Neurketa izugarriak pasa den asteburukoak bigarren itzuliko lehen jardunaldian.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan CONET FACILITY ARABA-k eta EGUZITZA SAGARDOTEGIA TAKE-k zabaldu zuten jardunaldia 61-42ko emaitzarekin. Atsedenaldira berdinketarekin iritsi eta gero, Gasteiztarrak beste martxa bat jarri zuten bigarren zatian garaipenaren senda berreskuratzeko.

LICEO MONJARDIN eta OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren arteko lehian ere lehenengo zatia oso parekatuta egon zen 4 puntuko aldearekin nafarrentzako. Bigarrenean azken hauek finago egon ziren eta garaipen garrantzitsua lortu zuten A1-ean sartzeko borrokan jarraitzeko, 57-45.

GETXO SBT-k ez zuen barkatu VALLE DE EGÜES arerio sendoaren aurka eta multzo honetako lidergotza konfirmatzen du 3 jardunaldiren faltan. Bizkaitarrak lehenengo zatian lortu zuten garaipena 17 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian dena estuago egon zen baina aldeak ez ziren mugitu, 68-52.

MEGACALZADO ARDOI-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen MARISTAS LOGROÑO-ren aurka, 61-42, sailkapeneko bosgarren postuan jarraitu ahal izateko. Lehenengo zati parekatsu baten ostean, nafarrak partidua haustea lortu zuten bigarren zati on  batean.

Bukatzeko, JACOBEO ALBERITE eta NAVASKET-en arteko neurketan, uste baino gehiago kosta zitzaien Iruñarrei duintasunez lehiatu zuen talde baten aurka, 45-64. Emaitza honekin nafarrak berdinketa hirukoitz batean sartu dira bigarren postuan.

SAILKAPENA:

A-B multzoan GAZTE BERRIAK-en garaipenarekin hasi zen jardunaldia ATLETICO SAN SEBASTIAN-en etxean 54-77. Ansoaingoak pasa den jardunaldiko porrota alde batera utzi eta A1-erako sailkapena ziurtatzera atera ziren larunbat arratsaldean. Maria Cecilia Liñeira klabe izan zen garaipena eskuratzeko 23 puntu eta 15 erreboterekin.

GRAFICAS JUARISTI ZKE-k bere partetik barkatu gabe jarraitzen du 65-39ko garaipenarekin LAGUNAK-en aurka. Zarauztarrak finago egon ziren hasieratik eta errebotea guztiz menderatuz arerio zuzen baten aurka garaipen garrantzitsua lortu zuten bigarren faseari begira.

UNIBASKET LOGROÑO eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehia izugarria izan zen azken minutuan erabakiz Durangokoen alde, 65-69. Lehenengo zatia Bizkaitarrena izan zen guztiz baina, bigarrengoan aldiz errioxarrak partiduaren kontrola hartu zuten ia emaitzari buelta ematea lortuz.

ARANGUREN MUTILBASKET-ek ere sekulako garaipena lortu zuen ALKIVENT TOJU-ren aurka 12 behera joan ondoren atsedenaldira, 72-60. Izan ere Gasteiztarrak hobeak izan ziren lehenengo zatian baina, atsedenaldiaren ondoren beste energia batekin sartu ziren eta 47-23ko partziala sartu zioten aurkariari.

Azkenik, ESCOLAPIOS BILBAO eta LEIOA SBT-ren arteko lehian, partidua oso parekatuta egon zen une oro 55-59eko garaipenarekin kanpokoentzako. Garaipen honekin Leioakoak A1-ean sartzeko aukerak mantentzen dituzte eta, Bilbotarrak aldiz aukera hori galtzen ari dira bosgarren porrot jarraiarekin.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

PADURA-k eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-k zabaldu zuten jardunaldia lehenengokoen garaipenarekin 89-60. Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren eraginkortasun maila handiarekin erasoan eta bigarren itzulia era ezinhobean hasi dute.

EASO BASKET ANDATZA eta SAN PRUDENCIO-ren artean Gasteiztarrak 59-72 irabaztea lortu zuten hirugarren garaipen jarraia lortuz. Neurketa nahiko pareketuta egon zen une oro baina kanpokoak finago egon ziren orokorrean.

ULACIA ZKE-k ere bigarren itzulia itzel hasi du ZORNOTZA ST-ren aurka garaipena lortuz 74-57. Pablo Elola geldiezin egon zen 25 punturekin eta bere taldea sailkapeneko goiko partera gerturatzea lortzen ari da. Zornotzarrak aldiz azken aurreko postuan daude kokatuta eta hortik ateratzeko borrokatzen jarraituko beharko dute.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen AGURAIN-en aurka 78-74. Izan ere garaipen honek jaitsiera postuetatik atera diete nahiz eta berdinketa laukoitz batean murgilduta egon. Arabarrei garaipenak ihes egin zien azken laurdenean 11 puntuko aldea alferrik galduz 5 minuturen faltan.

GETXO SBT eta DUPLOSTOCK OIARSOLEZO-ren arteko lehian, Gipuzkoarrak lidergotza partekatu batean sartu dira 72-79 irabazi eta gero Fadura Kiroldegian. Norgehiagoka oso parekatuta egon zen orokorrean non hirukoak izan ziren protagonista azken laurdenean.

CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k liderraren etxea erasotu zuen 63-72 irabaziz ARABERRI BASKET CLUB-ari. Hirugarren laurdena klabe izan zen 11-26ko partzialarekin eta nahiz eta azken laurdenean Gasteiztarrak partiduaren kontrola hartu berandu izan zen emaitzari buelta emateko. Emaitza honekin berdinketa hirukoitza daukagu lehenengo postuan.

Amaitzeko BERGARA SORALUCE KE-k garaipenaren senda berreskuratu zuen HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren aurka 80-72. Lehenengo laurdena galdu eta gero partiduaren erritmoa kontrolatu zuten bigarrenetik aurrera eta garaipen garrantzitsua lortu zuten jaitsiera postuetatik aldentzeko.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

LA SALLE VERSIA-k eta JARDINERIA GORBEIA ARASKI-k zabaldu zuten jardunaldia denboraldiko partidurik zoroenean. 60 minutu jolastu behar izan ziren laugarren luzapenera joan zen partidu batean. Azkenean eta jaurtiketa libreei esker, Bilbotarrak 103-97 irabazi zuten berdinketa laukoitz bat eraginez sailkapeneko lehenengo postuan.

Hala ere UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU ipini da lider bezela TABIRAKO BAQUE-ren etxean 44-57 irabazi ondoren partidu gorabeheratsu batean. Bilbotarrak hobeto hasi ziren baina Durangoarrak ondo erantzun zuten bigarren laurdenean hiru puntura jarriz. Bigarren zatian Deustokoak partiduaren kontrola hartu zuten berriro eta partidua haustea lortu zuten.

IBAETA BASKET EASO-k bigarren jarraitzen du NAVARRO VILLOSLADA-ren etxean 61-68 irabazi eta gero. Nafarrak nahiz eta jaitsiera postuetan egon, aurre egin zieten Donostiarrei azken laurdenera arte non azken hauek finago egon ziren garaipen berri bat lortuz. Garbi dago etxetik kanpo irabaztea oso zaila dela.

Eta hala erakutsi zuen azken sailkatuak, UNIBASKET LOGROÑO-k, azken laurdenera arte partidua menderatuz SAN IGNACIO PREMO-ren aurka. Bertan 0-12ko partzial batekin emaitzari buelta eman zioten nafarrak garaipenen senda mantenduz laugarren postuan jarraitzeko.

Sailkapeneko beste aldean, IZ4 HONDARRIBIA-k garaipena lortu zuen NAJERA TURISMO-ren aurka 60-57. Najerakoak hobeto egon ziren orokorrean lehenengo hiru laurdenetan baina azkenekoan Gipuzkoarrak buelta eman zioten egoerari eta 24-15eko partial batekin itxi zuten partidua.

ZORNOTZA ST eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren arteko lehian antzekoa gertatu zen Bilbotarren garaipenarekin 61-65. Hauek partidua menderatu zuten lehenengo hiru laurdenetan baina azken hiru minutuetan etxekoak azken esfortzu bat egin zuten aldea lau puntura murriztuz.

Amaitzeko LOINTEK GERNIKA eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren artean, sekulako lehia eduki zuten bi taldeak kanpokoen garaipenarekin 50-55. Garaipen oso garrantzitsua Leioakoentzako jaitsiera postuetatik aldentzeko.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

EASO BASKET TURDUS.WINE eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren arteko Gipuzkoar derbian, Donostiarrak gehaigo izan ziren lehenengo zati bikain bati esker eta 79-65 irabazi zuten. Bigarren zatian Azpeitiarrak markagailua apaindu zuten Markel Errastiren puntuez lagunduta.

HYDROPYC URGATZI-k bere partetik garaipen oso garrantzitsua lortu zuen aurrera pauso bat emanez sailkapenean LA SALLE VERSIA-ren aurka 90-82. Gasteiztarrak etxean jolasten zutela ondo aprobetxatu zuten Mario Madinabeitiaren erakustaldi bikaina batekin 34 punturekin.

LEIOA SBT eta AISLA ARMETI IBAIZABAL-en artean etxekoak gehiago izan ziren eta bigarren itzulia ezinhobe hasi zuten 72-47. Hasieratik oso fin egon ziren Leioakoak eta arnasa hartzen dute arerio zuzen bat atzean utziz.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta ASKARTZA CLARET-en arteko norgehiagokan emaitza 88-87 izan zen amaieran. Bidean gauza asko gertatu ziren izan ere Bilbotarrak 28 gora sartu ziren azken laurdenera baina, Askartzakoek denboraldiko laurden onena egin zuten azkenekoan 13-40ko partzial batekin sekulako buela emanez emaitzari.

SANTURTZI SK-ak bere partetik garaipen garrantzitsua lortu zuten NAVASKET-en aurka 63-58. Santurtziarrak lehen laurden on bati eutsi zioten denboraldiko zazpigarren garaipena lortuz eta jaitsiera postuetatik aldenduz.

MEGACALZADO ARDOI-k garaipenaren senda berreskuratu zuen ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka 77-69 irabaziz. Partidua une oro oso parekatuta egon zen non nafarrek garaipena eskuratzea lortu zuten beraien zaleen aurrean.

Azkenik MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta AGUERRI LARRAONA CLARET-en arteko lehia azken segunduetan erabaki zen kanpokoen hiruko batekin 66-67. Iruñakoak bigarren garaipen jarraia lortu zuten jaitsiera postuak atzean uzteko helburuarekin.

SAILKAPENA: