MEGACALZADO ARDOI izan da Mutilen Lehenengo Mailako F4aren txapelduna.
Zizur Nagusikoak TERCERA FEB mailara igotzea lortu dute F4a irabazi ondoren.
Lehen final-erdia MEGACALZADO ARDOI eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-en artean izan zen larunbatean arratsaldeko 17:30etan. Bi taldeak irabaztera atera ziren hasieratik maila handia emanez. Atsedenaldira nafarrak 5 gora joan ziren baina hirugarren laurdenean Donostikoak finago egon ziren eta aurretik jarri ziren. Azken laurdenean azken hauek berdin jarraitu zuten 9 gora jartzea lortuz minutu gutxiren faltan. Hala ere etxekoek ez zuten etsi eta 16-6ko partzial batekin itxi zuten partidua 82-79 irabazten amaitzeko.
Bigarren final-erdia 19:45etan izan zen ASKARTZA CLARET eta EASO BASKET TURDUS.WINE-en artean. Partidu honetan ere bi taldeak oso serio sartu ziren hartu-eman biziarekin. Bigarren laurdenean aldiz Leioakoak aurrera pauso bat eman zuten eta 12 gora joan ziren atsedenaldira. Hirugarren laurdenean Donostikoak beste energia batekin sartu ziren eta aldeak murriztea lortu zuten bi puntura jartzea lortuz. Azken laurdenean Askartzakoek berriro ere neurketaren kontrola hartu zuten eta partzial on batekin 75-67 irabazi zuten.
Finala MEGACALZADO ARDOI eta ASKARTZA CLARET-en artean izan zen igandean arratsaldeko 17:30etan. Lehenengo zatia oso parekatuta egon zen atsedenaldira berdinketarekin iritsiz. Hirugarren laurdenean aldiz nafarrak finago egon ziren eta 21-12ko partzial bati esker neurketa haustea lortu zuten. Azkeneko laurdenean Bizkaitarrek emaitzari buelta ematen saiatu ziren baina etxeko taldeak erritmoa ondo kontrolatu zuen 78-69 irabazten amaitzeko.
Emaitza honekin Zizur Nagusikoak txapeldun bilakatzea lortu zuten.
ZORIONAK!