Hauteskunde Araudia onartuta eta Hauteskunde Batzordea izendatuta.

Pasa den Abenduaren 3an Euskal Saskibaloi Federazioaren Batzar Nagusiak, hauteskunde-arautegia Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Lege berrira egokitzea onartu egin zuen.

Hala ere, 2024ean egin beharreko hauteskunde-prozesua hasi aurretik, urte olinpikoarekin batera, Eusko Jaurlaritzak aipatutako lege hori garatu du eta horregatik, prozesu guztia atzeratu egin da.

Arautegi hori erregistratu ondoren, eta, beraz, indarrean sartzen denean, Luis Sautuk, Federazioko lehendakariak, Hauteskunde-batzordea deituko du eta hauteskunde-prozesua hasiko da.