Beste jardunaldi zirraragarri bat non liderrek ez duten barkatzen.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan jardunaldia CONET FACILITY ARABA eta OPTICALIA UGERAGA SOPELA-k zabaldu zuten 61-67eko emaitzarekin kanpokoen alde. Partidua luzapenean erabaki zen partidu sekulako partidu batean. Azkeneko 5 minutu horietan Sopelako taldea oso fin egon zen garaipena etxera eramanez.

MARISTAS LOGROÑO eta EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ren artean ere lehia oso estu egon zen 48-43eko emaitzarekin. Bi taldeak garaipen nahiarekin atera ziren kantxara eta biek ondo borrokatu zuten denboraldiko bigarren garaipenaren bila. Azkenean eta hainbat jaurtiketa libreei esker, errioxarrak gailendu ziren.

GETXO SBT-k garaipenaren senda berreskuratu zuen NAVASKET-en aurka 60-36 irabaziz sekulako hasiera bati esker. Izan ere lehenengo laurden itzela egin zuten bizkaitarrak alde eroso bat lortuz. Hortik aurrera partiduaren erritmoa kontrolatzea lortu zuten naparrei aukera gutxi emanez partiduan sartzeko.

LICEO MONJARDIN ertzean hil zen kategoriako liderraren aurka galdu ostean, VALLE DE EGÜES. Azken hauek lehenengo laurden bikaina egin zuten 16-27ko partzial batekin baina hortik aurrera etxekoak pixkanaka emaitzari buelta ematen joan ziren irabazteko aukerak edukiz. Azkenean 56-60.

Bukatzeko, MEGACALZADO ARDOI eta JACOBEO ALBERITE-ren arteko lehian, naparrak gehiago izan ziren 80-40 irabaziz. Hasieratik oso fin, etxeko taldeak ez zion aukerarik eman aurkariei partiduan sartzeko eta denboraldiko hirugarren garaipen jarraia lortu zuten.

SAILKAPENA:

A-B multzoan aldiz, UNIBASKET LOGROÑO denboraldiko lehen garaipena lortzeko gertu egon zen, ALKIVENT TOJU-ren aurka 56-62ko emaitzarekin. Gasteiztarrak lehenengo laurdenean abantail txiki bat lortu zuten, azken laurdenera arte ondo kudeatu zutena baina, asko landuta.

GAZTE BERRIAK bere partetik LAGUNAK-en aurka 60-38 irabazi zuen, azken hauei lidergotza kenduz. Izan ere Barañaingoak lider bezela zeuden jardunaldi hau jolastu arte baina, ezin izan zuten oraingoan Ansoaingo taldearen aurka, hasieratik gehiago izan zena.

GRAFICAS JUARISTI ZKE-k sentsazio onak berreskuratu zituen LEIOA SBT-re aurka 90-49 irabazi ostean. Hasieratik erritmo handia ezarriz, Beñat Jauregiren neskak oso fin ibili ziren erasoan eta berriro ere lider jartzen dira nahiz eta berdinketa laukoitza dagoen sailkapenean.

Izan ere ESCOLAPIOS BILBAO-k TABIRAKO BAQUE-ren aurka 49-46 irabazi zuen konfirmatuz momentu oso onean daudela eta lidergotza hori ere nahi dutela. Partidua infartuzkoa izan zen azken minutuan erabakiz jaurtiketa libreen marratik.

Azkenik, ATLETICO SAN SEBASTIAN eta ARANGUREN MUTILBASKET-en artean, 57-58ko emaitzarekin. Partidu hau ere infartuzkoa izan zen azken segunduetan erabakiz Lucia Garciaren saskiratze bati esker. Naparrak hirugarren garaipen jarraia lortu dute eta sailkapeneko goiko partera gerturatzen dira.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

GETXO SBT era ezinhobean jarraitzen du garaipen berri bat gehituz UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka 66-57 irabazi ondoren. Bilbotarrak oso ondo sartu ziren partidura baina bigarren laurdenetik aurrera ezin izan zuten etxekoak ezarri zuten erritmoari aurre egin eta pixkanaka husten joan ziren.

ARABERRI BASKET CLUB-ak bere partetik garaipenaren senda berreskuratzen du PADURA-ren aurka 80-70 irabazi eta gero. Hasiera parekatsu baten ostean, Gasteiztarrak partiduaren kontrola hartu zuten partidua menderatuz bigarren laurdenetik aurrera. Azken laurdenean Bizkaitarrak duitasunez borrokatu zuten markagailua zerbait apaintzea lortuz.

OIARSOLEZO S.K.T.-k denboraldiko laugarren garaipen jarraia lortu zuen CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren etxean 75-85 irabazi ondoren. Hasieran Bilbotarrak hobeak izan ziren baina bigarren laurdenetik aurrera Gipuzkoarrak emaitzari buelta ematea lortu zuten garaipena eskuratuz.

ZORNOTZA ST eta HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren arteko lehian, Zornotzarrak 79-71 irabaztea lortu zuten, porroten bolada txarrari amaiera jarriz. Orokorrean partidua oso parekatsua izan zen azken laurdenera berdinketarekin iritsiz eta, azken laurden fin batekin, etxeko taldeak garaipena lortu zuen.

BERGARA KE SORALUCE-k ere asko landutako garaipena lortu zuen SAN PRUDENCIO-ren aurka 81-75. Partiduak bi zati oso ezberdin eduki zituen, lehenengoan etxekoak 12 puntuko aldea lortuz eta, bigarrengoan Gasteiztarrak markagailuan 6 puntura gerturatuz.

ULACIA ZKE eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren artean, Urretxuarrak bikain hasi ziren 12-29ko partzial batekin lehenengo laurdenean eta lehenengo zatia guztiz menderatuz. Bigarren zatian aldiz, Zarauztarrak emaitzari guztiz buelta eman zioten sekulako azken laurden bati esker eta 72-70 irabaziz.

Bukatzeko, EASO BASKET ANDATZA eta AGURAIN-en artean, Donostiarrak denboraldiko lehen garaipena lortzeko gertu egon ziren baina azkenean hustu egin ziren eta ezin izan zuten arabarren aurka irabazi, 69-75. Partidua orokorrean oso berdinduta egon zen baina, kanpoko taldea finago egon zen azken laurdenean.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

Liderrak, JARDINERIA GORBEIA ARASKI, lider jarraitzen du IZ4 HONDARRIBIA-ren etxean 52-84 irabazi ostean. Gasteiztarrak hasieratik partiduaren kontrola eraman zuten non pixkanaka aldea eraikitzen joan ziren azken laurdenean partidua guztiz hautsi arte 14-35eko partzial batekin.

SAN IGNACIO PREMO-k oso gertutik jarraitzen dio talde Gasteiztarrari 51-45 irabazi eta gero EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren aurka. Naparrak partidu oso serioa egin behar izan zuten gauzak oso zail jarri zizkion talde baten aurka. Askartzako taldea dinamika oso onean dago eta oraintxe bertan edozeini lehiatzeko gai dira.

IBAETA BASKET-ek bere partetik azken bi porrotak atzean utzi eta sentsazio onak berreskuratu zituen UNIBASKET LOGROÑO-ren etxean 35-60 irabaziz. Lehenengo zati itzel batekin 27 gora jarri ziren Donostiarrak partidua kontrolatuz bigarren zatian.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO egoera berdintsu batean zegoen azkeneko bi partiduak galduta baina, dinamika ona berreskuratu zuten asteburu honetan UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU bezala talde on baten aurka 77-62 irabaziz. Claudia Mugica aurreko urteko Nesken Bigarren Mailako MVP-a izan zen jokalari onena 20 punturekin.

ZORNOTZA ST eta NAVARRO VILLOSLADA-ren artean, etxeko taldea gehiago izan zen 63-40 emaitzarekin. Hasieratik partiduaren erritmoa kontrolatuz eta errebotea menderatuz, Zornotzarrak aurrera pauso garrantzitsua ematen dute sailkapenean beheko postuak atzean utziz eta aurkari zuzen baten aurka irabaziz.

TABIRAKO BAQUE eta LA SALLE VERSIA-ren artean, sekulako partidua bizi izan zen, 41-43ko emaitzarekin bilbotarren alde. Partiduak gorabehera asko eduki zituen non talde bakoitzak irabazteko aukerak eduki zituen. Azkenean, Eneritz Gonzalezek hiruko batekin garaipena eman zion bere taldeari laugarren garaipen jarraia gehituz.

Azkenik, LOINTEK GERNIKA eta NAJERA TURISMO-ren artean, Gernikarrak garaipena lortu zuten zaleen aurrean 65-42. Lehenengo zati estu baten ostean, Gernikarrak beste martxa bat sartu zuten bigarrengoan Nora Unamuno jokalari gaztea protagonista izanda (19 puntu).

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU garaitu gabe jarraitzen du DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren aurka 80-66 irabazi eta gero. Hasiera sendo batekin, Bilbotarrak partiduaren kontrola eraman zuten Gipuzkoarrei gehiegi gerturatzen utzi gabe.

AGUERRI LARRAONA CLARET eta ARKARTZA CLARET-en artean, Bizkaitarrak emaitzari buelta eman zioten hirugarren laurdenean 57-61 irabaziz. Izan ere etxeko taldea 12 gora joan zen atsedenaldira baina, hirugarren laurdenean kanpokoak 7-26ko partzial bat egin zuten partidua irabazteko.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-en arteko Gipuzkoar derbian, txanpona Donostiarren alde erori zen partidu oso borrokatu batean, 57-62. Garaipen honekin Gotzon Arrietaren mutilek hirugarren garaipen jarraia gehitzen dute pixkanaka goraka eginez sailkapenean.

EASO BASKET TURDUS.WINE-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen NAVASKET-en aurka 87-63 irabaziz. Donostiarrak denboraldi gorabeheratsua egiten ari dira baina, oraingoan, hasieratik bukaerara partidua menderatzea lortu zuten.

HYDROPYC URGATZI eta MEGACALZADO ARDOI-ren artean, partidua oso parekatsua egon zen lehenengo zatian berdinketarekin joanez aldageletara. Bigarren zatian aldiz, naparrak beste martxa bat sartu zuten eta Gasteiztarrek ezin izan zuten aurre egin martxa horri. Azkenean 68-91.

LA SALLE VERSIA-k ere ezin izan zuen denboraldi bikaina egiten ari den AISLA ARMETI IBAIZABAL-en aurka, nahiz eta 18-15eko partzial batekin hasi. Bigarren laurdenetik aurrera Galdakaokoak finago ibili ziren 60-76 irabaziz eta liderarren estela jarraituz.

Amaitzeko, LEIOA SBT eta SANTURTZI SK-ren arteko lehian, etxeko taldea orokorrean gehiago izan zen 73-67 irabaziz. Hala ere, kanpoko taldeak ez zuen etsi eta azken minutura arte borrokatzen egon zen, emaitzari ia buelta emanez. Aimar Mintegi jokalari gazteak sekulako partidua egin zuen 24 punturekin.

SAILKAPENA: