Iritsi da PLANETA MINI Espainiako Txapelketa jokatzeko momentua!
Orain dela hilabate batzuk hasi zuten bidaia gure txikiek eta entrenamendu eta froga askoren ostean, bihar, apirilak 12, debuta egingo dute Espainiako Txapelketan. Bertan izango dira asteazkena apirilak 16-ra arte, lehenik eta behin multzoen fasea jokatuz eta emaitzen arabera, fase final batera edo bestera sailkatuko dira.
Neskak E multzoan daude eta debuta bihar bertan egingo egingo dute GALIZIA-ren aurka arratsaldeko 17:30etan, hurrengo fasera sailkatzeko klabe izango den norgehiagoka batean. Igandean multzoko bigarren eta azkeneko partidua jokatuko dute 17:30etan ASTURIAS-ren aurka.
Mutilek aldiz, igandean egingo dute debuta, 11:30etan ASTURIAS-ren aurka eta 19:30etan BALEAR UHARTE-en aurka. Hauek ere E multzoan daude beraz soilik 2 partidu jokatuko dituzte lehenengo fasean.
Hortik aurrera, astelehenean fase finala jokatuko dute eta ikusi egin beharko da noraino iristeko gai diren gure txikiak.
Ziur dagoena da ilusio haundiarekin daudela eta dena emango dutela partidu guztietan, disfrutatzeko helburu nagusiarekin.
ZORTE ON!!