Lehenengo faseko lehenengo itzulia bukatu da Junior eta Kadete Mailetan.
KADETE NESKAK
LOINTEK GERNIKA-k garaitu gabe jarraitzen du beste jardunaldi batez ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren etxean 59-62 irabazi eta gero. Ordiziarrak hobeak izan ziren lehenengo zatian atsedenaldira 13 puntu gora joanez baina, bigarrenean, Gernikarrak emaitzari buelta ematea lortu zuten.
LA SALLE BILBAO ere bolada oso onean jarraitzen du ASEVI ARASKI-ren aurka 59-45 irabazi eta gero. Lehenengo zati aparta egin zuten Bilbotarrak, bigarren zatian eritmoa kontrolatuz eta Gasteiztarrei partiduan sartzen utzi gabe. Nadia Martinez mundial egon zen 27 puntu eta 14 erreboterekin.
FSGROUPE ARABA-k partidu bikaina egin zuen URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka 57-33 irabaziz eta denboraldiko bigarren garaipena lortuz. Arabarrak hasieratik oso serio egon ziren partidua guztiz dominatuz bukaerara arte.
Amaitzeko, ZAST GAP ZKE eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren arteko lehian, Donostiarrei uste baino gehiago kosta zitzaien irabaztea, 45-59. Izan ere, nahiz eta Zarauztarrek partidu bakarra irabazi duten, oso ondo lehiatzen ari dira eta geroz eta hobeto jolasten daude.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ezinhobe jarraitzen du KREAN OINTXE!-ren aurka 103-24 irabaziz. Bilbotarrak lider bezela amaitu dute lehen fasea zenbaki bikain batzuekin, 86 puntuko media sartuz partiduko eta 47 puntuko media jasoz. Bigarren itzulian BASKONIA A-ren aurka jolastuko dute lidergotza.
Izan ere Gasteiztarrak ere oso fin daude zenbaki oso antzekoekin baina bigarren postuan. Asteburuan 99-46 irabazi zien ATLETICO SN SN-ri. Dosostiarren partetik nahiz eta partidu bakarra irabazi lehenengo itzuli honetan, esan beharra dago egokitzapen fase batean daudela Infantil mailatik zuzenean Euskal Ligara igo baitira. Bigarren itzulian askoz hobeto egongo dira.
BARAKALDO BALONCESTO-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen TABIRAKO BAQUE bezalako arerio zuzen baten aurka, 63-61. Bi taldeak berdinduta zeuden sailkapenean baina garaipen honekin etxekoak aurrera pauso bat ematen dute 4º postura igoz. Durangoarrak orokorrean hobeto ibili ziren baina azken laurdenean Barakaldokoak 19-7ko partzial batekin emaitzari buelta eman zioten.
Amaitzeko, EFIK ISB eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren arteko Gipuzkoar klasikoan, Donostiarrak gailendu ziren 48-75. Bigarren laurden itzel batekin (14-34) hautsi zuten partidua azken hauek eta 3º postuan amaitzen dute lehenengo itzulia soilik lehenengo bi sailkatuen aurka galdu izanaz.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
OPTICA TROCONIZ ARABA-k ez zuen barkatu eta lider bezela jarraitzen du ZAST KURAYE ZKE-ren etxean 36-76 irabazi ostean. Hasieratik Gasteiztarrak gehiago izan ziren laurden guztiak erraz irabaziz. Zarauztarrak aldiz azken ostuan bukatu dute lehenengo itzulia.
EASO IBAETA BASKET BURUNTZA eta FUNDIBIDE ISB-ren arteko lehian, Donostiarrak 72-61 garaitu zuten. Partidu oso parekatsua izan zen non estatitika oso antzekoekin, hirukoek etxekoen alde erabaki zuten partidua.
LOIOLA INDAUTXU 08 sekulako momentua igarotzen ari da hirugarren garaipen jarraia lortuz BARAKALDO BALONCESTO-ri 54-40 irabaziz. Abraham Loboren neskak bikain jolasten ari dira eta beste behin partidu oso serioa egitea lortu zuten aurkaria baina finago egonez.
Azkenik, LOINTEK GERNIKA-k 69-40 irabazi zion EUROMEX ARASKI-ri eta pixkanaka badoa sentsazio onak aurkituz. Izan ere, Zuhaitz Gonzalezen neskei asko kostatzen ari zaie erritmoa hartzea baina ziur gaude entrenatzaile bikain honek taldeak arrakasta handia edukitzea lortuko duela.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
Kadetetan gertatzen den bezela, maila honetan ere bi ERREGE daude eta horietako lehenengo bukatu duena lehenengo itzuli honetan BASKONIA A izan da CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka 129-30 irabazi ondoren. Gasteiztarak 115 puntu sartzen ari dira partiduko, 50 jasotzen dituzten bitartean.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren zenbakiak ere oso antzekoak dira, 118-43 irabazi eta gero asteburu honetan MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka. Bilbotarrak beste maila batean daudela erakutsi dute lehenengo itzuli honetan eta Baskonia garaitzea izango dute helburu bigarrenean.
LOIOLA INDAUTXU 07-k garaipenaren senda berreskuratu zuen igandean, AXA AMURRIO-ren aurka 77-61 irabaziz. Bilbotarrak moralez puzten dien garaipen garrantzitsu bat lortu zuten aurrera pauso garrantzitsua emanez sailkapenean.
Azkenik, ARABERRI BASKET CLUB eta EASO BASKET CROMOVA-ren artean, Donostirrek ez zuten barkatu eta lehenengo zati itzel bati esker garaipena eskuratu zuten 55-78. Bigarren itzulian lehenengo bi sailkatuei ezustean harrapatzen saiatuko dira, Gasteiztarrak sailkapenean goraka egiten saiatzen diren bitartean.
SAILKAPENA: