Gasteizen ospatuko dira berriro ere Junior Mailetako Final 4ak, Mendizorrotza eta Divino Maestro Kiroldegietan.
Junior Mutilak hasiko dira larunbatean goizeko 10:00etan lehenengo final-erdiarekin BASKONIA A eta LOIOLA INDAUTXU 07-ren artean. A priori Gasteiztarrak dira faborito denboraldi guztian erakutsi duten nagusitasunarengatik baina Bilbotarrek ez dute ezer galtzeko eta ezustekoa ematen saiatuko dira.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta EASO BASKET CROMOVA-k jokatuko dute bigarren final-erdia eta, hemen, dena parekatuagoa espero da. Aurten bost aldiz neurtu dira eta denetan Bilbotarrak izan dira garaile baina partidu batera edozer gauza gerta daiteke. Donostiarrak gogo askorekin daude gainera eta garaipena lortzen saiatuko dira.
Irabazleek finala jokatuko dute igande goizean, 11:00etan.
Nesken kasuan, Divino Maestro Kiroldegian jokatuko da Final 4-a eta hemen dena irekiagoa dela ematen du.
Larunbatean 16:00etan hasiko da ikuskizuna OPTICA TROCONIZ ARABA eta BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ren arteko lehiarekin. Gasteiztarrak iada badute Espainiko Txapelketara joateko txartela baina Euskadiko txapeldun izan nahiko dute orain etxean jokatzen dutela aprobetxatuz. Hala ere Donostiarrak momentu oso onean iristen dira Final 4era eta ez dizkiete gauzak erraz jarriko.
Bigarren final-erdia 18:00etan jokatuko da LOINTEK GERNIKA eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren artean. Kasu honetan infartuzko partidu bat espero da, sailkapenean berdinduta bukatu duten bi talde hauen artean. Denboraldian 4 aldiz jokatu dute elkarren aurka Donostiarrak 3 garaipen lortuz eta Gernikarrak bakarra.
Finala igande arratsaldean izango da, 18:30etan.
Final 4-a irabazten duten taldeek Euskadiko Txapeldun izango dira eta Espainiako Txapelketara joateko bigarren txartela lortuko dute. Final 4 hau BASKONIA A-k edota OPTICA TROCONIZ ARABA-k irabazten badute, txapeldunordea izango da bigarren txartel hori eskuratzen duena.
ZORTE ON TALDE GUZTIEI!