Froga sendoa edukiko dute asteburu honetan gure Mini selekzioek.

Izan ere Marinera (Galizia) bidaiatuko dute bihar 13:00etan Galizia, Asturias eta Gaztela-Leonen aurkako Txapelketa bat jokatzera.

Txapelketa hau orain arte landutako guztia praktikan jartzeko balioko du Espainiako Txapelketan egongo diren beste selekzio batzuen aurka eta aldi berean jokalariek konfiantza eta segurtasuna hartzeko oso baliogarria izango da.

Mutilak A RaƱa Pabiloian jokatuko dituzte partidu guztiak larunbatean hasiz 12:00etan Asturiasen aurka, ondoren 16:00etan Galiziaren aurka eta igandean bukatuko dute Gaztela-Leonen aurka goizeko 10:00etan.

Neskak aldiz San Narciso Pabiloian jokatuko dute eta 10:00etan hasiko dira Asturiasen aurka. Halaber larunbatean 18:00etan jokatuko dute Galiziaren aurka eta igandean Txapelketa itxiko dute 10:00etan jokatuz Gaztela-Leonen aurka.

Azkeneko neurketa hauek amaitzean, bueltako bidaia egingo dute.

Aipatu beharra dago bi aurre-selekzioak pasa den asteko jokalari berdinekin jokatuko dutela (biak 14 jokalariekin) eta azkenekoa izango dela Martxoak 3an behin-betiko selekzioak publikatuko direlako.

ARGAZKIA: FEGABA