Asteburu honetan hasiko dute gure U13 eta U15 3×3 selekzioek Ekainak 21 eta 22an Melillan ospatuko den Espainiako Txapelketarako prestakuntza.

Horretarako lehenik eta behin aurre-selekzioak egin dira eta hurrengo bi igandeetan, Maiatzak 25 eta Ekainak 1, Irlandesas Kiroldegian entrenatuko dute. U13 selekzioak 10:00etatik 11:30etara eta U15 selekzioak 11:30etatik 13:00etara.

Hortik aurrera selekzio guztiak definituta geratuko dira eta prestakuntzarekin jarraituko dute Ekainak 8an txapelketa bat jokatuz eta Ekainak 15ean azkeneko entrenamendu saioa eginez.

Melillara Ekainak 20ean bidaiatuko dute eta itzulera 23an egingo da.

Igandeko entrenamendura jokalari guztiak entrenamendua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu behar dira eta bi koloretako kamixetak eraman behar dituzte, bat iluna eta bestea txuria.