Lehia oso estuak egon dira bigarren faseko lehen jardunaldian batez ere A2 multzoan.

KADETE NESKAK

A1 multzoan LOINTEK GERNIKA-k garaitu gabe jarraitzen du bigarren faseko lehenengo neurketa irabaziz ASEVI ARASKI-ren aurka 48-68. Momentu honetan lider bezala jartzen da aberajearengatik

LA SALLE BILBAO jarri da bigarren ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren etxean 56-75 irabazi ondoren gehiago izan ziren neurketa batean. Hasieratik oso ondo sartu ziren Bilbotarrak eta bigarren faseko lehenengoa gehitu dute.

BASKONIA eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren artekoa izan zen norgehiagoka parekatsuena Donostiarren garaipenarekin 44-50. Gasteiztarrak erakutsi dute lehiakorrak izango direla nahiz eta igo berriak izan.

SAILKAPENA:

A2-an aldiz DINNTECO ARABA jarri da lider bezala TABIRAKO BAQUE-ren aurka 80-37 irabazi ondoren. Gasteiztarrak partidu oso serioa egin zuten hasieratik maila mantentzeko helburua betetzen hasteko.

BARAKALDO BALONCESTO ere gogor hasi da OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-ren aurka 60-37 irabaziz. Bizkaitarrak une oro gehiago izan ziren garaipen sendo bat lortuz.

URRATEGI BARNE DISEINUA-k bere partetik denboraldiko lehen garaipena lortu zuen AXA AMURRIO-ren aurka 70-48 irabazi eta gero. Azkoitiarrak lehenengo fasean asko sufritu ondoren moralez puzten dien garaipen bat lortu zuten eta lehenengo postuetan egoteko borrokatuko dute.

Azkenik, ZAST GAP ZKE-k ere EASO BASKET GAMMA-ri 72-50 irabazi zion erakutsiz aurretik Euskal Ligan egotea abantail handia dela batez ere erritmoaren aldetik. Endika Marrahiren taldeak partidu oso ona egin zuen sentsazio onak berreskuratuz.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k berdin jarraitzen du TABIRAKO BAQUE-ren etxea erasotu ostean 60-113. Bilbotarrak Euskadiko Txapeldun izatea dute helburu bezala eta hasieratik horren bila joango dira aukerarik eman gabe aurkariei.

BASKONIA A-k bere partetik uste baino gehiago sufritu zuen oso ondo lehiatu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka 71-86. Eder Miguelek sekulako erakustaldia eman zuen 37 puntu eta 12 erreboterekin.

EASO BASKET COMERCIAL AZKUE eta LOIOLA INDAUTXU 09-ren arteko lehian Gipuzkoarrak 74-64 gailendu ziren. Lehenengo laurdenak markatu zuen neurketaren etorkizuna 23-8ko partzial batekin. Hortik aurrera dena asko parekatu zen eta Bilbotarrak oso ondo lehiatu zuten.

SAILKAPENA:

A2 multzoan ATLETICO SN SN bikain hasi zen ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-ren aurkako Gipuzkoar derbian 72-37 irabaziz. Donostiarrak Euskal Ligan egon nahi dute hurrengo denboraldian eta hasieratik oso garbi utzi nahi dute ez dutela ezer barkatuko.

BASKONIA AZUL eta ANOGA ARABERRI-ren arteko Arabar derbian, naranjazkoak 71-94 gailendu ziren sailkapeneko bigarren postuan kokatuz. Hirugarren laurdenean hautsi zuten partidua azken hauek bigarren faseko lehen garaipena lortuz.

EFIK ISB-k bere partetik garaipena lortu zuen ANTIGUA LUBERRI-ren etxean 66-75. Azpeitiarrak hobeak izan ziren lehenengo zatian baina Donostiarrek amaierara arte borrokatzen jarraitu zuten emaitza estu bat utziz itzulerako partidurako.

Bukatzeko, KREAN OINTXE! eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren artean sekulako lehia bizi izan zen 55-58ko garaipenarekin Bilbotarrentzako. Neurketa une oro oso parekatuta egon zen azken minutuan erabakiz jaurtiketa libretik.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

LOINTEK GERNIKA bikaina hasi da bigarrean fasean igo berri den BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ri 91-68 irabaziz. Gernikarrak oso konstanteak izan ziren momentu guztian eta lider bezela kokatzen dira Euskadiko Txapeldun izateko borrokan.

EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k bere partetik lehenengo faseko txapeldunari, OPTICA TROCONIZ ARABA-ri, 66-58 irabazi dio jardunaldiko neurketarik berdintsuenean.

EUROMEX ARASKI eta LOIOLA INDAUTXU-ren arteko lehian Bilbotarrak gehiago izan ziren 28-49 irabaziz. Gasteiztarrak zu zuten eguna eduki atzean oso sendo egon zen talde baten aurka.

SAILKAPENA:

A2 multzoan FUNDIBIDE ISB era ezinhobean hasi du bigarren fasea ZAST KURAYE ZKE-ren aurka 78-25 irabazi ondoren. Azkoitiarrak sekulako erakustaldia eman zuten erasoan zein defentsan oso fin ibiliz.

BASKONIA-k ere garaipena lortu zuen MARIANISTAS UMILTASUNA-ren aurka 68-60 irabaziz Arabar derbian. Bigarren zatian lortu zuten partidua haustea urdin-gorriak garaipen baliotsua lortuz arerio zuzen baten aurka.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA igo berriak BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean garaipena lortu zuen 60-69. Emaitza honek erakutsi du dena oso parekatuta egongo dela eta Euskal Ligan mantentzea ez dela erraza izango.

Amaitzeko GETXO STB eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko derbian, Durangoarrak berriro ere irabaztea lortu zuten 50-61. Izan ere hobeak izan ziren azken hauek nahiz eta Getxotarrak emaitza apaintzea lortu zuten azken laurdenean.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

BASKONIA A-k berera jarraitzen du 60-121 irabaziz AXA AMURRIO-ren aurka. Chiek Diallo geldiezin egon zen 28 puntu eta 9 erreboterekin.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere berdina egin zuen LOIOLA INDAUTXU-ren etxean 54-93 irabaziz. Garbi dago bi talde hauek direla Euskadiko Txapeldun izateko faborito baina ikusi beharko da talderen batek aurre egiten dien.

EASO BASKET CROMOVA eta ARABERRI BASKET CLUB-aren arteko lehian, Donostiarrak lehen garaipena lortu zuten 74-47 irabazi ondoren. Hasieratik gehiago izan ziren lehenengo zati itzel bati esker.

SAILKAPENA:

A2-an aldiz parekotasun handiagoa egon da ORDIZIA ORKLI eta BARAKALDO BALONCESTO neurketan bezala, 83-86ko emaitzarekin Bizkaitarrentzako. Bi luzapen eta infartuzko amaiera askorekin, txanpona Barakaldokoen alde erori zen azkenean.

BASKONIA B eta KRAM SOLUTIONS JOTAKE-ren arteko lehia ere infartuzkoa izan zen etxekoen garaipenarekin 69-65. Azkeneko laurdenera berdinketarekin iritsi ziren eta bertan Baskoniako jokalariak finago egon ziren bigarren faseko lehen garaipena gehituz.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k 68-60 irabazi zue CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka beste neurketa zirraragarri batean. Arrasatekoak hasiera hobea izan zuten eta horrek neurketaren etorkizuna markatu zuen tira-bira itzela mantenduz bi taldeak.

Azkenik, GETXO SBT eta ALTER CONSULTING ISB-ren artean, Bizkaitarrak 67-49 irabazi zuten lider jarriz lehenengo jardunaldia eta gero. Nahiz eta Gipuzkoarrak duintasunez lehiatu, Getxokoak finago egon ziren.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: LUIS GARCIA