Lehenengo eta bigarren mailak ez dute barkatzen eta beste jardunaldi zirraragarri bat utzi dute.
NESKEN BIGARREN MAILA
CONET FACILITY ARABA-k eta LAGUNAK-ek zabaldu zuten jardunaldia Gasteiztarren garaipenarekin 62-55. Neurketa oso parekatsua izan zen non etxekoak funtsezko garaipen bat lortu zuten igoera fasera sailkatzeko borrokan.
LICEO MONJARDIN eta ARANGUREN MUTILBASKET-en artean Liceoko neskak sartu ziren partiduan baina pixkanaka husten joan ziren Mutilbakoek beste martxa bat sartu baitzuten bigarren laurdenetik aurrera. Azkenean 63-76 izan zen emaitza.
GETXO SBT-ek 71-47 irabazi zuen ALKIVENT TOJU-ren aurkako lehian garaipenaren senda berreskuratuz. Getxokoak hasieratik finago egon ziren eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren garaipen garrantzitsu bat gehituz arerio arriskutsu baten aurka.
MEGACALZADO ARDOI eta GAZTE BERRIAK-en arteko lehia ez zen erabaki azken minutura arte non Ansoaingoak 67-69 gailendu ziren. Hala ere azken segundura arte sufritu behar izan zuten etxekoak 10-3ko partzial bat egitea lortu baitzuten azken minutan.
NAVASKET-ek eta GRAFICAS JUARISTI ZKE-k itxi zuten A1 multzoko jardunaldia 47-73ko emaitzarekin Zarauztarren alde. Beñat Jauregiren neskak ez zuten barkatu eta garaipen berri bat gehitu zuten igoera zuzena lortzeko helburuan.
SAILKAPENA:
A2 multzoa VALLE DE EGÜES eta TABIRAKO BAQUE-k zabaldu zuten lehia interesgarri batean. Hala ere bailarakoak finago egon ziren orokorrean eta 53-45 irabazi zuten lider bezala jarratituz.
OPTICALIA UGERAGA SOPELA-k hirugarren garaipen jarraia lortu zuen UNIBASKET LOGROÑO-ri 74-50 irabazi ostean. Errioxarrak ondo hasi ziren baina pixkanaka husten joan ziren Bizkaitarren nagusitasunaren aurrean.
EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE eta ESCOLAPIOS BILBAO-ren arteko lehia oso parekatuta egon zen une oro azken laurdenean erabakiz Bilbotarren alde, 52-58. Azken minutuetako jaurtiketa libreak klabe izan ziren non Tolosarrak o/5 egin zuten eta Bilbotarrak 6/8.
ATLETICO SAN SEBASTIAN eta MARISTAS LOGROÑO-ren artean, Errioxarrak 46-56 irabaztea lortu zuten azken laurden bikain bati esker. Izan ere azken laurdenera 2 puntuko aldearekin iritsi ziren bi taldeak baina 11-19ko partzial batekin itxi zen neurketa kanpokoen alde.
Bukatzeko LEIOA SBT-ek 33-86 irabazi zuen JACOBEO ALBERITE-ren etxean bigarren garaipen jarraia lortuz. Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren 9 puntuan utziz Alberiteko taldea bigarren zatian.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
BERGARA SORALUCE-k eta ARABERRI BASKET CLUB-ak zabaldu zuten Mutilen Bigarren Mailako jardunaldia maila handiko neurketa batean. Azkenean Gasteiztarrak inposatu ziren 82-90 emaitzarekin Antxon Hernandez (30 puntu) eta Mikel Arregiren (21 puntu) arteko lehia izugarriarekin.
SAN PRUDENCIO bere partetik GETXO SBT-ren aurrean gehiago izan bigarren zati bikain bati esker. Izan ere lehenengo zatia estu-estu egon zen berdinketarekin iritsiz atsedenaldira. Bigarren zatian Gasteiztarrak norgehiagokaren kontrola hartu zuten 63-45 irabaziz azkenean.
PADURA eta EASO BASKET ANDATZA-ren arteko lehian Arrigorriagakoak garaipenaren senda berreskuratu zuten 81-66 irabaziz. Atsedenaldira berdinketarekin iritsi ostean, Bizkaitarrak finago egon ziren bigarren zatian ezinbesteko garaipen bat lortuz.
GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta ZORNOTZA ST-ren arteko neurketan, Zornotzarrak bigarren garaipen jarraia lortu zuten arerio zuzen baten aurka, 65-78. Hasiera parekatsu bat eta gero, Bizkaitarrak neurketa menderatu zuten aurrera pauso bat emanez sailkapenean.
AGURAIN eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren arteko norgehiagoka infatuzkoa amaiera batean erabaki zen Bilbotarren alde 73-75. Aguraindarrak lehenengo zatian finago egon ziren baina hirugarren laurdenean Bilbokoak aurretik jarri ziren azken minutura arte aldea mantenduz.
SANTUTXU eta DUPLOSTOCK OIARLEZO-ren arteko lehia luzapenean erabaki zen Bizkaitarren alde. Bi taldeen arteko tira-bira ikusgarri baten ostean, etxekoak finago egon ziren aparteko bost minutuetan eta funtsezko garaipen bat lortu zuten jatsiera postuetatik aldentzea lortuz.
ULACIA ZKE-k ere berdina lortu zuen UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren etxean 70-76 irabazteari esker lehia zail batean. Izan ere Bilbotarrak nahiz eta azken aurrenak egon arriskutsuak dira etxean eta ondo lehiatzen dute.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU bi garaipeneko aldearekin jarraitzen du lidergotzan EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren etxean 34-55 irabazi ondoren. Bilbotarrak pixkanaka egin nahi zuten partidua egitea lortu zuten neurketa hautsiz hirugarren laurdenean.
NAJERA TURISMO-k bere partetik TABIRAKO BAQUE-ren etxean 51-43 irabazi zuen funtsezko garaipen bat lortuz jaitsiera sahiesteko. Neurketa orokorrean oso parekatsua izan zen azken laurdenera arte non Najerakoak finago egon ziren 17-9ko partzial batekin.
IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE eta SAN IGNACIO PREMO-ren artean, nafarrak hirugarren garaipen jarraia lortu zuten arerio zuzen baten aurka. 58-66ko emaitzarekin, berdinketa laukoitz bat dugu orain sailkapeneko bigarren postuan.
LA SALLE VERSIA berdinketa horretan sartuta dago UNIBASKET LOGROÑO-ri 75-32 irabazi eta gero. Bilbotarrak finago egon ziren hasieratik eta 11 hiruko sartuz gehiago izatea lortu zuten azken sailkatuaren aurka.
NAVARRO VILLOSLADA eta IZ4 HONDARRIBIA-ren arteko lehia azken segunduetan erabaki zen Gipuzkoarren alde 65-67. Norgehiagoka oso gorabeheratsua izan zen lidergotza aldaketa ugarirekin non azkenean jaurtiketa libreei esker garaipena Hondarribira joan zen.
LOINTEK GERNIKA-k bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen ZORNOTZA ST-ren aurka 59-48 irabaziz. Zuhaitz Gonzalezen neskek garaipen oso garrantzitsua lortu zuten moralez puzteko eta jaitsiera sahiestea posible dela sinisteko.
Azkenik, JARDINERIA GORBEIA ARASKI-k MAZARREDO UNAMUNO FISIOTERAPIA-ri 79-58 irabazi zion Arrate Agirreren (30 puntu) erakustaldi berri batekin. Gasteiztarrak hobeak izan ziren hasieratik eta bigarren postuko berdinketan kokatuta aurkitzen dira orain.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
SANTURTZI SK-ak eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k zabaldu zuten jardunaldia Bizkaitarren garaipenarekin 77-66. Azken hauek hobeak izan ziren orokorrean 18 gora iritsiz azken laurdenera. Bertan Arrasatekoak finago egon ziren eta emaitza apaintzea lortu zuten.
DISDIRA BITXITEGIA ISB eta LEIOA SBT-ren arteko lehian, Bizkaitarrak 80-86 irabaztea lortu zuten 9 puntuko aldeari buelta emanez azken laurdenean. Izan ere Azpeitiarrak hirugarren laurden itzel bati esker alde hori lortu zuten baina, Leioako taldea bikain egon zen azkeneko 10 minutuetan.
ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek bere partetik AGUERRI LARRAONA CLARET-en aurka 92-67 irabazi zuen hasieratik gehiago izanda. Donostiako taldeak funtsezko garaipen bat lortu zuen igoera faserako sailkapena lortzeko garaipen batera jarriz.
NAVASKET eta LA SALLE VERSIA-ren artean nafarrei garaipenak alde egin zien azkeneko minutuan neurketa guztian aurretik joan eta gero. Izan ere Nafarrak hobeak izan ziren orokorrean baina 1-9ko partzial batek Bilbotarrei garaipena eman zien azkeneko minutuan.
ASKARTZA CLARET-ek sailkapeneko bigarren postura igo da AISLA ARMETI IBAIZABAL-en aurka 76-47 irabazi ondoren. Leioakoak hasieratik bikain egon ziren hirugarren garaipen jarrai bat lortuz konfirmatuz momentu oso onean daudela.
MEGACALZADO ARDOI ere denboraldiko momentu onenean dago EASO BASKET TURDUS.WINE-ri 88-75 irabaziz bigarren laurden izugarri bati esker 29-7ko partzial batekin. Donostiarrak ez ziren gaizki egon baina bigarren laurdeneko partzial horrek ezinezkoa egin zien emaitzari buelta ematea.
Amaitzeko UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU liderrak ez zuen barkatu eta HYDROPYC URGATZI-ri irabazi zion 71-55. Bigarren zatian lortu zuten Bilbotarrek neurketa haustea 32-18ko partzial batekin. Gainera, eman ziren emaitzekin igoera zuzena oso ondo jarri zaie Bizkaitarrei.
SAILKAPENA: