Asteburu nahiko eskasa izan da elitean dauden gure taldeentzako.

NESKEN LEHEN MAILA

KUTXABANK ARASKI-k sekulako garaipena lortu zuen 83-75 mailako talde hobenetariko baten aurka CASADEMONT ZARAGOZA. Samantha Hill 25 punturekin izan zen jokalari onena taldea denboraldiko lehen garaipenera gidatuz.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA-k aldiz ezin izan zuen etxeko debutean MOVISTAR ESTUDIANTES-en aurka. Madrildarrak oso ondo egon ziren lehen zatian eta, nahiz eta hirugarren laurden fin bat egin, azkenean hustu egin ziren 62-75 galduz.

IDK EUSKOTREN-i ere ezin izan zuen SPAR GRAN CANARIA menderatu partidu kaxkar batean, 70-58. Hasiera gorabeheratsua edukitzen ari dira Donostiarrak nahiz eta EUROCUP-ean guztiz kontrakoa gertatzen ari den.

NESKEN CHALLENGE MAILA

DOMUSA TEKNIK ISB-k denboraldiko lehen garaipena lortu zuen UNICAJA MIJAS-en aurka 78-73. Partidu oso zaila izan zen baina, azken laurden bikain bati esker emaitzari buelta ematea lortu zuten.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO-k bere partetik ezin izan zuen INNOVA TSN LEGANES-en aurka irabazi etxeko bigarren partiduan. Bizkaitarrak duintasunez borrokatu zuten baina Madrildarrak oso serio sartu ziren partidura eta 54-60 irabaziz.

NESKEN BIGARREN MAILA

IBAIZABAL-ek TALENOM BOET MATARÓ jaso zuen etxean denboraldiko bigarren partiduan 62-66 galduz. Kataluniarrak hobeak izan ziren orokorrean baina bizkaitarrak oso gertu egon ziren eta ia emaitzari buelta ematen diote azken laurdenean.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k Gironan jolastu zuen CB BLANES-en aurka. Gipuzkoarrak ez ziren fin ibili erasoan eta hori asko ordaintzen da maila hauetan. Hirugarren laurdenean hobetu egin zuten baina 63-46 galduz.

ACB LIGA

BASKONIA-k denboraldiko lehen garaipena lortu zuen ACB ligan UCAM MURCIA-ri luzapenean irabazi eta gero 95-92. Garbi geratzen ari da aurten partiduak irabaztea asko kostako dela maila handia baitago Espainiako maila gorengoan.

BILBAO BASKET-ek ere garaipen itzela lortu zuen etxean REAL MADRID-en aurka 83-79. Bilbotarrak oso ondo sartu ziren partidura eta hori klabe izan zen irabazten amaitzeko. Denboraldi hasiera aparta izaten ari da beltzekoentzako bai ligan eta baita ere FIBA EUROPE CUP-ean.

PRIMERA FEB

INVEREADY GIPUZKOA-k HESTIA MENORCA jaso zuen etxean infartuzko garaipen bat lortuz. Vrankic-en hiruko batek azken segunduetan denboraldiko lehen garaipena eman zien Mikel Odriozola-ren mutilei, 60-57.

SEGUNDA FEB

BIELE ISB-k ezin izan zuen CIUDAD DE HUELVA-ren aurka partidu oso lehiatu batean, 83-78. Azpeitiarrak gauzak oso ondo egin zituzten baina txanpona etxekoen alde erori zen. Albisterik onena, Iñigo Royo-k eman zuen maila lesiotik bueltatu ostean.

TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-ri garaipenak alde egin zion azken segunduetan RIOVERDE CLAVIJO-ren etxean azken laurdenera 11 gora sartu ondoren. Izan ere Bizkaitarrak gehiago izan ziren lehenengo hiru laurdenetan baina, azkenekoan hustu egin ziren.

TERCERA FEB

REDLINE MEKANIKA TAKE izan zen irabaztea lortu zuen talde bakarra MONDRAGON UNIBERTSIATEA-ren aurkako derbian. Tolosarrak oso serio sartu ziren partidura eta lehenengo zati itzel bati esker 61-79 irabazi zuten.

ULACIA ZKE-ri azken minutuan garaipenak ihes egin zion GRUPO DE SANTIAGO-ren aurka, 74-75. Orokorrean hobeak izan ziren Zarauztarrak baina, azkeneko erasoetan arerioak ondo aprobetxatu zituen baloi asko galdu zituzten.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere ezin izan zuen CANTBASKET04-ren aurka eta luzapenean erori zen 80-75. Partidu itzela egin zuten Bilbotarrek baina xehetasun txikiengatik garaipena Kantabrian geratu zen.

TABIRAKO BAQUE-k hasiera zaila eduki zuen VALLE DE EGÜES-en etxean 77-43 galduz. Naparrak une oro gehiago izan ziren Xabi Chico-ren mutilen gainetik pasatuz.

Azkenik, BASKONIA-k CB SOLARES-en etxean galdu zuen 80-69. Gasteiztarrak ez ziren fin ibili lehenengo zatian eta nahiz eta bigarrenean gehiago izan, ezin izan zioten buelta eman lehenengo zatiaren desabantailari.