Kadete eta Junior Mailetako A1 multzoak lehenengo itzulia bukatuko dute asteburu honetan.

KADETE NESKAK

ASEVI ARASKI-k eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k zabalduko A1 multzoko jardunaldia larunbat goizean. Ordiziarrak bigarren faseko lehen garaipenaren bila aterako dira lehenengo postuak alde ez egiteko. Gasteiztarrak aldiz azkeneko porrotaz ahaztu eta dauden dinamika positiboan jarraitu nahi dute.

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k momentu honetan lider bezala dagoen LA SALLE BILBAO jasoko du Josean Gaska Kiroldegian. Donostiarrak azkeneko garaipenari jarraipena ematen saiatuko dira eta Bilbotarrak aldiz garaipena behar dute lider bezala jarraitzeko.

LOINTEK GERNIKA-k eta BASKONIA-k itxiko dute multzo honetako jardunaldia bihar eguerdian. Gernikarrak denboraldiko lehen porrota jaso zuten azkeneko jardunaldian beraz oraingoan ez dute barkatu nahi. Gasteiztarrak dinamika ezinhobean daude eta hirugarren garaipen jarraiaren bila aterako dira.

A2 multzoan AXA AMURRIO-k eta TABIRAKO BAQUE-k jokatuko dute BaƱueta Kiroldegian. Amurriokoak azkeneko hiru partiduak irabazi dituzte beraz laugarrena lortzen saiatuko dira. Aurrean gauzak oso ondo egiten dituen arerio bat edukiko dute irabazteko gosearekin.

URRATEGI BARNE DISEINUA-k eta ZAST GAP ZKE-k Gipuzkoar derbi ederra jokatuko dute oraingoan. Lehenengo fasean Zarauztarrek irabazi zituzten bi neurketak baina oraingoan egoera oso ezberdinean daude. Azkoitiarrak garaitu gabe daude eta Zarauzkoak azkeneko hiru partiduak galdu dituzte. Garbi dagoena da neurketa zirraragarria izango dela.

DINNTECO ARABA eta BARAKALDI BALONCESTO berdinduta daude sailkapenean 3 garaipenekin. Bi taldeek sekulako lehia edukiko dute asteburu honetan sailkapeneko goiko partean jarraitzeko asmoarekin.

Azkenik OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA eta EASO BASKET GAMMA aurrez aurre egongo dira larunbat arratsaldean. Bi taldeak azkeneko bi postuetan kokatuta daude oraindik neurketarik irabazi gabe beraz norgehiagoka oso garrantzitsua izango da bientzako potzutik atera ahal izateko.

KADETE MUTILAK

A1 multzoko lehiarik sendoena BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta BASKONIA A-ren artekoa izango da lehen postuaren borrokan. Bi taldeak garaitu gabe daude bigarren fase honetan eta badakite norgehiagoka hau irabaztea klabe izan daitekeela denboraldi amaierako Final 4erako.

EASO BASKET COMERCIAL AZKUE bere partetik hirugarren postuan dago eta bertan jarraitzeko BARAKALDO BALONCESTO-ri irabazi beharko dio igande goizean. Barakaldokoak lehenengo fasean ez zuten lortu Donostiarren aurka ondo lehiatzea beraz oraingoan egoera horri buelta ematen saiatuko dira.

LOIOLA INDAUTXU-k eta TABIRAKO BAQUE-k itxiko dute multzo hau Jesuitas Ikastetxean. Bilbotarrak ez dute garaipenik lortu oraindik bigarren fasean beraz etxean jokatzen dutela ondo aprobetxatu nahi dute lehenengoa lortzeko. Durangoarrak ez daude askoz hobeto eta hirugarren postuaren borrokan irabaztea besterik ez dute.

A2 multzoa atzo hasi zen BASKONIA AZUL eta KREAN OINTXE!-ren arteko norgehiagokarekin. Gasteiztarrak 122-46 irabazi zuten gehiago izan ziren neurketa batean.

ANTIGUA LUBERRI KE-k eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek bihar goizean jokatuko dute Altza Kiroldegian. Donostiar derbi itzela izango da non a priori Aietekoak diren irabazteko faborito. Hala ere Antiguokoak ez daude Euskal Ligan kasualitatez eta ez dizkiete gauzak erraz jarriko.

ANOGA ARABERRI eta EFIK ISB-ren arteko neurketa sekulakoa izango da Euskal Ligan jarraitzeko borrokan. Bi taldeak sailkapeneko goiko partean daude helburu bakar batekin, hurrengo urtean Euskal Ligan jokatzea. Maila handiko norgehiagoka izango da.

Bukatzeko ORDIZIA HOTEL ORDIZIA eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k jokatuko dute neurketa oso interesgarri batean. Izan ere biek partidu bakarra irabazi dute fase honetan eta irabaztea aurrera pauso garrantzitsua ematea izango zen bientzako. Neurketa Majorin jokatuko da.

