Partidu oso interesgarriak egon dira asteburu honetan Senior Maila guztietan.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan GETXO SBT-k 53-40 irabazi zuen MARISTAS LOGROÑO-ren aurka, partidu parekatu batean. Getxotarrak dinamika ezinhobean hasi dute denboraldia lidergotza NAVASKET-ekin partekatuz.

Azken hauek ere galdu gabe jarraitzen dute OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren aurka 72-56 irabazi ostean. Naparrak hobeak izan ziren orokorrean partidua hasieratiz menderatuz.

LICEO MONJARDIN-ek bere partetik 69-55 irabazi zuen mailaz jetsi berri den CONET FACILITY ARABA-ren aurka. Lehenengo laurdenak partiduaren etorkizuna markatu zuen etxekoen hasiera sendo bati esker.

MEGACALZADO ARDOI eta VALLE DE EGÜES-en arteko napar derbian, etxekoak gehiago gehiago izan ziren 64-51 irabaziz eta denboraldiko lehen garaipena lortuz. Bailarakoak ondo lehiatu zuten baina bigarren laurden txar batek porrotera eraman zien.

EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-k ere denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen JACOBEO ALBERITE-ren etxean 41-50. Azken sailkatuen arteko lehia zen eta, oraingoa Tolosarrak eraman zuten azken laurden sendo bati esker.

SAILKAPENA:

A-B multzoan aldiz, ATLETICO SAN SEBASTIAN eta TABIRAKO BAQUE-k zabaldu zuten jardunaldia etxekoen garaipenarekin 82-64. Donostiarrak pixkanaka nahi zuten partidua eraikitzen joan ziren nahiz eta kanpokoak oso ondo lehiatu.

ALKIVENT TOJU eta LEIOA SBT-ren arteko partiduan, Gasteiztarrak hobeak izan ziren orokorrean 69-52. Hasieratik oso fin egon ziren bigarren laurdenean partidua hautsiz eta denboraldiko lehen garaipena lortuz.

UNIBASKET LOGROÑO eta GAZTE BERRIAK-en artean, partidua berdinduta egon zen lehen zatian baina, bigarrenean, Ansoaingoak martxa bat gehiago sartu zuten eta errioxarren gainetik pasa ziren 56-79 irabaziz.

ARANGUREN MUTILBASKET eta LAGUNAK-en arteko lehian, kanpokoak une oro finago egon ziren 55-75 irabaziz. Azken hauek era ezinhobean hasi dute denboraldia eta galdu gabe jarraitzen dute, goran egongo den talde bat bezela konfirmatuz.

Azkenik, GRAFICAS JUARISTI ZKE-k sekulako garaipena lortu zuen ESCOLAPIOS BILBAO-ren etxean lehen laurden serio bati esker, 60-77. Aipatzekoa da Maria Artetxe-ren itzulera belauneko lesio bat eta gero eta, iada hasi da, aurreko urtean egin zuen bezela, liga dominatzen.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

PADURA-k eta SAN PRUDENCIO-k ireki zuten jardunaldia infartuzko partidu batean, 80-78. Partidua une oro berdinduta egon zen azken minutuan erabakiz etxekoen alde. Hirukoek asko lagundu zieten denboraldiko lehen garaipena lortzeko.

GETXO SBT-k ezinhobe jarraitzen du lider bezela kokatuz partidu oso ona egin eta gero HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren aurka, 68-44. Bigarren zatian hautsi zuten partidua erasoan eduki zuten eraginkortasunari esker.

ULACIA ZKE-k ezin izan zuen CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren aurka nahiz eta lehen laurdena guztiz dominatu. Bilbotarrei kosta egin zitzaien partiduan sartzea baina bigarren laurdenetik aurrera finago egon ziren, 64-74.

EASO BASKET ANDATZA eta ZORNOTZA ST-ren arteko lehian, bizkaitarrak gehiago izan ziren orokorrean 66-74 irabaziz. Donostiar gazteak momentuz ez dute garaipenik lortu baina, pixkanaka goraka egingo dute.

LOIOLA INDAUTXU eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren arteko partidua infartuzkoa izan zen ere, luzapeneko azken minutuan erabakiz etxekoen alde. Galder Martinez de Osaba (28 puntu) eta Unai Fragua-ren (29 puntu) arteko lehia izugarria izan zen.

ARABERRI BASKET CLUB eta DUPLOSTOCK OIARSOLEZO-ren artean, Gasteiztarrak 77-61 irabaztea lortu zuten, bigarren zatian emaitzari buelta eman eta gero. Izan ere, Gipuzkoarrak hobeto sartu ziren partidura baina, pixkanaka husten joan ziren.

