jarriz. Hala ere, azken laurdenean Donostiko taldeak beste martxa bat jarri zuen ia emaitzari buelta emanez.
Bukatzeko, FSGROUPE ARABA eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren arteko lehian, ordiziarrak gailendu ziren 62-68. Azken hauek oso ondo sartu ziren partidura 12 gora jarriz lehenengo laurdenean. Hortik aurrera, arabarrak finago ibili ziren eta 10 hirukori esker partiduan sartzea lortu zuten 3 puntura jarriz. Azken laurden estu baten ostean eta Natale Ena-ren 11 punturi esker (25 partidu guztian), Gipuzkoarrak eraman zuten.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eraman zuen jardunaldiko partidua BASKONIA A-ren aurka emaitza sendo batekin, 75-49. Bilbotarrak oso superiorrak izan ziren lehen zatian Mikel LiƱares-en lidergotzaz lagunduta. Bigarrenean dena parekatsuago egon zen non etxekoek emaitza ondo kudeatu zuten.
EFIK ISB-k bere partetik denboraldiko lehen garaipena lortu zuen KREAN ONTXE!-ren etxean 61-84. Lehenengo zati estu bat eta gero, Azpeitiarrak hirugarren laurden sendo bat egin zuten 14-28ko partzial batekin 20 gora jartzeko. Aipatzekoa Luka Galdos eta Urko Arregi-ren arteko lehia 27 eta 33 punturekin hurrenez hurren.
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE dinamika onean jarraitzen du BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean 62-82 irabaziz. Kostatako garaipena izan zen izan ere bizkaitarrak oso ondo lehiatu zuten une oro azken laurdenera arte. Bertan, donostiarrak oso fin egon ziren eta partidua haustea lortu zuten.
Azkenik, ATLETICO SN SN eta TABIRAKO BAQUE-ren artean, Hasieratik bizkaitarrak erritmo handia ezarri eraso oso azkarrekin eta puntu asko sartuz. Lander Saitua-k asteburuko erakustaldia eman zuen 41 puntu sartuz eta konfirmatuz Durangon talentu handia dagoela.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k galdu gabe jarraitzen du LOIOLA INDAUTXU 08-ri 64-53 irabazi ostean. Hala ere, Donostiarrak partidu fina eta serioa egin behar izan zuten neurketa irabazteko, Bilbotarrek oso ondo lehiatu baitzuten. Albisterik garrantzitsuena Laida Imaz Beasaindarraren itzulera 2 urtez jolastu gabe egon eta gero. Laidak bi lesio gogor eduki ditu belaunean eta lan oso ona egin du berriro ere jolasten egoteko. 11 minutu jolastu zituen hiruko bat sartuz.
FUNDIBIDE ISB eta ZAST KURAYE ZKE-ren artean, etxekoak 68-42 irabazi zuten, hasieratik partidua menderatuz. Izan ere Azkoitiarrak oso ondo sartu ziren partidura aukerarik gabe utziz Zarauztarrei. Azken hauei asko kosta zitzaien partidura sartzea eta lortu zutenena iada berandu izan zen.
EUROMEX ARASKI eta BARAKALDO BALONCESTO-ren arteko lehian, Gasteiztarrak irabazi zuten azken minutu estu batzun ondoren, 57-54. Partidua oso parekatsu hasi zen bigarren laurdenera arte non bizkaitarrak gehiago izan ziren 11 gora joanez atsedenaldira. Hirugarrenean aldiz etxekoak beste energia batekin sartu ziren emaitzari buelta emanez 24-10eko partzial batekin. Azkenean eta jaurtiketa libreei esker, garaipena etxean geratu zen.
LOINTEK GERNIKA eta OPTICA TROCONIZ ARABA-k itxi zuten jardunaldia arabarren garapenarekin 50-76. Azken hauek dinamika ezinhobean jarraitzen dute eta sekulako ikuskizuna eman zuten bai defentsan eta bai erasoan. Gernikarrak aldiz ez dute denboraldia hasi espero zuten bezala baina ziur gaude pixkanaka goraka egingo dutela.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
Kadetetan gertatu ez zen bezala, BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta BASKONIA A-ren arteko lehia hau Gasteiztarrentzako izan zen. Hasiera parekatsu bat eta gero, arabarrak pixkanaka aldea hartzen joan ziren eta erasoko erreboteaz lagunduta, 85-103 irabazi zuten lider bezela kokatuz sailkapenean.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k bere partetik garaipen garrantzitsua lortu zuen ARABERRI BASKET CLUB-ari 67-63 irabazi eta gero. Bi taldeek garaipenak behar dituzte eta horretara atera ziren pasa den larunbatean. Orokorrean partidu parekatsua izan zen hartu-eman askorekin bien artean.
LOIOLA INDAUTXU 07-k ere ezinbesteko garaipena lortu zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka 78-53 irabaziz. Bigarren laurdenean lortu zuten garaipena emango zieten aldea 27-9ko partzial bati esker. Sailkapenean aurrera pauso garrantzitsua ematen dute garaipen honekin.
Azkenik, EASO BASKET CROMOVA eta AXA AMURRIO-ren arteko lehian, arabarrak kontuan edukitzeko talde bezela aurkeztu ziren Donostiarren etxean 70-76 irabazi ostean. Partidua oso lehiatua izan zen goran egongo diren bi taldeen artean eta, oraingoan, Asier Portillo-ren eraginkortasunaz lagunduta, hirugarren jartzen dira sailkapenean.
SAILKAPENA: