Datorren asteburua berezia izango da gure Mini Neska eta Mutilentzako.

Lehenik eta behin goizean entrenatuko dute beti bezala 10:00etatik 12:00etara, oraingoan Leioako Irlandesas Ikastetxean.

Gero bazkaldu egingo dute denak batera eta ondoren autobusa hartuko dute Somora bidaiatzeko Kantabriaren selekzioaren aurka lagunarteko bat jokatzeko arratsaldeko 17:00etan.

Partidu oso garrantzitsua izango da lehenengo aldiz aukeratutako 12 jokalariek batera jokatuko dutelako eta zein puntuetan dauden ikusteko balio izango du.

Gainera erritmoa hartzen jarraitzeko ere balioko du eta aldi berean azken entrenamenduetan sartutako gauza berriak frogatzeko.

Neurketa amaitzean Leioara itzuliko dira zuzenean egun emankor bati amaiera jartzeko.

Beti bezala jokalariak lehenengo entrenamendu saioa hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu behar dira eta bi koloretako kamixetak eraman behar dituzte, bat iluna eta beste bat txuria.