Lehen Mailako 6. Jardunaldiaren ondoren, arabarrak eta bilbotarrak bigarren eta hirugarren postuan finkatzen dira, hurrenez hurren. Gainetik, partida bateko aldearekin, lider sendo bat: Campus Promete. Bigarren Mailan, Mungia eta San Ignacio liderren multzotik erori dira.

LEHEN MAILA

Seigarren garaipen jarraian lortu zuen liderrak Malosten. Lehen zatian ihes egin zen Campus Promete (17-27) eta, azken minututan, eutsi egin zion Lointek Gernikaren bultzadari: etxekoak puntu batera hurbildu zen 3 minuturen faltan. Ayelaren saski batek eta jaurtiketa libreek etxekoen erremontada saihestu zuten (52-57).

Bolada onean dago ere Reproduccion ART Araski: bosgarren garaipen jarraian Hondarribian (52-65). Gasteiztarrek abantaila erabakigarria hartu zuten laurden bakoitietan (23-41), Marina Ortiz de Zarateren partida onari esker (19 puntu, 12 errebote eta 32ko balorazioa).

La Salle Zurekin Busek hartu zuen hirugarren postua. Bilbotarrek kolista berria den Easo San Martin Merkatuaren kantxan irabazi egin zuten (67-80). Aurretik donostiarrak lehen laurdenean, baina gero bilbotarrek erasoan bizkortu zuten partidari epaia emateko.

Beste talde donostiarrak porrota jaso zuen ere, denboraldiko bigarrena. CB Sanignacio Vitaldent-ek Bera Bera Bultz gainditu zuen 74-66ko emaitzarekin, Maria Fernández-en (19-13 eta 32ko balorazioa) eta Paula López de Uralde-ren (23 puntu) jokaera handiarekin. Errioxarrek partida apurtu zuten bigarren laurdenean.Eta Tabirako Baquék ixten ditu goiko postuak: garaipena (64-50) Fonseca Basket Navarraren aurrean (64-50).

Eta beheko zonan, borroka estutzen da. Batez ere Leioaren denboraldiko lehenengo garaipenagatik. Nabarmen menderatu zuten bizkaitarrek lehen 30 minututan zehar (27-46), abantaila erosoa lortuz Megacalzado Ardoiren erremontadari eusteko (48-54).

Gainera, Aranguren Mutilbasket-ek Universidad Deusto Loiola Indautxu harrapatu zuen, bilbotarrei irabazi eta gero (62-51), jardunaldiko MVP-ri esker: Mar Benitok 11 puntu, 24 errebote eta 35ko balorazioa eskuratu zituen.

ESTATISTIKAK

SAN IGNACIO-BERA BERA

GERNIKA-PROMETE

TABIRAKO-NAVARRA

HONDARRIBIA-ARASKI

ARDOI-LEIOA

EASO-LA SALLE

ARANGUREN-LOIOLA


BIGARREN MAILA

Bakarrik lehia zuzen bat bosgarren jardunaldira berdinduta iritsi ziren zazpi taldeen artean. Deustuko Kiroldegian, Mazarredo Fisioterapia Unamunok San Ignaciori irabazi zion 73-58ko emaitzarekin. Nafarrek partida bukatu zuten 25/3rekin hiruko marratik.

Buruko zazpikoteren barruan, Mungia ST-ak ez zuen garaipena lortu ere. Bizkaiko derbian, argi eta garbi irabazi egin zuen Getxok, Jose Antonio Aguirre kiroldegian (52-74).

Txintxu Gozotegia ISB ez zituen arazorik izan lehen postua gordetzeko: +18 azpeitiarrentzat Kaleangora Liceo Monjardinen aurka (76-58), atsedenaldian erabakitako partida batean.

Afilados Gasteiz Araba, Paz de Ziganda Ikastola eta Maristas Auto Iregua taldeek ere dituzte lau garaipenak. Gasteiztarrek Askartza Claret-en aurkako neurketa apurtu zuten lehen minututan (20-4), 58-47ko emaitzarekin bukatzeko. Oso puntu gutxiko partiduan, nafarrek Inmobiliaria Dato40 Toju gainditu zuten (44-37). Berdinketa atsedenaldian eta gero pixka bat hobeto etxeko taldea. Eta Logroñokoek bigarren zatira arte itxaron behar izan zuten Paules Galtzagorriren aurkako partida desorekatzeko (57-37).

Eta jardunaldiko azken norgehiakogan, Fabiolas San Antoniok eskuratu zuen denboraldiko lehena, Bera Bera Mrw Amarari irabazita (61-48).

ESTATISTIKAK

MARISTAS-PAÚLES

ARABA-ASKARTZA

IRAURGI-LICEO

MUNGIA-GETXO

FABIOLAS-BERA BERA

UNAMUNO-SAN IGNACIO

PDZ-TOJU