Bukatzeko, BERGARA KE eta AGURAIN-ek jolastu zuten, azkeneko hauen garaipenarekin 66-68. Partidua oso estu egon zen une oro hartu eman itzelarekin bien artean non, arabarrak, azkeneko segunduan saskiratzea lortu zuten denboraldiko bigarren garaipena lortzeko.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

JARDINERIA GORBEIA ARASKI faborito bezela aldarrikatzen da beste urte batez LOINTEK GERNIKA-ren gainetik pasatuz 46-102. Istorio gutxiko partidua non Gasteiztarrak gehiago izan ziren denbora guztian.

IZ4 HONDARRIBIA eta SAN IGNACIO PREMO-ren arteko lehia izan zen asteburuko partidurik zirraragarriena naparren garaipenarekin bi luzapen eta gero, 78-85. Bi taldeek irabazteko aukerak eduki zituzten baina txanpona azkenean kanpokoen alde erori zen. Sekulako ikuskizuna eman zuten.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k denboraldia dinamika apartan hasi du eta galdu gabe jarraitzen du UNIBASKET LOGROÑO-ren etxean 79-86 irabazi eta gero. Partidu hau ere luzapenean erabaki zen lehia sendo baten ostean jarutiketa libre marratik.

NAVARRO VILLOSLADA eta NAJERA TURISMO-ren arteko partidua ere oso interesgarri egon zen kanpokoen garaipenarekin 64-69. Errioxarrak denboraldiko lehen garaipena lortu zuten asko landutako partidu batean.

IBAETA BASKET EASO-k garaipen garrantzitsua lortu zuen mailako zelairik zailenetakoan LA SALLE VERSIA-ren aurka 52-58. Ez zen partidu erraza izan eta asko borrokatu behar izan zuten Jon Santamaria-ren neskak bigarren garaipena lortzeko.

LOIOLA INDAUTXU-k ere bigarren garaipena lortu zuen ZORNOTZA ST-ren etxean 49-75. Lehen laurden parekatsu baten ondoren, bilbotarrak partiduaren kontrola hartu zuten bigarren laurdenean eta gehiago izan ziren hortik aurrera.

Azkenik, TABIRAKO BAQUE eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren arteko neurketan, etxekoak garaipena lortu zuten 49-36 puntu gutxiko partidu batean. Orokorrean bi taldeak ez ziren fin egon kanpoko jaurtiketetan baina, Durangoarrak errebotea hobeto zaindu zuten irabazten bukatzeko.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta LA SALLE VERSIA-k zabaldu zuten jardunaldia etxekoen alde erori zen lehia batean, 79-68. Hirukoak klabe izan ziren gipuzkoarrentzako lehen garaipena gehitzeko.

EASO BASKET TURDUS.WINE lider bezela jartzen da AGUERRI LARRAONA CLARET-en aurka 77-63 irabazi ostean. Hasieratik Donostiarrak oso superiorrak izan ziren baina, azken laurdenean, kanpokoak emaitza txukundu zuten 18-30eko partzial batekin.

AISLA ARMETI IBAIZABAL ere oso fin jarraitzen du HYDROPYC URGATZI-ren etxean 69-83 irabazi eta gero. Iker Villota-k denboraldiko ikuskizuna eman zuen 39 punturekin (7 hiruko).

LEIOA SBT eta ASKARTZA CLARET-en arteko derbian, lehen mailara igo berriak ezustekoan harrapatu zituzten etxekoak 54-62 irabaziz. Azken hauek hobeak izan ziren lehen zatian 18 gora joanez atsedenaldira eta, emaitza kontrolatuz amaierara arte.

LOIOLA INDAUTXU-k denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen NAVASKET-i 74-67 irabazi eta gero. Lehen zati oso fin bati heldu zioten bilbotarrak nahiz eta naparrek azken laurdenean ia emaitzari buelta eman 16-30eko partzial batekin.

SANTURTZI SK-k azken laurden sendo bati esker ATLETICO SAN SEBASTIAN-i irabazi zion 72-64. Orokorrean partidua oso parekatsu egon zen azken laurdenera arte non bizkaitarrak gehiago izan ziren denboraldiko lehen garaipena lortuz.

MEGACALZADO ARDOI eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-k itxi zuten jardunaldia igande arratsaldean etxekoen garaipenarekin 92-81. Azken laurdenean erabaki zen norgehiagoka naparren alde 36 punturi esker azken 10 minutu horietan.

SAILKAPENA:

 

ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