Partidu oso parekatsuak daude asteburu honetan Lehenengo eta Bigarren Mailetan.
NESKEN BIGARREN MAILA
Oraindik lehenengo fasea amaitzeko 5 jardunaldu falta dira Nesken Bigarren Mailan eta dena airean dago oraindik.
A-A multzoan NAVASKET eta MEGACALZADO ARDOI-ren artean izango da lehia parekatsuena bi taldeak berdinduta baitaude sailkapenean. Bi taldeak dinamika onean daude eta ikuskizun ederra espero da.
MARISTAS LOGROÑO eta CONET FACILITY ARABA-ren artean, Gasteiztarrak dira faborito sailkapenari erreparatzen badiogu. Hala ere maila honetan etxetik kanpo irabaztea oso zaila da eta errioxarrak ez dizkiete gauzak erraz jarriko.
VALLE DE EGÜES eta JACOBEO ALBERITE-ren artean ere alde nabarmena dago sailkapenean. Naparrak azkeneko bi partiduak galdu dituzte eta oraingoan etxean jolasten dutela aprobetxatuta garaipenaren senda berreskuratzen saiatuko dira.
EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE eta LICEO MONJARDIN-ek itxiko dute larunbata. Gipuzkoarrak soilik bi neurketa irabazi dituzte baina erakutsi dute edozeini lehiatzeko gai direla eta etxeko zaleen indarrarekin dena ematera aterako dira.
Liderrak laugarrenaren etxea bisitatuz itxiko du jardunaldia igande arratsaldean, OPTICALIA UGERAGA SOPELA – GETXO SBT. Partidu oso interesgarria izango da bi bizilagun hauen artean non biak hirugarren garaipen jarraia nahiko duten.
A-B multzoan liderren arteko partidu zirarragarria jolastuko da larunbat arratsaldean. GRAFICAS JUARISTI ZKE-k GAZTE BERRIAK-en etxea bisitatuko du lidergotzan bakarrik jartzeko helburuarekin.
LAGUNAK eta ESCOLAPIOS BILBAO-ren arteko lehia oso estua espero da. Bi taldeak A1-era sailkatzeko borrokan daude eta irabaztea funtsezkoa izango da bientzako.
ALKVENT TOJU eta ATLETICO SAN SEBASTIAN ere A1-erako borrokan daude eta irabaztea oso garrantsitzua izango da bientzako. Gasteiztarrak dinamika oso onean datoz eta etxean jolasten dutela aprobetxatuz alde txiki bat zabaldu nahi dute 6º sailkatuarekin.
LEIOA SBT eta UNIBASKET LOGROÑO-k partidu oso interesgarria jolastuko dute sailkapeneko beheko postuetan. Errioxarrak oraindik ez dira estreiniatu eta aukera paregabea dute oraingoa lehenengo garaipena gehitzeko.
TABIRAKO BAQUE eta ARANGUREN MUTILBASKET-ek itxiko dute jardunaldia igande goizean. Naparrak 7º daude baina A1-era sartzeko garaipen batera. Bizkaitarrak aldiz garaipenak gehitzen hasi behar dira bigarren fasera begira.
MUTILEN BIGARREN MAILA
GETXO SBT eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k zabalduko dute jardunaldia sailkapeneko goiko parteko neurketa interesgarriena bezela. Bilbotarrak sei garaipen jarraiekin datoz liderraren etxea erasotzeko intentzioarekin.
ARABERRI BASKET CLUB-a ere dinamika onean dago eta beheko partean dagoen ZORNOTZA ST-ren aurka jolasten dutela aprobetxatu nahi dute lehenengo postuetan jarraitzeko. Bizkaitarrak azkeneko partiduko sentsazio onak errepikatzen saiatuko dira.
Hirugarren sailkatuak, DUPLOSTOCK OIARSOLEZO S.K.T.-k, BERGARA KE SORALUCE-ren etxea bisitatuko du garaipenen senda onean jarraitzeko intentzioarekin. Amets Lersundiren fitxaketak hegalak eman dizkio taldeari eta geroz eta hobeto jolasten ari dira.
Sailkapeneko erdi-beheko partean ere partidu parekatsuak espero dira GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta SAN PRUDENCIO-ren artean lehiarekin. Urretxuarrak denboraldi hasierako sentsazio onak berreskuratu dituzte eta Gasteiztarrengana gerturatzen saiatuko dira.
PADURA-k eta AGURAIN-ek ezinbesteko neurketa jolastuko dute beraien artean, jetsiera postuetatik urruntzeko helburuarekin. Hortaz a parte azken partiduetako dinamikari buelta ematen saiatuko dira.
UNIVERSIDAD LOIOLA INDAUTXU eta HOTEL GRAN BILBAO berdinduta daude sailkapenean eta garaipena futsezkoa edukiko dute biek aurrera pauso bat ematea behar baitute jetsiera postuetatik ateratzeko.
Azkenik, ULACIA ZKE-k EASO BASKET ANDATZA jasoko du etxean garaipenaren senda berreskuratzeko helburuarekin. Donostiarrak azkenak daude baina erakutsi behin baino gehiagotan edozeini irabazteko gai direla.
NESKEN LEHENENGO MAILA
Liderrak, JARDINERIA GORBEIA ARASAKI-k, NAVARRO VILLOSLADA azken sailkatuaren etxean jolasten du asteburu honetan. A priori irabazteko arazorik ez lukete eduki behar baina naparrak etxean indartsu egiten dira eta ez dizkiete gauzak erraz jarriko.
IBAETA BASKET EASO-k aldiz etxean jolasten du eta Gasteiztarren antzera azken-aurrekoaren aurka jolasten dute, NAJERA TURISMO. Jon Santamariaren neskak ezin dute galdu liderraren estela jarraitu nahi badute.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k LOINTEK GERNIKA-ren etxea bisitatuko du Bizkaitar derbi klasiko batean. Momentu honetan Bilbotarrak hobeto daude sailkapeneko hirugarren postuan baina Gernikarrak Malosten hazi egiten dira.
SAN IGNACIO PREMO-k bere partetik ZORNOTZA ST-ren etxea bisitatuko du igande arratsaldean. Lehia parekatsua espero da nahiz eta naparrak denboraldiko momentu hoberenean iritsi. Zornotzarrak denboraldi bikaina egiten ari dira eta aukera ederra dute aurrera pauso bat emateko sailkapenean.
TABIRAKO BAQUE eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren arteko lehian asko dago jokoan izan ere bata bestearen aurrean dago. Bi taldeak ez daude bere momentu onenean baina badakite zer den saskibaloian jolastea eta ikuskizun ona emango dute.
LA SALLE VERSIA eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren artean ere partidu parekatsua espero da nahiz eta sailkapenean alde txiki bat egon. Bilbotarrak irabazi beharra dute goiko partean jarraitu nahi badute.
Bukatzeko IZ4 HONDARRIBI-k UNIBASKET LOGROÑO-ren etxean bisitatzen du. Gipuzkoarrak dinamika onean datoz hiru garaipen jarraiekin baina badakite ez dela erraza Errioxarren etxean irabaztea.
MUTILEN LEHENENGO MAILA
Gipuzkoar derbi itzel batekin hasiko da jardunaldia ATLETICO SAN SEBASTIAN eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren artean. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta horrela egongo direla ematen du denboraldi guztian zehar beraz, funtsezko garaipena izan daiteke.
HYDROPYC URGATZI eta AGUERRI LARRAONA CLARET ere berdinduta daude baina sailkapeneko beheko partean. Biek irabazteko beharra dute pixkanaka jeitsiera postuetatik ateratzen hasteko. Garbi dago infartuzko lehia izango dela.
LEIOA SBT eta LA SALLE VERSIA-k bizkaitar derbi interesgarria edukiko dute garaipen bateko ezberdintasuna baitago bien artean. Liga oso parekatsua dago aurten eta horrelako norgehiagokak irabaztea oso garrantzitsua da urte amaierako helburuak betetzeko.
Liderrak bere partetik aurkari sendo bat jasoko du etxean, AISLA ARMETI IBAIZABAL. Galdakaokoak 8º postuan daude baina behin baino gehiagotan lortu dute arerioen etxean garaipena lapurtzea. Hala ere, Bilbotarrak sendo daude denboraldi honetan beraz partidu estua izango da.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta EASO BASKET TURDUS.WINE-ek jardunaldiko bigarren Gipuzkoar derbia jolastuko dute. Bi taldeak egoera oso ezberdinetan iristen dira eta, hasiera batean Donostiarrak dira irabazteko faborito. Arrasatearrak alabaina etxean jolasten dutela aprobetxatuz ezustean harrapatzen saiatuko dira aurkaria.
SANTURTZI SK ere partidu oso zaila izango du bigarren doan ASKARTZA CLARET-en aurka. Bizkaitar talde gazteak saskibaloi onentarikoa egiten duen talde bat jasotzen du etxean eta erritmo handiarekin jolastuz garaipenaren senda berreskuratzen saiatuko dira.
Azkenik, napar derbi bat edukiko dugu MEGACALZADO ARDOI eta NAVASKET-ek artean. Derbi guztiak bezala berezia izango da eta ikuskizun ona espero da. Zizur Nagusikoak hobeto daude aurten baina Iruñarrak oso ondo lehiatzen dute eta ez dira makalak.