Bihar ospatuko da Beasaingo Antzizar Kiroldegian Euskadiko U17 3×3 Txapelketa.

Txapelketa bihar goizen hasiko da eta mutilek jokatuko dute lehenengo goizeko 11:00etan.

Hiru taldeko bi multzo egongo dira non denok denon aurka jokatuko duten. A multzoan BILBAO BASKET FUNDAZIOA, JOTAKE eta IRAURGI egongo dira eta B multzoan BARAKALDO BALONCESTO 3×3, EASO BASKET eta OINTXE.

Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak zuzenean final-erdietara pasako dira eta bigarren sailkatuak beste multzoko hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko dute final-erdietara pasatzeko. Final-erdietako irabazleak finalera pasako dira eta hortik Euskadiko Txapelduna aterako da.

Neskek arratsaldean jokatuko dute 17:00etan hasiz eta formatua oso ezberdina izango da 8 talde daudelako. Kasu honetan lau taldeko bi multzo egongo dira eta denek denen aurka jokatuko dute. A multzoan EASO, IRAURGI, BASKONIA eta BARAKALKO BALONCESTO 3×3 GRIS daude eta B multzoan ORDIZIA, C.B. ARABA, LOIOLA INDAUTXU eta LOINTEK GERNIKA.

Multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak dira final-erdietara pasako direnak eta hortik finalistak aterako dira. Finala 19:00etan izango da.

Finalera iristen diren lau taldeek Espainiako U17 3×3 Txapelketa jokatzeko txartela eskuratuko dute.

ZORTE ON GUZTIEI!

Azkenik, aipatu beharra dago 12:30etan 2025eko ESF SARIAK banatuko direla denboraldiko MVP-ei, ENTRENATZAILE ONENEI, EPAILE ONENEI eta MUTILEN BIGARREN MAILAKO Txapeldunei. Hortaz aparte OHOREZKO SARIAK banatuko zaizkie Javier Iraeta, Pedro Zorrozua eta Luis Perez de Albenizi.

Gerturatu gure saridunak behar den bezala jasotzera!!