LUIS PEREZ DE ALBENIZ-ek, OHOREZKO SARIA jasoko du aurten, gure saskibaloiean edukiko ekarpenari esker.
18 urterekin hasi zen entrenatzen, CORAZONISTAS klubean hasiz non 25 urte egon zen entrenatzen (horietatik 7 orain PRIMERA FEB kategoria den horretan).
Ondoren San Viatorren egon zen urtebetez eta La Blancan beste batez.
Gero BASKONIA-k fitxatu zuen eta beste 25 urte egon zen harrobiko taldeak entrenatzen. Gainera, urte horietan Euskadiko hautatzaile bezala egon zen Kadete eta Infantil Mailetan.
Orain ARASKI klubarekin dago lanean jokalari gazteak teknifikatzen. 50 urte baino gehiago pasa dira baina saskibaloi gogoa ez zaio falta.
Zorionak Luis, eta batez ere, eskerrik asko!!