Gasteiztarrak izan dira garaile nagusiak asteburu zirraragarri batean.
Festa larunbat goizean hasi zen Junior Mutilen Final 4arekin Mendizorrotza Kiroldegian. BASKONIA A eta LOIOLA INDAUTXU 07 neurtu ziren lehenengo goizeko 10:00etan non, Gasteiztarrak oso superior izan ziren lehen momentutik eta 119-31 irabazi zuten.
12:00etan bigarren final-erdia jokatu zen BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO BASKET CROMOVA-ren artean. Hemen ere hasieratik Bilbotarrak gehiago izatea lortu zuten eta 93-63 irabazi zuten finalera sailkatzea lortuz.
Finala igandean ospatu zen goizeko 11:00etan eta nahiz eta lehenengo minutuetan dena oso estu egon, Gasteiztarrak partiduaren kontrola hartu zuten eta ez zuten askatu inungo momentuan. Azkenean 88-56 eta Txapela hiriburuan geratu zen.
Nesken Final 4a larunbat atsaldean hasi zen Divino Maestro Kiroldegian OPTICA TROCONIZ ARABA eta BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ren artean. Orokorrean Gasteiztarrak hobeak izan ziren 69-56 irabaziz baina Donostiarrak aurpegia eman zuten eta ez zizkieten gauzak errazak jarri.
Bigarren final-erdia LOINTEK GERNIKA eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren artean izan zen eta hau besteak baino parekatsuago egon zen. Donostikoak hasiera oso ona eduki zuten 11 gora jarriz lehen laurden bukaera. Hortik aurrera Gernikarrak aldeak murrizten joan ziren baina emaitzari buelta ematea lortu gabe. Azkenean 55-62 amaitu zen.
Finala infartuzkoa izan zen, Donostiarrak hobeto hasi ziren baina bigarren laurdenean aldea berdindu zuten Gasteiztarrak. Bigarren zatia guztiz kontrakoa izan zen, Gasteiztarrak hasiera mundiala eduki zuten eta azken laurdenean Donostiarrak puntu batera jartzea lortu zuten. Azkenean eta azken segundu ikaragarri batzun ostean, Gasteiztarrak bilakatu ziren Txapeldun 64-61.
Aipatzekoa da BASKONIA A eta OPTICA TROCONIZ ARABA Txapeldun izateaz gain Espainiako Txapelketara joateko lehenengo txartela eskuratu dutela eta, beraiekin batera, bi finalistak joango direla, BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA.
Amaiera ezinhobea denboraldi luze eta bikain bati.
ZORIONAK!