Asteburu honetan jolastuko dute gure U15 selekzioetako gazteek BENNA Txapelketaren bigarren edizioa.
Bi entrenamendu saio burutu ondoren, Joel Miezas eta Gorka Gilek zuzendutako selekzioek Olitera bidaiatuko dute igandean Akitania Berria eta Nafarroaren aurka jolasteko.
Lan ona egindako sentsazioarekin, gure neska-mutilak partidu hauek jolasteko eta esperientzia bikain hau bizitzeko gogotsu daude.
Igandean bertan goizeko 07:45etan hartuko dute autobusa eta mutilak izango dira lehenengoak Akitania Berriaren aurka jolasten, 10:30etan. Ondoren 11:45etan, neskek jolastuko dute arerio berdinaren aurka.
Nafarroaren aurka bazkaldu eta gero neurtuko dira, berriro ere mutilak lehenik jolastuz 15:30etan eta neskak 16:45etan.
Amaitu ostean bueltako bidaia egingo da.
Zorte ona opa diegu gure taldeei!
AUPA EUSKADI!