JUNIOR NESKAK

A1 multzoan EUROMEX ARASKI-k eta EASO IBAETA BURUNTZA-k zabalduko dute jardunaldia bihar eguerdian. Gasteiztarrak etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute bigarren faseko lehen garaipena lortu ahal izateko. Aurrean talde sendo bat edukiko dute momentu honetan lidergotzaren borrokan aurkitzen dena.

LOIOLA INDAUTXU eta LOINTEK GERNIKA-ren arteko neurketa ere oso interesgarria izango da. Lehenengo fasean bakoitzak bere etxean irabazi zuen neurketa oso parekatsuetan. Oraingoan berdina gertatzea espero da denboraldi amaierako Final4ean sartzeko borrokan dauden bi talde hauen artean.

BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-k eta OPTICA TROCONIZ ARABA-k jokatuko dute jardunaldi honetako azkeneko partidua Bidebieta Kiroldegian. Gasteiztarrak azkeneko hiru partiduak irabazi dituzten beraz dinamika on horri jarraipena ematen saiatuko dira zelai zail batean. Donostiarrak denboraliko helburua beteta dute beraz presio falta hori positiboa izan daiteke beraientzako.

A2 multzoan jokatu da iada GETXO SBT eta BARAKALDO BALONCESTO-ren arteko norgehiagoka 50-43ko emaitzarekin. Neurketa atzo jokatu zen Gobela Kiroldegian eta dena oso parekatuta egon zen hasieratik.

Jardunaldiko bigarren partidua gaur jokatuko da MARIANISTAS UMILTASUNA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean. Gasteiztarrak gauzak oso ondo egiten ari dira baina oraingoan bigarren fase honetan garaitu gabe dagoen multzoko liderra jasoko dute.

ZAST KURAYE ZKE eta TABIRAKO BAQUE egoera oso ezberdinean aurkitzen dira. Zarauztarrak ez daude denboraldiko momentu onenean baina etxean jokatzen dutela aprobetxatuz fase honetako lehen garaipena lortzen saiatuko dira. Durangoarrak aldiz lehen porrota jaso zuten azkeneko jardunaldia beraz helburua berirro ere irabaztea izango da.

Amaitzeko FUNDIBIDE ISB-ek eta BASKONIA-k jokatuko dute Azkoitiako Elkargunean. Garaipen bakarreko aldearekin, bi taldeak ondo ari dira eta Euskal Ligan jarraitzeko borrokatuko dute. Arazoetan ez sartzeko, biek garaipena behar dute.

JUNIOR MUTILAK

Kadete Mutiletan bezala, liderren arteko neurketa izango dugu baina ez da jokatuko hurrengo Martxoak 5a arte, asteazkena. BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta BASKONIA-k besteak baino bi pauso aurrerago daudela eta orain lidergotzarengatik borrokatuko dute.

EASO BASKET CROMOVA-k eta AXA AMURRIO-k igandean jokatuko dute beraien arteko partidua Amenabar Arenan. Donostiarrak pasa den asteburuan berreskuratu zuten hirugarren postua eta bertan jarraitzeko ezin dute barkatu garaipen batera dagoen Arabar taldearen aurka.

ARABERRI BASKET CLUB-ak bere partetik LOIOLA INDAUTXU jasoko du bihar goizean. Gasteiztarrak oraindik ez dute garaipenik lortu bigarren fase honetan beraz helburua markagailua estreinatzea izango da. Bilbotarrak aldiz bigarren garaipena eskuratzera aterako dira denboraldi amaierako Final 4era sailkatzeko.

A2 multzoan BASKONIA B-ek eta MODRAGON UNIBERTSITATEA-k jokatuko dute lehenengo larunbat arratsaldean. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean beraz lehenengo bi postu horiek lortzeko irabazteko beharra dute.

KRAM SOLUTIONS JOTAKE eta ALTER CONSULTING ISB-ren arteko lehia ere bihar arratsaldean jokatuko da. Gasteiztarrak lehenengo postuetatik gertu daude eta horrela jarraitzeko garaipena behar dute. Gipuzkoarrak aldiz bigarren faseko lehen garaipena lortzen saiatuko dira dinamikari buelta emateko.

GETXO SBT-ek eta ORDIZIA ORKLI-k Fadura Kiroldegian jokatuko dute bihar arratsaldean. Neurketa izugarria espero da garaipen bateko aldea duten bi talde hauen artean. Ordiziarrak azkeneko hiru partiduak irabazi dituzte beraz laugarrenaren bila joango dira Getxora.

BARAKALDO BALONCESTO-k eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k jokatuko dute azkenik igande arratsaldean. Barakaldokoak lehenengo postuan daude garaipenaren senda berreskuratzeko nahiean. Bilbotarrak aldiz denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira.