Nesken eta Mutilen Lehenengo eta Bigarren Mailak neurketa oso interesgarriak utzi dituzte azkeneko jardunaldian.
NESKEN BIGARREN MAILA
Jardunaldia LAGUNAK eta NAVASKET-en arteko Nafar derbiarekin zabaldu zen Iruñakoen garaipenarekin 44-52. Lehenengo laurden sendo batek, 8-21, neurketaren etorkizuna markatu zuen eta Barañaingoei ezinezkoa egin zitzaien hasierako partzialari buelta ematea.
ALKIVENT TOJU eta CONET FACILY ARABA-k ere derbi bat jokatu zuten Araban. Kasu honetan hasiera oso parekatsua izan zen 4 puntuko aldearekin iritsiz atsedenaldira. Bigarren zatian Markel Uriarteren taldea gehiago izan zen eta 47-72 irabaztea lortu zuten.
GAZTE BERRIAK bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen LICEO MONJARDIN-en aurka 81-67 irabaziz. Ansoaingoak hobeak izan ziren orokorrean eta funtsezko garaipen bat lortu zuten denboraldi amaierako igoera faserako sailkatzeko borrokan sartzeko.
ARANGUREN MUTILBASKET eta GETXO SBT-ren arteko lehia Mutilvan geratu zen 85-57ko emaitzarekin. Hala ere lehenengo zatia oso parekatuta egon zen 5 gora soilik joanez Nafarrak atsedenaldira. Hortik bueltan beste martxa bat jarri zuten hirugarren garaipen jarraia gehitzeko.
GRAFICAS JUARISTI ZKE-k eta MEGACALZADO ARDOI-k neurketa oso antzekoa izan zuten izan ere nahiz eta amaierako emaitzak 72-44 izan, Iruñakoak neurketa oso ona egin zuten eta gauzak oso zailak jarri zizkieten Zarauztarrei. Azken hauek hala ere ez zuten barkatu eta lider bezala jarraitzen dute.
SAILKAPENA:
A2 multzoa LEIOA SBT-ek eta VALLE DE EGÜES-ek zabaldu zuten lehenengoen garaipenarekin 59-48. Bizkaitarrak lehenengo zatian erabakita utzi zuten neurketa 42-19ko partzial batekin eta nahiz eta bailarakoak bigarren zatian hobeak izan, ezinezkoa egin zitzaien emaitzari buelta ematea.
ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek eta EGUZKITZA TAKE SAGARDOTEGIA-k luzapenean erabaki zen Gipuzkoar derbi oso interesgarria jokatu zuten Donostiarren garaipenarekin 71-59. Tolosarrak neurketa bikaina jokatu zuten baina luzapenean indarrik gabe geratu ziren.
UNIBASKET LOGROÑO eta MARISTAS LOGROÑO-k ere derbi oso bizia eduki zuten azken hauen garaipenarekin 50-57. Maristas Kiroldegikoak gehiago izan ziren lehenengo 30 minutuetan baina etxekoak ez zuten etsi eta azken laurdenean asko gerturatu ziren markagailuan.
TABIRAKO BAQUE eta OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren artean azken hauek gailendu ziren 47-58. Sopelakoak finago egon ziren une oro eta Nadia San Andres bikain batez lagunduta, 24 puntu, bigarren garaipen jarraia lortu zuten.
Bukatzeko ESCOLAPIOS BILBAO-k 77-32 irabazi zuen JACOBEO ALBERITE-ren aurka hasieratik bukaerarte menderatu zuten norgehiagoka batean. Bilbotarrak sentsazio oso onak utzi zituzten.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
ZORNOTZA ST eta AGURAIN-ek zabaldu zuten jardunaldia neurketa garrantzitsu batean. Izan ere jetsiera jokoan dago eta bi taldeak sailkapeneko beheko partean daude hortik ateratzeko borrokan. Neurketa honetan Zornotzarrak 73-59 gailendu ziren garaipenaren senda berreskuratuz.
SPIRIT HOTELS & APARTAMENTS SANTUTXU-k ere funtsezko garaipen bat lortu zuen CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren etxean konfirmatuz momentu oso onean daudela, 86-89. Partidua une oro oso parekatuta egon zen non azkenean garaipena kanpokoek eraman zuten.
EASO BASKET ANDATZA ere momentu oso onean dago eta nahiz eta azken postuan jarraitu jetsiera sahiesteko garaipen batera jarri dira. Larunbatean GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren aurka irabazi zuten oso parekatuta egon zen norgehiagoka batean, 76-72.
GETXO SBT-ek bere partetik BERGARA KE SORALUCE-ri irabazi zion gehiago izan zen partidu batean. Getxokoak seigarren garaipen jarraia eskuratu zuten eta bigarren postuan jarraitzen dute liderrak noiz galduko duen zai.
ULACIA ZKE eta PADURA-ren arteko lehia ere infartuzkoa izan zen 70-69ko emaitza batekin. Xanti Ostolazak eman zien garaipena Zarauztarrei 6 segunduren faltan lorturiko saskiratze bati esker. Hala ere Padurak bere aukera ere eduki zuen azken segunduan Ander Nievaren jaurtiketa batekin.
DUPLOSTOCK OIARSOLEZO eta SAN PRUDENCIO-k hirugarren postuarengatik borrokatu zuten lehenengoan garaipenarekin 70-61. Lehenengo laurdenean lortu zuten Gipuzkoarrak garaipena emango zien abantaila eta Gasteiztarrak ez ziren gai izan alde horri buelta emateko.
Azkenik ARABERRI BASKET CLUB-k beste garaipen bat eskuratu zuen asko sufritutako eta landutako partidu batean UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka 77-71 irabaziz. Izan ere eta nahiz eta atsedenaldira 14 gora joan, Bilbotarrak ez zuten etsi eta duintasunez borrokatu zuten aldea murriztea lortuz.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
TABIRAKO BAQUE-k eta LOINTEK GERNIKA-k jokatu zuten lehenengo ostiral arratsaldean Durangokoen garaipenarekin 72-52. 16-0ko partzial batekin hasi zen partidua eta horrek neurketaren etorkizuna markatu zuen non Gernikarrak ezin izan zioten buelta eman markagailuari.
ZORNOTZA ST eta LA SALLE VERSIA-ren arteko lehian Bilbotarrak 37-61 gailendu ziren. Hala ere lehenengo zatia nahiko estu egon zen 6 puntuko aldearekin bakarrik baina hirugarren laurden itzel bati esker hautsi zuten neurketa La Sallekoak.
MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k bere partetik partidu bikaina egin zuen EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren aurka 84-48 irabaziz. Hasieratik gehiago izan zen talde Bilbotarra Claudia Mujika itzel batekin (24 puntu eta 5 hiruko).
IZ4 HONDARRIBIA eta IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-ren artean Donostiarrak neurketa oso parekatsu bat eraman zuten 45-51. Jon Santamariaren neskak sufritzen jakin zuten zelai zail batean irabazteko eta bigarren postuan jarraitzen dute.
SAN IGNACIO PREMO-k eta JARDINERIA GORBEIA ARASKI-k lehia oso interesgarria eduki zuten sailkapeneko goiko parteko borrokan. Gasteiztarrak hobeto hasi ziren baina nafarrak pixkanaka neurketaren kontrola hartzen joan ziren 77-70 irabazten amaitzeko.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k ez zuen barkatu eta 83-54 irabazi zuen NAJERA TURISMO-ren aurka. Bilbotarrak hamargarren garaipen jarraia gehitu zuten eta lider bezala jarraitzen dute beste jardunaldi batez.
UNIBASKET LOGROÑO-k eta NAVARRO VILLOSLADA-k gaur itxi dute jardunaldia infartuzko amaiera batekin 68-67. Errioxarrak neurketa kontrolatu dute lehenengo hiru laurdenetan baina sufritzen bukatu dute nafarrek azken momentura arte borrokatu dutelako.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
AISLA ARMETI IBAIZABAL eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ek zabaldu zuten jardunaldia norgehiagoka zoragarri batekin. Izan ere bi taldeak maila oso altua eman zuten non xehetasun txikiengatik azkenean garaipena etxean geratu zen, 91-83.
EASO BASKET TURDUS.WINE-k bere partetik Donostiar derbia eraman zuen ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka 72-62. Lehenengo zati parekatsu baten ostean, etxekoak martxa bat gehiago sartu zuten hirugarren laurden bikain batekin, 24-15.
LA SALLE VERSIA-k eta ASKARTZA CLARET-ek partidu itzela jokatu zuten azken hauen garaipenarekin 65-66. Norgehiagoka oso ona jokatu zuten bi taldeak momentu oro parekatuta egon zena eta Ander Fernandezen jaurtiketa libre batekin erabaki zena.
AGUERRI LARRAONA CLARET-ek eta NAVASKET-ek Iruñar derbi oso garrantzitsua eduki zuten jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokan. Orokorrean kanpoko taldea finago egon zen eta funtsezko garaipen bat lortu zuen hirugarrena jarraian lortuz.
HYDROPYC URGATZI-k ere garaipen oso garrantzitsua lortu zuen SANTURTZI SK-ren aurka 70-64. Neurketa guztian galtzen joan eta gero Gasteiztarrak azken laurden bikaina egin zuten emaitzari buelta emanez 19-8ko partzial batekin.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU liderrak 59-85 irabazi zuen LEIOA SBT-ren aurka aurrera pauso itzela emanez igoera zuzena lortzeko. Bilbotarrak hasieratik gehiago izan ziren eta garaipen berri bat gehitu zuten.
Amaitzeko MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta MEGACALZADO ARDOI-k jokatu zuten azken hauen garaipenarekin 64-87. Iruñakoak momentu oso onean aurkitzen dira eta hori erakutsi zuten hasieratik oso serio sartuz.
SAILKAPENA: